
NireBlog beste hizkuntza batzuetan: ar|ast|br|ca|cy|de|en|es|eu|gl|oc|pt|pt_br|ru|zh|hu|ja|ko|tr|
2008-05-01 » Matematika eta elebidunak Ze hizkuntza erabiltzen dute Bilboko elebidunek haien artean? Ze proportzioan? Zergatik? Matematika kontu txiki batzuk ezagututa hobeto ulertuko dugu Bilbon zergatik egiten den hain euskara gutxi. Datu zehatzak jakitea zaila da baina batzuen ustez Bilbon oraindik hamarretik bederatzi ezin dira euskaraz mintzatu. Batzuk pixka bat ulertu, beste [...]
2008-05-01 » Gaurko Berria egunkaritik "Ilara" izeneko artikulua kopiatu dut hona. (Baimenik eskatu gabe, egia esan). Ze testu mota da? Iritzi artikulua? Narrazioa? Zein da testu honen helburu nagusia? Egilea: Xabier Etxaniz Rojo (badago gutxienez beste idazle bat Xabier Etxaniz izenarekin: Xabier Etxaniz Erle). Ilara Xabier Etxaniz Rojo Ilara izugarri luzea da iritsi zarenerako. Entzuna zenuen, bai, [...]
2008-03-25 » Ahozko aurkezpen txukun bat egiten lagunduko dizuen liburua argitaratu berri du Joxerra Garziak: Jendaurrean hizlari. Imajinatzen dut zuetako inork ez duela irakurriko; ―blog hau ere inork gutxik irakurtzen ez duen bezala―. Aholku gaiztoak emateko aprobetxa dezaket, beraz. Ahozko aurkezpenetan Bikain ateratzea kontu erraza da, baina batzuetan ez du inolako meriturik… [...]
2008-02-11 » Gizarte zientzietan ikasiko duzue noiz hasi zen historia. Hona hemen euskal idazle-musikari baten ikuspegia: HISTORIA Xabier Montoia, 1981 Batzuentzat Jesukristo gurutzera (lapurren artean) igo zenean, hasten da historia. Beste batzuentzat, aldiz, Leninek —txapela kenduz— «Botere osoa sovieterako» deiadar egin zuenean, Finlandiako geltokian. Niretzat David Bowiek [...]
2008-01-16 » Daniel TAMMET Askok jakin nahi lukete zein den munduko gizonik azkarrena. Emakume bat izango da ziur aski, eta bere inteligentzia inork gutxik ezagutuko du. Inteligentzia neurtzeko egin ziren saioek, XX. mendean, erakutsi zuten oso zaila dela inteligentzia neurtzea. Oso gauza zabala da inteligentzia test sinple batzuekin neurtzeko… Lehenengo inteligentzia [...]
2007-12-24 » Hobe da irakurtzen hasi baino lehen, liburuen kritikak irakurtzea. Liburuak hobeto aukeratzen lagunduko digu aurretik gure gustuko kritikari baten iritzia ezagutzea. Euskaraz idatzitako liburuen kritikak irakurtzea oso erraza da. Susa argitaletxekoek lan ederra egin dute liburuen kritikak interneten elkartuz. Hementxe. Lehen hiru hilabeteotan irakurri dugun liburuaren kritika bakarra topatu dut. Ea bat [...]
2007-12-21 » Eneko V.-k, bidali digu bere iritzi artikulua. Hobe berandu inoiz baino. Etorkinak Espainiara etortzen dira lan bila eta bizitza hobearen bila. Ez daukate dirurik, familiarik, etxerik… Gobernuak etorkin batzuei geratzen uzten die eta etxe txiki batean sartzen dituzte 9-10 etorkin. Gero lana bilatzen dizkiete: garabi batean, zerbitzari… Nire ustez ondo dago baina Espainiako [...]
Harremanetan jarri | Nortzuk gara | Nireblog Planet
NireBlog
Multilingual Blogs

Sortu zure Bloga dohain