2007-12-18 » Erantzun baten zain asteak eman dituzu, eta gaur espero ez zenuen erantzuna jaso duzu.
Hain zera neska formala
hain zera neska polita
Zu ikusteko irrika
maitemintzea normala
Mundu guztia bezala
nire sentitzen naiz lizun
Dula asko esan nizun
asko maite zintudala
Oraindik ere kuttuna
zaude nere barrenean
Azkenean, azkenean
iritsi erantzuna:
Ezetz esaten duzuna
ahala eta ezina
Poza ta bestetan mina
horixe da maitasuna
Inguruan zaudenetan
guztia da [...]
2007-07-24 » Zurekin egon nahi dut.
Besarkatu egin nahi zaitut eta zuk ni besarka nazazun.
Mimoak egin nahi dizkizut eta zuk niri egin diezazkidazun.
Zurekin egin nahi dut lo. Gaur, bihar eta etzi.
Muxuka esnatu nahi zaitut egunero.
Zure azal leuna nahi dut nere gorputzean sentitu.
Zurekin bizi nahi dut.
Zurekin konpartitu nahi ditut nere momentu onak eta txarrak.
Zure [...]
2007-07-03 » Bukatu da oraingoz ikasketa garaia. Bukatu dira azterketak, entregatu beharreko lanak, eta egin beharreko aurkezpenak.
Bukatu dira bizi batetik besterako saltoa, bien arteko mugarria izan nahi zuten oporrak, nahi ez bezalakoak suertatu direnak.
Eta hasi da bizi berria. Egunero zortzi ordu lanegin, astelehenetik ostiralera. Arratsaldeak libre. Asteburuak libre.
Baina hainbeste [...]
2007-06-13 » Bueno, bueno. Bazen garaia. Aspaldidanik nuen blog bat sortzeko ideia buruan bueltaka. Baina hainbat aitzakia direla medio, beti atzeratu egin dut momentua. Denbora asko kenduko dit... Lan garrantzitsuagoak baditut egiteko... Eztu inork irakurriko... Baina gaur, horrela bapatean, nere txokoarentzat izen aproposa etorri zait gogora: Leihoak zabalik.
Zergatik leihoak zabalik? Ba ateak [...]