
NireBlog beste hizkuntza batzuetan: ar|ast|br|ca|cy|en|es|eu|gl|oc|pt|pt_br|ru|hu|tr|
2007-05-03 » Orain dela urte asko, zuhaitz txiki bat nintzela, oso pozik bizi nintzen lagunekin. Guztira 7 hektarea osatzen genuen. Egun batean izaki batzuk etorri ziren gu banatzera. Ez ziren oso handiak baina mozten zuten tresnak zituzten. Kamioi batera sartu eta paper lantegi batera eraman gintuzten, [...]
2007-05-03 » 20012. urtean bakarrik folioak, aurki genitzake, baina Mongolian, gizaki multzo bat aurkitzen da. Europan ordea Jons, Foli-Jons izeneko superfolioajentea “002”, gizakiaren maltzurkeriak apurtzen dituena, bizi da. Bere ajentziako kontaktoa Rokcy da, kartulina berde bat. [...]
2007-05-03 » Baziren behin folio zuri bat eta kartoi zati bat. Folioak Mikel zuen izena zuri-zuria elurra bezain zuria zen eta kartoia, ordea, Antton deitutakoa pila bat aldiz birziklatuta zegoen eta oso marroia zen. Mikel Anttonen biloba zen. Folioa oso zoriontsu bizi zen bere aitonarekin, lasai-lasai. Agureak beti bere bilobari abenturazko [...]
2007-05-03 » Orain dela asko herri txiki batean gertatutako istorio bat kontatuko dizuet: Paperezko herri batean, paper asko bizi ziren, eta hor bertan milaka eta milaka zuhaitz hiltzen zituzten: etxeak, dendak, kotxeak ... paperezkoak egiteko. Jendea oso pozik bizi zen. Baina bazegoen mutil bat ez zegoela oso pozik, Mikel izenekoa orduan [...]
2007-05-03 » Gaur hamabost, Ekaitz eta bere lagunek, abentura txiki bat bizi izan zuten. Bermeon zeuden, ikastolarekin irteera baten. Goiz osoa eman zuten jasotako informazioa orri batean idatzi eta idatzi. Bazkaltzeko ordua ailegatu zen, eta talde askotan banatu ziren. Ekaitz bere gelako mutil batzuekin zegoen; batek txisteak kontatzen zituen besteek barre egin [...]
2007-05-03 » Gurasoek abandonatu ninduten egunean gertatutako istorioa kontatuko dizuet. “ Bidaia eder bat egin nuen itsasbazterretik. Itsasertzean siesta botatzen nengoela, lasaitasuna apurtu zuen surf taula batek hartu ninduen bere bizkarrean. Honek, surflari bat zeraman nirekin batera. Mutilak, adi-adi begiratu ninduen bere begi urdinekin, itsasoa bezain urdinak. Jarraian konturatu zen nire azal zurian [...]
2007-05-03 » Ni Klima deituriko orri birziklatu bat naiz. Plastikozko kutxa orlegi batean nago. Nire gainean, ehun orri ditut, gutxi gora behera. Bi lagun ditut, Quik eta Silver. Hemen oso gustora nago, nahi dudana egiten dut eta. Nire janaria, kutxa azpian gelditzen diren arrastoak dira, normalean nahiko goxo daude. Ez dut neba-arrebarik, [...]
2007-05-03 » Kaixo Pepe deituriko papera naiz eta nire bizitzaren pasarte bat kontatuko dizuet. “Behin nik 14 urte nituela dei bat jaso nuen, lehiaketa batetik deitzen zidaten hau esanez: - Kaixo ni Nerea Alias deitzen naiz eta “Egin Kantura” etortzeko deitzen dizut, etorriko zara ? -Ez dakit ba, galdetuko dut ( galdetu ostean [...]
2007-05-03 » Duela asko Algortako herritxo batean bazen familia bat “Orritxo” deiturikoa. Orritxo familia oso zoriontsua zen,Orritxo ama, Orritxo aita, Orritxo txiki eta aitona zeuden. Egun batean orritxo txikiak galdera bat egin zion: -Aitona! Zergatik zara zu marroia eta ni txuria? -Ba ni askotan erreziklatu nautelako... [...]
