
NireBlog beste hizkuntza batzuetan: ar|ast|br|ca|cy|en|es|eu|gl|oc|pt|pt_br|ru|hu|tr|
aldi atera batek behin berak berdintasuna beren berri berria bizi dio diren ditu duela duen dugu dugun dute egin egun eta euskal euskara euskarara euskararen erabilera gaur gaztelaniatik genero gizartea gure handia har haren hizkuntza hizkuntza plangintza hona inmigrazioa itzulpengintza itzultzea jakin jende joannateguy lan liburuak literatura omen orain ordea uste zuen
2008-11-03 » Ikus lehen eta bigarren atalak. Itzulpengintzaren mugak Administrazioan Funtzio sozial jasoko testu batzuk ez dira kaltegarriak izango, ez eta maila horretako itzulpen-jarduera bat ere, baldin eta argi badaukagu gehienbat funtzio sinbolikoa betetzen dutela. Euskarak funtzio apalagoko testuetan hartzen du arnas, ez Administrazioaren aldizkari ofizialetako testuetan, ez arkitektura-tratatuetan, ez neurokirurgiakoetan. Unibertsitatean ere ez dute [...]
2008-10-31 » Ikus lehen atala. Itzulpen-politika baten lerro nagusiak Itzulpenak berebiziko tokia du euskararen erabilera suspertzeko lanean, baina normalizazioaren premiei erantzuteko moduan erabiliz gero. Bestela, sendagarri paregabea pozoi hilgarri bihurtzen da. Itzulpenaren zeregin hauek azpimarratuko ditut: Herritarren hizkuntza-eskubideak bermatzea, zerbitzu-hizkuntza idatzi gisa, Administrazioak funtzionamendu arruntaren bidez bermatzeko ezintasuna daukan bitartean. Euskaraz eta erdaraz lan egin behar duten [...]
2008-10-28 » Horretaz ari da Roberto Manjón-ek Senez aldizkarian argitaratu berri duen artikulua: Itzulpen-politika euskal administraziozn euskararen erabilera normalizatzeko planetan. Edukiaz berria, balentriatssa eta zorrotza iruditu zaidanez gero, laburpena eskainiko dizuet eta agian neure komentarioak ere bai. Senez aldizkaria, itzulpen aldizkaria izanez, EIZIEren web gunean topa ohi daiteke normalean; momentuz, ordea, iazko alea [...]
2008-10-23 » Ikus lehen atala. Nola bihurtu ulerterrazago gure testuak? Hiru ataletan emango diogu erantzuna galdera horri. 1.- Ikuspegi gramatikaletik ikuspegi komunikatibora. Ikuspegi komunikatiboak bere baitan hartzen du gramatikala eta beste hiru ikuspegiz osatu eta zuzentzen du. Ikuspegi soziolinguistikoa, testuala eta estrategikoa dira hiru horiek. Osotasuna da ikuspegi komunikatiboa eta pentsamolde berria eskatzen digu, [...]
2008-10-20 » Titulu hori daukate, batetik, Pello Esnal hizkuntzalariak aurtengo irailean Iruñean aurkeztu zuen liburuak, eta bestetik, liburuari buruz www.erabili.com web gunean plazaratu duen artikuluak. Artikuluaren laburpena emango dizuet, ohi legez neure komentarioak tartekatuta. Bi galdera nagusi daude liburuaren abiaburuan. Hauexek: zergatik dira ulergaitzak edo ulerterrazak zenbait euskal testu? Nola bihurtu ulertarrazago gure testuak? [...]
2008-10-17 » Ikus lehen atala. (...) Eta hain kartsuki ari zen bere lanari, non jendea harritua baitzegoen beira haren bildura sainduari. (...) Hala ari zirelarik biak zerukotzat aberasten, Benoat bere bizitze garratzaren bidez, eta, aldiz, bestea ekarriz hain sainduki bizi zenari gosez ez hiltzeko behar zuena, gure arimen etsaia beldurtu zen, ia haur gazte hura ez [...]
2008-10-15 » Iturria: www.erabili.com Beste hutsune bat Euskaltzaindian. Espero dut beste emakume bat sartzea. Xabier Diharce, Iratzeder euskaltzain oso emeritua astelehenean (2008-10-13) hil zen, Beloken, 88 urte zituela. Haren aldeko hileta-elizkizuna bihar, asteazkenean, urriaren 15ean, izango da Beloken, Urt / Ahurti herrian, Beneditarren komentuko elizan, goizeko 10:30ean. Xabier Diharce, Iratzeder ezizenez ezagutzen dugun idazle eta [...]
2008-10-13 » Aurrekoren batean esana dut hemen euskal literaturaren klasikoak gogoko ditudala, ez haien literatur merituengatik, haien hizkuntzaren ederrarengatik baizik. Interes filologikoa dute, beraz, niretzat, literario baino areago. Horregatik ez nuke Bazilio Joannateguyren San Beonaten bizitzea liburua bukatutzat eman nahi, paragrafo hautatu batzuk agertu gabe, beti ere oharra eginda interes linguistiko-filologikoa baino ez [...]
2008-10-10 » Ez dut gogoko bloga eguneroko gertaeren pare erabiltzea. Gotzon Garateren heriotzaren berriak, ordea, hunkitu egin ninduen, benetan maite eta atsegin nuelako idazle euskalduna. Omenaldi xumea, beraz, egin nahian idazten ditut lerro hauek. Goian bego eta gure bihotz-gogoetan betiko. Garateri buruz apur bat gehiago jakin nahi izatekotan, jo ezazue Literaturaren Zubitegira, bertan baitago [...]
2008-10-07 » Iturria: www.erabili.com Jarraian irakur dezakezue PSE-EEko idazkari nagusi eta lehendakaritzarako hautagai Patxi Lopezek euskararen eta hizkuntza politikaren gainean plazaratu berri duen agiria. Abiapuntua Haize berriak dabiltza Euskadin. Erregenerazio haizeak gizartean, kulturan eta politikan. Horrek esan nahi du hauteskundeak datozela eta irabazteko ametsa duela. Gure eguneroko bizitza zamatzen jarraitzen duten iraganeko presentziak gorabehera, gauza [...]
Harremanetan jarri | Nortzuk gara | Nireblog Planet
NireBlog
Multilingual Blogs
