Logo NireBlog

NireBlog beste hizkuntza batzuetan: ar|ast|br|ca|cy|en|es|eu|gl|oc|pt|pt_br|ru|hu|tr|

Sortu zure Bloga dohainBloga kudeatu

Pasahitza ahaztu al duzu?

Tag » Bloga: "marijeuraga" » Tag: "bideoak"

Photobuck-ekin lan egiten

2008-10-26 » Photobuck-ek argazkiak kudeatzearen aukera ematen digu. Igotako argazkiak editatu ahal ditugu eta gero aukeratutakoekin album bat egin ahal dugu, aurkezpen bat eta bideo bat ere, musika eta efektu ezberdinak txertatuz. Lortutako bi emaitzak erakutsiko dizkizuet. Slideshow   Remix    

Animoto: irudiekin bideo bat egiten

2008-10-23 » Animoto aplikazioaren bidez bideo bat eratu ahal dugu guk igotako irudiekin. Baina horrez gain musika ipini ahal diogu sekuentziari, musika horrek irudien arteko translazioaren erritmoa markatuko du. Lortutako emaitza bideoklipa bat dirudi. Animotoren bidez egindako bideoak jaitsi, konpartitu eta e-mailez bidali ahal dira eta gure blogean txertatu embed kodea kopiatzen bada. Froga [...]

Picture Trail-en albuma musikarekin

2008-10-19 » Picture Trail erabiliz nire ordenagailutik igotako argazki batzuk bildu ditut eta album bat eratu dut. Trantsizio efektuak jarri dizkiet argazkiei eta musika ipini diot albumari. Picture Trailek albumetan midiak txertatzearen aukera eskaintzen digu.   Visit My Photos - 4 Pics mj PROBA1 Slideshow botoia sakatu behar da ikusten eta entzuten [...]

Mintegian Bloggeatzen

2008-04-11 » WQ & Blog Mintegiaren saio berri bat izan genuen atzo eta irakasleak lan egiten egon ziren beren proiektuak aurrera eramateko. Beste gauzen artean bideo bat grabatzen, You Tubera igotzen eta gure Bloggean agitaratzen ikasten egon ginen. Atzo egindakoaren proba txiki bat daukazue hementxe.   Mintegikideak Bloggeatzen  

Argazki bildumarekin pelikula bat egin

2008-04-10 » Argazki bildumarekin pelikula bat egin egin dut Windows Movie Maker erabiliz. Musika eta efektuak ipini dizkiot eta You Tubera igo dut. Embed kodea kopiatu eta editorean dagoen You Tuberen atalean itsatsi eta... Hau da lortutakoa!

Flash formatoan aurkezpenak argitaratzen

2008-03-26 » Power Point-aurkezpen bat Flash formatoan ipini dut Ispring 3.1 erabiliz. Google pagearekin eratutako web gunera igo dut eta orain konprobatu nahi dut ea posible den  blog honetatik Flash artxiboarekin lotura egitea. http://marijeuraga.googlepages.com/Diapositiva1.swf

Google Bideora igo dudan pelikula argitaratu

2008-03-25 » Google Bideora joan, zure kontura, aukeratu zuk igotako pelikula eta hasi ikusten. Embed-a kopiatu eta Nire Blogaren HTML editorean itsatsi, eguneratu eta argitaratu. Hona hemen egindakoa!

Harremanetan jarri | Nortzuk gara | Nireblog Planet
NireBlog Multilingual Blogs