2007-05-03 » Baziren behin folio zuri bat eta kartoi zati bat. Papel fabrikan bizi ziren, baina folio zuriak kartoi zati bat izan nahi zuen (handia eta indartsua). Egun batean, folio zuria bahitu eta folio denda batera eraman zuten. Haur bat, folio zuri batzuk erostera joan zen denda horretara eta folio zuria zegoen paketea [...]
2007-05-03 » Ni Jon naiz eta orri oso beldurtia naizela esaten didate. Inprimagailuaren ahoan “2”urte daramatzat. Duela 30 egun dena hasi zen gizaki beltzaran hark inprimagailua piztu zuenean eskutitz bat idazteko eta inprimatzeko. Inprimagailuak gosea zeukan eta gutxinaka bere barnean sartu ninduen, bere tintaz zikintzeko. Handik atera nintzenean, beste kartazal batean sartu ninduten. Hurrengo [...]
2007-05-03 » Orain dela urte asko Amazonaseko baso batean, aitite bat bere ilobei istorio bat kontatzen zegoen. Bere istorioa honela hasten zen: “- Duela urte asko baso honetan gizon maltzur batzuk etorri ziren zerrekin. Horietariko bi zuhaitz nire gurasoak ziren. Gizonek zuhaitzak mozten hasi eta ehun zuhaitz eraman zituzten. Kamioian sartu eta fabrika batera [...]
2007-05-03 » “Duela urte asko hobeto esanda, 1999.urtean Hendaian izan ere, gertatu zen orain kontatuko dizuedan istorio hau.” Bazen, Oier izeneko mutiko bat, Patxi izeneko Eukaliptu bat bisitatzen zuena. Egun batean Patxiri Eukaliptu hazi bat jausi zitzaion eta Oier ikastolatik irtetzean lurrean aurkitu eta izen bat jarri zion; Txomin hain zuzen ere. Lurretik [...]
2007-05-03 » Paperan folio bat da, 2 hilabete ditu eta Lekeitioko fabrika batean bizi da, beste egunkari, aldizkari eta folioekin batera. Behin Paperon bere lagun onena, familia zeukala esan zion, lehenengoz Paperanek ez zuen sinesten, baina geroago lasaitu eta egunkari zaharrarengana joan zen. Egunkari hau, fabrikako zaharrena zen, hortaz jakintsuena. [...]
2007-05-03 » Behin goiz eguzkitsu batean zuhaitzak poz-pozik bizi eta han basoan zeudenak guztiak lagunak ziren. Baina bat-batean taialari batzuk etorri eta zuhaitz guztiak moztu egin zituzten. Eguerdian taialariak beraien lantegietara joan ziren zuhaitz horiek orri bihurtzera, baina ezin ziren paper bihurtu, hauek geihegizko kalitate onekoak baitziren eta beraien makina oso kalitate [...]
2007-05-03 » “Kaixo ni Antton naiz eta egin dudan bidaiaz hitz egingo dizuet, hau da, noiz aurkitu nuen eduki nuen alaba bakarra. Eta orain hemen dago eta istorio hau kontatzen dizuet berak eskatu didalako. 1992.urtean jaio nintzen Gorbeia mendian. Urteak pasa ondoren ume bat eduki eta Zirrikiturri deitu nuen. Ni handik eramatean Zirrikiturrik [...]
2007-05-03 » Orain dela lau urteko uda berotsuan, Elantxobe herriaren inguruan, sei lagun bizi ziren. Unar, futbolari bikaina eta izaera dibertigarriko ile argidun eta begi grisak zituen mutikoa. Leizuri umore txarreko, ile beltzadun, begi marroidun neskato txintxatia zen, Anartz, ile luzea eta argia zuen mutilik jatorrena, Araitz oso alaia, jatorra eta jakintsua, [...]
Harremanetan jarri | Nortzuk gara | Nireblog Planet
NireBlog
Multilingual Blogs
