Logo NireBlog

NireBlog beste hizkuntza batzuetan: ar|ast|br|ca|cy|en|es|eu|gl|oc|pt|pt_br|ru|hu|tr|

Sortu zure Bloga dohainBloga kudeatu

Pasahitza ahaztu al duzu?

Publizitatea » Harremanetan jarri

Tag » Bloga: "martinezena" » Tag: "Joannateguy"

Joannateguy berriz ere (2)

2008-10-17 » Ikus lehen atala. (...) Eta hain kartsuki ari zen bere lanari, non jendea harritua baitzegoen beira haren bildura sainduari. (...) Hala ari zirelarik biak zerukotzat aberasten, Benoat bere bizitze garratzaren bidez, eta, aldiz, bestea ekarriz hain sainduki bizi zenari gosez ez hiltzeko behar zuena, gure arimen etsaia beldurtu zen, ia haur gazte hura ez [...]

Joannateguy berriz ere (1)

2008-10-13 » Aurrekoren batean esana dut hemen euskal literaturaren klasikoak gogoko ditudala, ez haien literatur merituengatik, haien hizkuntzaren ederrarengatik baizik. Interes filologikoa dute, beraz, niretzat, literario baino areago. Horregatik ez nuke Bazilio Joannateguyren San Beonaten bizitzea liburua bukatutzat eman nahi, paragrafo hautatu batzuk agertu gabe, beti ere oharra eginda interes linguistiko-filologikoa baino ez [...]

Joannateguy eta eskuara 1902an (eta 8)

2008-10-01 » (...) EGIN BEHAR LITEKEENA EUSKARA GAL EZ DADIN Hiri eta herri guztietan dira batzuk besteak baino gorago direnak; batzuk sortzeak hala ezarri dituelako, besteak beren ondasunen, karguen edo jakitatearen gatik. Euskara gal ez dadin, besteen gainetik diren halako jaunak eta andreak euskaraz mintzatu beharko lirateke beren artean. Zeren eta orduan jende xeheak ez [...]

Joannateguy eta eskuara 1902an (7)

2008-09-26 » (...) LIBURU-EGILE ARROTZEK EUSKARAZ ZER DIOTEN Hamaseigarren mendean bazen Holandako ikastegi edo eskola nagusian Skaliger zeritzan jakintsu handi bat. Jaun horrek batzuen anitz mintzaira ikasirik eta, gurea ere ikasia, hona zer dion: "Euskaraz ez du dus ere basarik, ez latzik ez bortitzik; guztiz eztia da eta gozoa. Egin-egina, anitz aspaldikoa da, eta [...]

Joannateguy eta eskuara 1902an (6)

2008-09-22 » (...) JAKINTSUEK ZER DIOTEN EUSKARAZ Huna lehenik Axular, hamazazpigarren mendean Sarako erretor zena. Omen handiko liburu-egile horrek dio: "Iduri luke beste mintzaira guztiak elkarrekin nahasiak direla; eta aldiz euskara bere lehenbiziko garbi gartan dago." Hemezortzigarren mendean beste jakintsu handi batek, Larramendi jesuitak, iskribatzen zituen hitz hauek: "Nahi baduzue jakin euskara zer den, beha [...]

Joannateguy eta eskuara 1902an (5)

2008-09-17 » (...) EUSKARAREN EDERRA Aitortzen dugu ipar aldetik eta hegoagotik hartuak eta estutuak gauzkaten mintzairak, biak latinaren umeak, ederki orraztuak direla, apainduak eta aberastuak ere bai, mintzaira arrotzei harturiko hitzei esker; eta halarik ere euskara, zenbat-nahi higatua baldin bada-eta, hastapenean zuen edertasunetik, euskara ager daiteke bi mintzaira horien eta gainerakoen aitzinean. Ezen latina eta [...]

Joannateguy eta eskuara 1902an (4)

2008-09-13 » (...) EUSKARARI ZOR DIOGUN BESTE ON BAT Euskarak begiratu gaitu beste hainbeste eskualdetako jendeak bezain itsusi eta lazo bilakatzetik. Zeren eta gaiztaginek eta halaber ere erlijioaren etsaiek ez jakin gure mintzaira, eta gure herrietatik kanpo egon behar izan dute, harro-arazi gabe, nahi zuketen bezala, gure arbaso eta aiten buruak, kendu gabe haien [...]

Joannateguy eta eskuara 1902an (3)

2008-09-08 » (...) EUSKARARI ZOR DIOGUN ONA Bada nork daki zenbat mende euskaldunak gure oraingo herri honetan direla. Non dira aldiz lehenago, erromanoen denboran, Frantzian, Espainian eta Italian ziren beste jende-aldeak? Haiek guztiak itoak edo urtuak nonbaitik etorritako jende basa batzuen artean. Euskaldunak, aldiz, aitzina ere euskaldun egon. Bazekiten-eta jende-alde haietako batzuk edo beste beren artera [...]

Joannateguy eta eskuara 1902an (2)

2008-09-04 » (...)  EUSKARARI ESKER DAKIGUNA Euskaraz mintzo garenok badakigu gure arbasoak nor eta zer ziren. Liburuek esaten digute, gerrara joanez gero, euskaldunak gizon gaitzak zirela, zenbat-nahi bortitzak baldin baziren ere Erromako armadak; eta garaitu bazituzten ere bazter guztietako jende-aldeak, ezin garaitu ahal izan zituztela euskaldunak, egun arte ezin landatu izan dituztela beren banderak [...]

Joannateguy eta eskuara 1902an

2008-09-01 » Aspaldian aipatu nizuen Bazilio Joannateguyren "San Benoaten bizitzea", Klasikoak bildumakoa. Liburu eder horrek badakar eranskin batean Joannateguyren saiakera, "Eskuara" izenekoa, irabazle suertatu zena Urruñako Euskal Jaietan, 1902. urtean. Horri esker, Joannateguyk 100 franko politsikoratu zuen. Testua hizkuntza politikazko pieza jakingarria izanik, laburtu eta moldatuko dizuet. Komentatzeko mordoa dauka testutxoak. Besteak beste, euskaldunak [...]

San Benoaten bizitzea

2007-09-28 » Aurreko batean ere idatzi dut hemen saindu-sainden biografiak, hagiografiak bada, ditudala atsegin oso. Aspaldi honetan Bazilio Joannateguy-ren "San Benoaten bizitzea" daukat eskuarte eta begiaurrean. [Ahaztu baino lehen, Joannateguyren liburu oso bat, "Sainduen bizitzea", daukazue Interneten eskuragai: hemen.] "San Benoaten bizitzea" Klasikoak bilduman kaleratu zen 1996. urtean, edizioaren paratzailea Inazio Mujika Iraola dela. Joannateguyk [...]

Harremanetan jarri | Nortzuk gara | Nireblog Planet
NireBlog Multilingual Blogs