Logo NireBlog

NireBlog beste hizkuntza batzuetan: ar|ast|br|ca|cy|de|en|es|eu|gl|oc|pt|pt_br|ru|zh|hu|ja|ko|tr|

Sortu zure Bloga dohainBloga kudeatu

Pasahitza ahaztu al duzu?

Publizitatea » Harremanetan jarri

Sortu zure Bloga dohain

http://.nireblog.com

Ezaugarriak

Tag » Bloga: "maitasunarenbarrikada" » Tag: "atera"

bila

2008-06-12 » 23ak dira, kostata bada ere nere nerbioak desagerrarazten laguntzeko musika jarri eta dutxan sartu naiz. ezin naiz lasai egon eta egoera animiko konkretuetarako egiten ditudan abesti bilduma hoietako bat jarri dut. sexual healing... ez, hau ez. tainted love... ezta ere. me gustas... ezetz, joder! eta espero baina urduriago atera naiz [...]

la mate porque era mia (monotematikoa bihurtu ez naizela ikus dezazuen)

2007-11-25 » gaur donostira joan naiz. ohitura bat dut trena hartzerakoan (pagatua, ze kolatzean pika ekiditen saiatzen naiz hortarako egokienak diren mugimenduak egiten) lehen bagoiean sartzen naiz, ta trena martxan jartzean hurrengo bagoira noa ta hola norbait aurkitu edo azkenera iritsi arte. gaur ere hori egin det, ta azken bagoiean tipo bat ikusi det, [...]

euskal jai desalojatzera etorri zirenean...

2007-09-27 » euskal jai desalojatzera joan zirenean, ixilik geratu nintzen, ez bait nintzen hangoa. sorgintxulo desalojatzera joan zirenean, ixilik geratu nintzen, ez bait nintzen hangoa ametsenea desalojatzera etorri zirenean, ez nuen protestatu, ez bait nintzen hangoa. letaman desalojatzera etorri zirenean, ez nuen protestatu, ez bait nintzen hangoa. gu desalojatzera etorri zirenean, etzegoen jada protestatu zezakeenik. elkartasuna da eraldaketa ororen oinarria, bizitza triste ilun eta egoistetatik atera [...]

beste testu transzendental bat

2007-09-23 » ipuin erotiko bat idaztera nindoan, baina errealitate gordinak bortizki jo nau eta honela geratu da. gertakizun errealetan oinarrituriko fikzioa da, eta kuriosoa bada ere errealetik gehien duena izan liteke fikziozkoena dena. arratsaldeko bostak ziren eta etxetik atera nintzen, asanbladara joan nahi nuen lasai lasai buelta bat ematen. atsegin dut bueltatxo [...]

ideiak, nazioak, anarkismoa, askapena, independentismoa

2007-09-18 » "berriro ere berdinarekin" esango duzue batzuk. ba bai ta ez. duela gutxi, irailaren 11ean, diada nazionala izan zen katalunian. eta manifan bloke beltza atera zen. anarkoindependentisten bloke beltz antiautoritarioa. ta salseatzen jarri naiz ta deskubritu det liburu bat reeditatu dutela negres tempestesekoek "Anarquisme i Alliberament Nacional" (anarkismoa eta askapen nazionala) katalanez [...]

bakardadea

2007-08-13 » euskal herriak festetan daude. denak ez, baina asko.  jende pila ateratzen da, erlazionatzen da eta abar. aste batean gauza pila gertatu zaizkit, baina ez dut inor kontatzeko. pila atera naiz, baina ez dut inor berarekin egoteko. ta etxean jendea dago, komunikazioa da ez dagoena. uda omen da urteko garai alaiena, baina justu nere bizitzan ta [...]

ume/nerabe jazartuak

2007-07-30 » batzutan bizitzaren kasualitateek harritzen gaituzte. abesti bat entzuten nenbilela abestiak liburu bat aipatzen zuela ohartu nintzen, eta kuriosidade ia infantilagatik liburua bilatu nuen.  irakurtzen hasi eta gutxira utzi nuen, motibazio falta suposatzen det. duela gutxi berriro hartu nue eta interes handiagoarekin ekin nion irakurtzeari. irakurketa aurrera joan ahala interesgarriagoa zitzaidan baina baita kuriosoagoa [...]

arrosa antzua?

2007-07-17 » nere aitaren tontakeria hoietako batengatik hitzak txiki-txiki egiteko ohitura (batzutan kutrea) dut. ni mundura etorri nintzen herriak (bueno, residentzitik atera ostean) oria hitza du izenean. nire aitak tontoarena egiten horia balitz bezela erabiltzen zuen, kolorea bezela. nire aita langile borroketan-eta ibilitako generazioko kidea da, frankismoaren aurkako generazioko kidea. eta horiak, sindikatu horiak [...]

Harremanetan jarri | Nortzuk gara | Nireblog Planet
NireBlog Multilingual Blogs