2008-07-22 » Hona hemen Patxi Baztarrikaren artikuluaren laburpenaren bigarren zatia.
Gelditu ginen aurrekoan euskararen ezagutzari buruzko datuak ematekotan. Hona hemen datuok:
Eusko Jaurlaritzako lanpostuen % 41ek du derrigortasun data (DD).
DDrik ez dauka % 59k.
Datu hauek DD duten lanpostuetan diharduten langileei buruzkoak dira:
Horien % 37 interinoak dira (pfiuuu! askotxo, ez da?). Ia interino guztiek daukate [...]
2007-09-11 » Noticias de Gipuzkoa egunkariak ekarri zuen atzo, irailak 10, berria. Gipuzkoan 9.000 ikaslek ekin zioten atzo ikasturteari eta kurrikulumari buruzko dekretua ez dago prest, testua itzultzean arazoak gertatu dira-eta. Hala dio Lakuak behintzat. Kontua da kurrikuluma gaztelaniaz bakarrik argitaratu dela Eusko Jaurlaritzaren web gunean: www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net/r43-573/eu/contenidos/informacion/dif10_curriculum_berria/eu_5495/f10_e.html
Ez da lehenengo aldia, berandutzaren errua [...]