
NireBlog beste hizkuntza batzuetan: ar|ast|br|ca|cy|en|es|eu|gl|oc|pt|pt_br|ru|hu|tr|
agian aita alaba amua artea behin bidaiak bitxikeriak egia eko eta hain komikiak musika naiz naute nazan oso pertsonalak saski-naski star wars zaletasunak zarauzkeriak zaren
2008-11-01 » Argazkigintza gustatzen zait, baina zale hutsa naizela aitortu behar dut. Noizean behin kamara hartzen dut eta hortik zehar ibiltzen naiz argazkiak ateratzen, batez ere bloga irudiekin dokumentatzeko (eskulturaren blogarena bereziki). Gaurko argazkia ez da beste mundukoa; badakit. Ziur edozein argazkilarik enkuadrearena, argiarena, irazkiarena, balantzearena... edozeinena komentatuko lukeela, baina neri nola [...]
2008-10-26 » “Jo, aita, ze friki zaren!” esaldia nire alaba Ilargiren ahotan entzuten ohituta nago. Egia esan, bere ikuspuntutik dauzkadan zaletasunak arraroak, bitxiak, “frikiak” bere hitzetan izan daitezke. Adibidea: urtero bezala, udazkenean, faszikuloen bildumak iristen zaizkigu; aurten holako batean “amua irentsi dut”, STAR WARS-eko ibilgailu eta espaziontziena hain zuzen ere; eske ezin [...]
2008-10-25 » Txaloak, txalo bero bat AMARAL-entzat. Merezi dute eta. Bere “Gato negro, dragón rojo” diska berriaren aurkezpen-jirarekin dabiltza, eta aste honetan Donostian, bi egunetan, egon dira: Kursaaleko aretoa bete-betea eta sarrerak agorturik duela bi hilabete geroztik, edo gehiago. Ikuskizun harrigarria benetan: musika eta abestiak oso onak eta eszenografia paregabekoa (“mega-artista”ren batek [...]
2008-10-19 » Gure kaleetan dauden eskulturek eraso asko jasan behar dute. Bertako eguraldiaren eraginak (euriak, izotza, haizeak, eguzkia...), eta nabariago den kutsadurarena alde batera utzirik, batez ere izaki bizidunen ekintzak nozitu behar dituzte, batzuk oharkabeak (animalienak: hegaztien zirinak, txakurren pixak...) eta besteak nahita eginak –gizakienak- (pintaketak, errotulazioak, kartel itsatsiak, marradurak...). Gainera eskultura [...]
2008-10-15 » Behin, beste blog batean, jadanik ile zuria daukagun musika zaleontzat rock kontzertuak zuzenean ikusi nahi badugu, aukera pare bat besterik ez zaizkigula geratzen komentatu nuen: “in situ” zuzenekoen eragozpenak jasan beharra edo DVD-n egindako grabazioekin konformatzea. Larunbatean hirugarren bide bat aurkitu nuen: zinea. U2-ren “Vertigo” jirako filma 3D-n. Madrilen eta Bartzelonan 3D-n [...]
2008-10-12 » Gaztelaniaz oso ezaguna den esaera zahar bat badago: “ikusminak katua hil zuen” (“la curiosidad mató al gato”). Beste bertsio batzuk ere badaude aditza aldatuta (jan, akatu,...) baina denok bere esanahia badakigu. Gaur, ordea, nondik dator, bere jatorrizko sorrera jakin izan dut. Eguneroko ibilaldian nioala, katakume batekin topatu naiz. Ez [...]
2008-10-05 » Txistea Ezusteko Globoa View SlideShare presentation or Upload your own. (tags: txistea)
2008-10-04 » Ikuspuntu bitxia: "Etorkizuna interesatzen zait nire bizitzaren gainontzekoa pasatuko dudan lekua delako". (Woody Allen) .
2008-10-04 » Herri askotan eta hiri guztietan iturri publikoak badaude. Baina ez tutu batetik kokotxatik uraz blai iturri edatekoak, ez, “apaintzekoak” baizik. Txorrotada luze eta lodi horietakoak; forma eta irudi desberdinak egiten dituztenekoak; gauez kolorez argitutakoak; oso ospetsuak La Cibeles edo Fontana di Trevi bezelakoak, edo zeharo ezezagunak etorbide edo kaleetan; [...]
2008-09-27 » Joan zen asteburuan Mugikortasun Astean barne, Zarautzen X. Txirrindulari Txikien Eguna ospatu zen. Zirkuitu berezi bat prestatzen da, eta 14 urte arteko neska-mutilek txirrindulari martxa arautu batean parte hartzen dute. Kamisetak banatzen dira (aurten laranjak) eta amaitu ondoren txokolatada dago eta bi muntain-bike-ko zozketa egiten da. Parte hartzeko baldintza [...]
Harremanetan jarri | Nortzuk gara | Nireblog Planet
NireBlog
Multilingual Blogs
