2008-06-11 » atzo ari nintzen lagun batzuekin arrazoi absolutuen inguruan hitzegiten, sinismenen inguruan hitzegiten eta gaur hallelujah esaten deskubritu naiz, hallelujah bizitza den paper zuri honetan beste lerro bat idazteko aukera izateagatik, hallelujah bizi izan ditudan momentu bereziengatik, hallelujah galiza eta portugalengatik, hallelujah fatimarengatik, ta bere ahots hunkigarriarengatik, hallelujah maitasunarengatik, maite ditudanengatik, [...]
2008-01-17 » egun batzutan hutsa sentitzen naiz, bortizki hauskorra, txiki eta zentzugabea.
zure existentziaren zergatiaren inguruan hausnartzen aritu ta ezer ulertzen ez dezun momentu hoitako batean bezela, inolako heldulekurik gabe, inolako ihesbiderik gabe, zuzenean galbidera, zuzenean desastrera, noraezean.
badira egunak bihotza bera ere dardarka izaten dudala, inork nabaritu ez arren lehertuko dela dirudiela, [...]