
NireBlog beste hizkuntza batzuetan: ar|ast|br|ca|cy|en|es|eu|gl|oc|pt|pt_br|ru|hu|tr|
2008-06-15 » aspalditik deitu dit atentzioa jendeak kirol batzuk ta bereziki futbola ikusteko duen moduak. gaur nere etxean futbola ikusten zeuden, ta egoera analizatzen egon naiz. aita ixilik, interesarekin ikusten, normalean gustyoko du futbola ta espainiako selekzioaren partidak ikusten ere aurkitu det (ta ez da oso espainiazalea). ama ere hor zebilen, amaren [...]
2008-06-11 » atzo ari nintzen lagun batzuekin arrazoi absolutuen inguruan hitzegiten, sinismenen inguruan hitzegiten eta gaur hallelujah esaten deskubritu naiz, hallelujah bizitza den paper zuri honetan beste lerro bat idazteko aukera izateagatik, hallelujah bizi izan ditudan momentu bereziengatik, hallelujah galiza eta portugalengatik, hallelujah fatimarengatik, ta bere ahots hunkigarriarengatik, hallelujah maitasunarengatik, maite ditudanengatik, [...]
2008-06-08 » atzo idatzia izatea nahiko nuke orain idazten nagoen hau, atzo egun berezia izan zelako, atzo 40 urte bete zirelako ni baina berrogei urte lehenago jaio zen hura nik orain dudan adinarekin erahil zutenetik eta gure bihotzetan geratu zenetik, ta kuriosoa da baina berak bezela inoiz ez det pentsatu urte asko [...]
2008-06-01 » behin liburu batean (traficantes de sueñosek argitaraturiko bat martxoaren 11tik 14ra gertatu zirenen jendearen kontakizunez osatua) irakurtzen nuen nola batek esaten zuen oso aztoraturik izan arren manifan kokatu behar zuela bere gorputza. asko oroitzen naiz hortaz, gustatu zitzaidan nola azaltzen zuen. ni ere atzo oso aztoratua nengoen, eta manifa zegoen ere, [...]
2008-05-26 » badakizue nola batzutan gauza batzuk jarri nahi dituzun ta konturatzen zaren ez dagoela territorio librerik? kontatu nahi duzula baina ez dakizula nori kontatu eta espresatu nahi dezula baina eztakizula non espresatu? ba askotan gertatzen zaizkit, gehiegitan. erraz desmantelatzen naizelako eta ti-ta batean jakin ditzakezu nere txoko guztiak. ta klaro horrek denborarekin arazoak [...]
2008-01-27 » beldur naiz, badira aste batzuk berri txarrak, beldurrak, kabreoak, eztabaida gogor eta mingarriak eta duda latzak ditudala. badira aste batzuk benetan kezkatua noala, ta aste hau ya bum! egiteko modukoa da. eztanda egin nahi det, ta behar det, baina ez daukat eztanda kontrolatuko didanik, ya kezkatua ta aztoratua nengola ezkerra ta eneko [...]
2008-01-23 » gaur markina eta ondarru inguruan 8 atxiloketa izan dira, bertan gure familia handiko bi (familia handia musikherria da) diruaren gainetik kontzientzia eraikiz musika ekintza zuzen bezala erabiliz aldarrikapenerako transmisiorako musika aske izateko lehen aldiz lasarten ikusi nitun, mendi martxa mortala ta geroko udan oker ez banago, herriko festetan, debekuen gainetik kamioirockean. eta aluzinatua utzi ninduten (bueno aluzinatu euren [...]
2007-12-03 » bilbon irabazi egin dugu. errepresioari herri presioarekin erantzuten, kaleak jendez betetzen, 18/98 stop! esaten, 3 egunetan sekulako jendetza batzen, borroka da bide bakarra esaten, ez gaituzue geldituko esaten, ta zelda ilunetan dauzkagunen oroitzapena presente izaten. gaur grabatuak dauzkadan bideoak ordenagailura pasatzen nenbilela orain ziega ilun batean dagoen bat agertu da. oihuka, [...]
2007-11-30 » badira momentuak soilik gauza bati buruz idaztea desio duzula, beste dena antrutasunez josia dagoela ematen duelako, baina ezin baduzu nahi duzun horri buruz idatzi beste norbait inkomoda dezakezulako soilik luma hoztea geratzen da. luma hoztea pertsona horri zor diozun errespetuaren (ta kasu hontan miresmenaren) seinale. baleki hiztun ixililezinak zeinen polita [...]
2007-11-26 » gaur jakin dut mobida horren berri. ofizialistena da (emakunde eta abar) beraz automatikoki nere mesfidantzaren argitxoa piztu da. herbert bibermanek 1954ean salt of the earth film handian esaten zuena (neskak eta mutilak baturik ekin behar geniola emakumeen aurkako zapalkuntzari, gizonak ere inplikatu behar ginela, ez ginela zerikusirik ez zuten elementuak) 2007an (53 [...]
