2007-07-24 » Zurekin egon nahi dut.
Besarkatu egin nahi zaitut eta zuk ni besarka nazazun.
Mimoak egin nahi dizkizut eta zuk niri egin diezazkidazun.
Zurekin egin nahi dut lo. Gaur, bihar eta etzi.
Muxuka esnatu nahi zaitut egunero.
Zure azal leuna nahi dut nere gorputzean sentitu.
Zurekin bizi nahi dut.
Zurekin konpartitu nahi ditut nere momentu onak eta txarrak.
Zure [...]
2007-07-03 » Bukatu da oraingoz ikasketa garaia. Bukatu dira azterketak, entregatu beharreko lanak, eta egin beharreko aurkezpenak.
Bukatu dira bizi batetik besterako saltoa, bien arteko mugarria izan nahi zuten oporrak, nahi ez bezalakoak suertatu direnak.
Eta hasi da bizi berria. Egunero zortzi ordu lanegin, astelehenetik ostiralera. Arratsaldeak libre. Asteburuak libre.
Baina hainbeste [...]