2007-10-16 » Ptqk blogeko Mariak material oso interesgarria sortu eta eskegi du ziberfeminismoaren inguruan. Iaz Donostian izandako Feministaldian eskeini zuen tailerrerako prestatu zuen materiala Mariak. Materiala ikusteko, kurtsorea ipini irudiaren gainean eta klik egin diapositibak ikusteko. Hurrengo saioan komentatuko dugu! ;-)
| View | Upload your own
2007-10-16 » Hau da euskarazko blog sarreran Wikipediak dioena:
Blog (edo Weblog) bat, anotazio, istorio edo artikulu publikoak idazten diren Interneteko webgune bat da. Blogari bakoitzak anotazioak egunkari edo bitakora moduan idazten ditu eta hauek kronologikoki argitaratuz doaz bere blogean.
Blog gehienak pertsonalak dira, egile bakar batek idatziak. Beste batzuk hiru edo lau pertsonen [...]
2007-10-16 » @ Teknologia berrien inguruan dirauten aurreiritziak gainditu eta teknologiari “beldurra galdu”
Gure gizartean bada halako "teknofobia bat". Komunikabide tradizionaletan, interneti buruz informazioa ematen dutenean ia beti albiste negatiboak dira: pedofilia, delituak, adikzioa... Ez dituzte sarearen potentzialak eta gauza onak azpimarratzen. Gure helburua ez da ere "teknofila" hutsak izatea, baizim eta [...]