2007-11-25 » gaur donostira joan naiz. ohitura bat dut trena hartzerakoan (pagatua, ze kolatzean pika ekiditen saiatzen naiz hortarako egokienak diren mugimenduak egiten) lehen bagoiean sartzen naiz, ta trena martxan jartzean hurrengo bagoira noa ta hola norbait aurkitu edo azkenera iritsi arte. gaur ere hori egin det, ta azken bagoiean tipo bat ikusi det, [...]
2007-11-20 » izarretatik animatu naute idaztera. orain ez naiz originalegia izango, baina nerea ez izateak ez du esan nahi mereziko ez duenik. aspaldian batzuk (oso gutxik) ondo dakizuen moduan mineroen grebetako filmak ikusi ditut, batzuentzat tontakeria edo anekdotikoa izan daitekeenak ni asko markatu nau, ta honek sorkuntza lantzea ekarri dit, ta hor nabil nere [...]
2007-11-20 » gaur dulce etorri zait bere lagun batekin erlijioaz hitz egitera. gustatzen zait ze horrela nere kapazidade kritikoa lantzen det, nire ideiak argiago eta argumentuak landuago izaten laguntzen dit. ta gainera sekulako morboa ematen dit neskak, baina hori ez da berria, berari buruzko lehen postean aipatu nuen. berriro bisitatuko nau. gaur beste [...]
2007-11-19 » asteburu hontan pertsona bat ezagutu det. pertsona horrekin ondo pasatzeaz gain (dantzatzen ta hitzegiten) indar asko eman zidan. gustatu zait bera ezagutzea. gaur (bueno orain dela oso minutu gutxi) mezu bat jaso det ustez ezagutzen ez deten batena ta dexente emozionatu naiz. uste det behar nuena zela, indarra, desertu batean izanda ere [...]
2007-09-23 » san juanetan hernanin izan nintzen ahal nuen guztitan. haietako bitan neska batekin egon nintzen, bere lagun bat ikusten nauenero datorkit esaten berarekin ligatu nahi nuela. gaur hortaz aparte beste gauza bat esan dit, gaindosiagatik hil dela. ekainean norbaitekin ligatzen-edo egotea eta 3 hilabete beranduago hila dagoela jakitea oso jebia da. baina etzen [...]
2007-09-18 » ez da kasualitate berri bat, aurrekoaren jarraipena da. gaur donostiara joan naiz sarrera bila (fados ikusteko) ta agortuak zeuden! 2 ordutan. ostiralean berriz jarriko omen dituzte, lehenago lortzen ez badet han izango naiz. ta hortara nindoan... enteratzen bazeate nun lor dezakedan, batenbatek sobran sarrerarik badu edo dana dalakoa abisa dezala. emanaldi horrek oso [...]
2007-09-17 » aspaldi ez nuela ezer idazten eta gaur kasualidade batekin topatu naiz. urteak dira donostiako zinemaldira joan nahi dudala. normala dena zinezalea naizela kontuan izanik. baina aurten kuriosidade handia piztu didan emanaldi bat egongo da. fados izeneko pelikula egin du carlos saurak eta honekin batera fadista batzuk izango dira kontzertu bat [...]
2007-09-11 » beldurtzen ari naiz, geroz eta errepresentazio estatalista gehiago dago. duela urte batzuk independentistetaz hitz egiten genuen, gaur egun ia astero berri bat aurki dezakegu euskal estatuaren beharraren inguruan. erreflexionatu gabe agian ez dago ezberdintasunik, pixkat analizatuaz ordea ikus dezakegu independentista eta estatalistaren artean ezberdintasun nabarmena dagoela (pnv-ri laguntzeaz aparte, ze [...]
2007-09-04 » diaspora denik eta kokaleku zailenetakoa da. bitan zatitzen garelako, gorputza leku batean eta bihotza bestean dugulako. hemengoek ez gaituztelako ulertzen baina hangoek erez. hemen ez garelako osorik sentitzen baina han ere ez. beti erdizka, beti osatu gabe, beti noraezean. nik esan ohi dut gipuzkoako zaraitzuar diasporaren parte naizela, gutxitan dudan arren [...]
2007-09-04 » asko atsegin dut musika mota ezberdinak entzutea. egoera bakoitzak musika bat balu bezela delako, pertsona bakoitzak abesti bat, leku bakoitzak. musika bakoitzak oroitzapen pila dakarzkidalako. tangoak damien argentinarra eta bere gelan mundu berri bat deskubritu nuenekoa, bandoneonaren erresuman erori nintzenekoa. flamencoak hegoaldeko sentimentu bortitz eta erromantikoak, donostiatik pasioan deskubritu nuen flamenco festa [...]
Harremanetan jarri | Nortzuk gara | Nireblog Planet
NireBlog
Multilingual Blogs
