
NireBlog beste hizkuntza batzuetan: ar|ast|br|ca|cy|en|es|eu|gl|oc|pt|pt_br|ru|hu|tr|
2008-05-26 » badakizue nola batzutan gauza batzuk jarri nahi dituzun ta konturatzen zaren ez dagoela territorio librerik? kontatu nahi duzula baina ez dakizula nori kontatu eta espresatu nahi dezula baina eztakizula non espresatu? ba askotan gertatzen zaizkit, gehiegitan. erraz desmantelatzen naizelako eta ti-ta batean jakin ditzakezu nere txoko guztiak. ta klaro horrek denborarekin arazoak [...]
2008-01-17 » egun batzutan hutsa sentitzen naiz, bortizki hauskorra, txiki eta zentzugabea. zure existentziaren zergatiaren inguruan hausnartzen aritu ta ezer ulertzen ez dezun momentu hoitako batean bezela, inolako heldulekurik gabe, inolako ihesbiderik gabe, zuzenean galbidera, zuzenean desastrera, noraezean. badira egunak bihotza bera ere dardarka izaten dudala, inork nabaritu ez arren lehertuko dela dirudiela, [...]
2007-12-17 » blog berri bat sortu da. bueno, egia esan orain dela dexente, baina duela gutxirarte hilda egon da. blog honetan telesail eta filmen inguruko berri eta kritikak jarri nahi dira (ahal denetan linkak utziaz sarean aurkitu ahal izateko) ez dira kritika profesionalak nahi bostmila hitz hutsez osatuak, ulerterrazak eta zuzenak izango dira [...]
2007-11-23 » laster da the boss deitzen dioten hori euskal herrian jotzekoa. halakoetan askotan ematen da googlemania- emulemania bat. jende pila joaten da ekintza sozial moduan hartuta (ez dakit ezer berataz baina googlen-emulen begiratuko dut bezperan ta kontzertura noa) nere amari etzaio batere gustatzen horrela jartzen naizenean (ze askotan gogorarazten diot bera hala [...]
2007-09-23 » san juanetan hernanin izan nintzen ahal nuen guztitan. haietako bitan neska batekin egon nintzen, bere lagun bat ikusten nauenero datorkit esaten berarekin ligatu nahi nuela. gaur hortaz aparte beste gauza bat esan dit, gaindosiagatik hil dela. ekainean norbaitekin ligatzen-edo egotea eta 3 hilabete beranduago hila dagoela jakitea oso jebia da. baina etzen [...]
2007-09-18 » "berriro ere berdinarekin" esango duzue batzuk. ba bai ta ez. duela gutxi, irailaren 11ean, diada nazionala izan zen katalunian. eta manifan bloke beltza atera zen. anarkoindependentisten bloke beltz antiautoritarioa. ta salseatzen jarri naiz ta deskubritu det liburu bat reeditatu dutela negres tempestesekoek "Anarquisme i Alliberament Nacional" (anarkismoa eta askapen nazionala) katalanez [...]
2007-09-17 » aspaldi ez nuela ezer idazten eta gaur kasualidade batekin topatu naiz. urteak dira donostiako zinemaldira joan nahi dudala. normala dena zinezalea naizela kontuan izanik. baina aurten kuriosidade handia piztu didan emanaldi bat egongo da. fados izeneko pelikula egin du carlos saurak eta honekin batera fadista batzuk izango dira kontzertu bat [...]
2007-09-12 » duela denbora bat, punkamineko jendea ezagutzeko aukera izan nuen, benetan aukera interesgarria ze haien mundua deskubritu eta hartan saltseatzeko aukera eman zidan. duela gutxi aselen bloga topatu nuen. bertan testu hau aurki daiteke Homosexualak bakerako zubia? Nork esango zigun homosexualek lagunduko zutela Ekialde Hurbilera bakea ekartzen! Badakit ametsetan egon naitekeela, baina mementoz [...]
2007-09-11 » beldurtzen ari naiz, geroz eta errepresentazio estatalista gehiago dago. duela urte batzuk independentistetaz hitz egiten genuen, gaur egun ia astero berri bat aurki dezakegu euskal estatuaren beharraren inguruan. erreflexionatu gabe agian ez dago ezberdintasunik, pixkat analizatuaz ordea ikus dezakegu independentista eta estatalistaren artean ezberdintasun nabarmena dagoela (pnv-ri laguntzeaz aparte, ze [...]
2007-08-13 » serial skin harro harro darama dr marteens serial skin harro harro darama dr marteens ez al duzu ikusten tiranteak ta botak baina garrantzitsuagoak diren gauzak daudela? tajatu ta futbola ikusi, oi oi oihukatu eta burua rapatzea baina garrantzitsuagoak diren gauzak daudela? mata nazis edo mata jipis esatea eta jendea ostiatzea baino gauza garrantzitsuagoak daudela? ez al zarete [...]
2007-07-18 » blog honetako beste gai rekurrente bat seguruena kultura askea izango da. oso interesatua nago honen inguruan eta interneta rastreatzen ari nintzela berri honekin egin dut topo hor duela egun gutxi el economistan agertu den berri bat doa, SGAEren praktika ez lukratiboen inguruan. benetan interesgarria.
2007-07-17 » ez dakit nondik hasi, horrenbeste gauza nahi ditut bota batera denak ezin ditudala bota. bueltak ematen ibili naiz izenaren inguruan, "maitasunaren barrikada" izan da azkenean. duela urte asko olerki antzeko bat sortu nuen eta orduan erabili nuen lehenengoz espresio hori, maitasun eta gorrotoaren arteko etengabeko borrokaz ari nintzela. gerora, espresioak zentzu zabalagoa lortu [...]
Harremanetan jarri | Nortzuk gara | Nireblog Planet
NireBlog
Multilingual Blogs
