2008-11-03 » Ikus lehen eta bigarren atalak.
Itzulpengintzaren mugak Administrazioan
Funtzio sozial jasoko testu batzuk ez dira kaltegarriak izango, ez eta maila horretako itzulpen-jarduera bat ere, baldin eta argi badaukagu gehienbat funtzio sinbolikoa betetzen dutela. Euskarak funtzio apalagoko testuetan hartzen du arnas, ez Administrazioaren aldizkari ofizialetako testuetan, ez arkitektura-tratatuetan, ez neurokirurgiakoetan. Unibertsitatean ere ez dute [...]
2008-10-31 » Ikus lehen atala.
Itzulpen-politika baten lerro nagusiak
Itzulpenak berebiziko tokia du euskararen erabilera suspertzeko lanean, baina normalizazioaren premiei erantzuteko moduan erabiliz gero. Bestela, sendagarri paregabea pozoi hilgarri bihurtzen da.
Itzulpenaren zeregin hauek azpimarratuko ditut:
Herritarren hizkuntza-eskubideak bermatzea, zerbitzu-hizkuntza idatzi gisa, Administrazioak funtzionamendu arruntaren bidez bermatzeko ezintasuna daukan bitartean.
Euskaraz eta erdaraz lan egin behar duten [...]
2008-10-28 » Horretaz ari da Roberto Manjón-ek Senez aldizkarian argitaratu berri duen artikulua: Itzulpen-politika euskal administraziozn euskararen erabilera normalizatzeko planetan. Edukiaz berria, balentriatssa eta zorrotza iruditu zaidanez gero, laburpena eskainiko dizuet eta agian neure komentarioak ere bai.
Senez aldizkaria, itzulpen aldizkaria izanez, EIZIEren web gunean topa ohi daiteke normalean; momentuz, ordea, iazko alea [...]