Logo NireBlog

NireBlog beste hizkuntza batzuetan: ar|ast|br|ca|cy|en|es|eu|gl|oc|pt|pt_br|ru|hu|tr|

Sortu zure Bloga dohainBloga kudeatu

Pasahitza ahaztu al duzu?

Tag » Bloga: "maitasunarenbarrikada" » Tag: "baita"

eutsi.org

2008-06-19 » nahiz eta ez dakidan txokotxo honek irakurle finkorik duen (olatzez gain) suposatzen det irakurle gehienak askapen sexualerako borrokan edo sorkuntza kulturalean interesaturik zaudetela, baita ere antikapitalista ez bada behintzat ezkerreko ikuspuntu batetik ikusten duzuela mundua, ta nere planteamentuak konpartitzen badituzue antiautoritarioak izango zarete, ta gehienak euskaldunak. horregatik ezezagun handi hau ezagutzera [...]

maitasunari buruz, ametsei buruz

2008-06-08 » atzo idatzia izatea nahiko nuke orain idazten nagoen hau, atzo egun berezia izan zelako, atzo 40 urte bete zirelako ni baina berrogei urte lehenago jaio zen hura nik orain dudan adinarekin erahil zutenetik eta gure bihotzetan geratu zenetik, ta kuriosoa da baina berak bezela inoiz ez det pentsatu urte asko [...]

saudade

2008-04-28 » gogoan dut hitz hori lehen aldiz non irakurri nuen, dixebraren abesti baten letra irakurtzen izan zen, nork esango zidan momentu hartan irakurtzen ari nintzen hitz horrek bizitza markatuko zidala... izan ere, saudadea bizitza bera da, bizitza ez baita, ezin uler baitaiteke hau gabe. agian honegatik edo agian ez, baina ez [...]

Musikerrepresaliatuak kontzertuetara!!!

2008-02-18 » Musikerrepresaliatuak kontzertuetara!!! Badira urte batzuk Markinan Gaztemugi! Euskal Herriko Gazte Mugimenduaren Topaketak egin zirela. Honen ondotik, Arrasaten gazte talde bat bildu eta MusikHerriaren hasiera suposatu zuen. Horrenbeste jende, amets eta borroka... eta berriro ere, azken gertakizunen harira, Markinara bueltatu beharrean gaude, zoritxarrez. MusikHerria sortu genuenetik, kolektiboak ezberdina izan behar zuela argi genuen: [...]

berri txarrak

2008-01-27 » beldur naiz, badira aste batzuk berri txarrak, beldurrak, kabreoak, eztabaida gogor eta mingarriak eta duda latzak ditudala. badira aste batzuk benetan kezkatua noala, ta aste hau ya bum! egiteko modukoa da. eztanda egin nahi det, ta behar det, baina ez daukat eztanda kontrolatuko didanik, ya kezkatua ta aztoratua nengola ezkerra ta eneko [...]

zelulatxo bat hiltzen denean

2008-01-17 » egun batzutan hutsa sentitzen naiz, bortizki hauskorra, txiki eta zentzugabea. zure existentziaren zergatiaren inguruan hausnartzen aritu ta ezer ulertzen ez dezun momentu hoitako batean bezela, inolako heldulekurik gabe, inolako ihesbiderik gabe, zuzenean galbidera, zuzenean desastrera, noraezean. badira egunak bihotza bera ere dardarka izaten dudala, inork nabaritu ez arren lehertuko dela dirudiela, [...]

telesail eta filmak

2007-12-17 » blog berri bat sortu da. bueno, egia esan orain dela dexente, baina duela gutxirarte hilda egon da. blog honetan telesail eta filmen inguruko berri eta kritikak jarri nahi dira (ahal denetan linkak utziaz sarean aurkitu ahal izateko) ez dira kritika profesionalak nahi bostmila hitz hutsez osatuak, ulerterrazak eta zuzenak izango dira [...]

suposatzen

2007-12-09 » demagun (soilik suposizio bat da... jejeje) pertsona batek asko markatu dizula bizitza edo bueno garrantzitsua izan zela pertsona hori, oso garrantzitsua, baina kontaktua galtzen duzula. demagun baita ere asko akordatzen zarela, ta izen bat asmatu zeniola (berak memoriak fallatzen ez badio badakiena) demagun pertsona horrek zinta bat oparitu zizula ikusi zintuen azken [...]

ameslariak militante bihurtzen garenean

2007-11-21 » aurreko batean testu hunkigarri bat aurkitu (bizitza aldatzen edo hobe esanda markatzen duten hoietako bat) nuen blog batean saltseatzen. ta nire ikuspuntua oso modu ederrean erretratatua ikusten det gainera. eskerrikasko horrelako gauzak idazteagatik, sekulako ilusioa egiten du esperantza badela, izan behar dugula, ametsek bizirik dirautela ikusteak. militantzia eta konstatzia. kritikotasuna ta [...]

musika bizitzan

2007-09-04 » asko atsegin dut musika mota ezberdinak entzutea. egoera bakoitzak musika bat balu bezela delako, pertsona bakoitzak abesti bat, leku bakoitzak. musika bakoitzak oroitzapen pila dakarzkidalako. tangoak damien argentinarra eta bere gelan mundu berri bat deskubritu nuenekoa, bandoneonaren erresuman erori nintzenekoa. flamencoak hegoaldeko sentimentu bortitz eta erromantikoak, donostiatik pasioan deskubritu nuen flamenco festa [...]

ume/nerabe jazartuak

2007-07-30 » batzutan bizitzaren kasualitateek harritzen gaituzte. abesti bat entzuten nenbilela abestiak liburu bat aipatzen zuela ohartu nintzen, eta kuriosidade ia infantilagatik liburua bilatu nuen.  irakurtzen hasi eta gutxira utzi nuen, motibazio falta suposatzen det. duela gutxi berriro hartu nue eta interes handiagoarekin ekin nion irakurtzeari. irakurketa aurrera joan ahala interesgarriagoa zitzaidan baina baita kuriosoagoa [...]

Harremanetan jarri | Nortzuk gara | Nireblog Planet
NireBlog Multilingual Blogs