2008-09-13 » Bruselako erakundeak bisitatu ditugu. Barne barnetik begiratuta hasi gara, dagoenekoz, ulertzen Europaren garrantzia, bere alde onak, akatsak, ezinak eta lorpenak. Azalpen luzeak bezain interesgarriak (guk egindako lana bezalakoa: luze eta interes handikoa).
2008-09-13 » BRUSELA HIRIA SORPRESA HANDIA IZAN DA. USTE GENUEN HIRI GRISA GUZTIZ EGUZKITSU BIHURTU ZAIGU. KALEKO MUGIMENDU ETA "BIZIA" IKARAGARRI HANDIA, HISTORIA ETA ARTEA BAZTER GUZTIETATIK BARREIATURIK... :ERANDIOZTARRAK POZIK DABILTZA HAN HEMENDIK. (Dendak eta markak "ETXEKOAK" bezalakoak ere baditugu, ufff!!! hau poza!!!)
2008-09-13 » Paris de la France, o la, la...très jolie, merveilleuse... zoragarria... autobusean bisita turistikoa, azalpen guztiekin...
geldialdia Les Invalides inguruan... bazkalordua Tour Eiffel-en... eta arratsaldean, TGV (Abiadura Handiko Trenean) Bruselara.