2008-05-01 »
Matematika eta elebidunak
Ze hizkuntza erabiltzen dute Bilboko elebidunek haien artean? Ze proportzioan? Zergatik?
Matematika kontu txiki batzuk ezagututa hobeto ulertuko dugu Bilbon zergatik egiten den hain euskara gutxi.
Datu zehatzak jakitea zaila da baina batzuen ustez Bilbon oraindik hamarretik bederatzi ezin dira euskaraz mintzatu. Batzuk pixka bat ulertu, beste [...]
2008-01-23 »
Ricardo Gómez irakaslearen blogetik hartu dut informazioa. Badirudi hiztegi on bat ipiniko digutela sarean hurrengo urteotan, baita gramatika ikasteko hainbat baliabide ere.
Gehiago jakiteko klikatu hemen edo hemen.
2007-11-15 » Orain arte ez dugu gure ikasgaiari loturiko inolako libururik irakurri. Gure ikasgaia Hizkuntza & Literatura izena izanda, literatura etiketarekin saltzen den produkturen bat kontsumitu beharko dugu...
Euskara departamentukook aurten 2.B taldekoek Joxemari Iturralderen Lehen amodioa Suedian irakurtzeko eskatzea erabaki dugu.
Hirugarren mailakoei eskatuko diegu beste egile baten liburua irakurtzea: Jon Arretxeren Ostegunak.
2007-11-07 » Ordenagailuz idazten duzunean, internetarekin konektaturik baldin bazaude hainbat euskara hiztegi dituzu eskura www.hiztegia.net webgunean.
Ez baduzu internetean konektaturik egon nahi, ELHUYAR hiztegia eta UZEI erakundeko sinonimo-antonimo hiztegiak erabil ditzakezu.
Saretik hiztegi horiek doan jaits ditzakezu hemendik eta zure idazteko lanabesean txertatzeko arazo gutxi izango dituzu.