Logo NireBlog

NireBlog beste hizkuntza batzuetan: ar|ast|br|ca|cy|en|es|eu|gl|oc|pt|pt_br|ru|hu|tr|

Sortu zure Bloga dohainBloga kudeatu

Pasahitza ahaztu al duzu?

Publizitatea » Harremanetan jarri

Tag » Bloga: "martinezena" » Tag: "berak"

Xabier Diharce 'Iratzeder' euskaltzain osoa hil da

2008-10-15 » Iturria: www.erabili.com Beste hutsune bat Euskaltzaindian. Espero dut beste emakume bat sartzea. Xabier Diharce, Iratzeder euskaltzain oso emeritua astelehenean (2008-10-13) hil zen, Beloken, 88 urte zituela. Haren aldeko hileta-elizkizuna bihar, asteazkenean, urriaren 15ean, izango da Beloken, Urt / Ahurti herrian, Beneditarren komentuko elizan, goizeko 10:30ean. Xabier Diharce, Iratzeder ezizenez ezagutzen dugun idazle eta [...]

Joannateguy eta eskuara 1902an (3)

2008-09-08 » (...) EUSKARARI ZOR DIOGUN ONA Bada nork daki zenbat mende euskaldunak gure oraingo herri honetan direla. Non dira aldiz lehenago, erromanoen denboran, Frantzian, Espainian eta Italian ziren beste jende-aldeak? Haiek guztiak itoak edo urtuak nonbaitik etorritako jende basa batzuen artean. Euskaldunak, aldiz, aitzina ere euskaldun egon. Bazekiten-eta jende-alde haietako batzuk edo beste beren artera [...]

"Leturiaren egunkari ezkutua"

2008-05-31 » www.erabili.com gunetik hartuta. "Leturiaren egunkari ezkutua" eleberriaren ekarpena XX. mendeko euskal narratibaren testuinguruan izeneko liburua aurkeztu du Euskaltzaindiak. Liburua Euskera Euskaltzaindiaren agerkari ofizialaren etapa berriaren lehen zenbakia da. Argitalpen honen bitartez, Leturiaren egunkari ezkutua eleberria argitaratu zeneko 50. urteurrenaren karietara, Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi omendu nahi izan du Akademiak. Maiatzaren 23an [...]

Inmigranteen tristezia

2008-01-29 » Tristezia, beldurra, gizartetik baztertzeko joera, motibazio eza, haserrea... Horra hor inmigranteek pairatu ohi dituzten sintomak. Herria utzi eta egun batzuk, edo hilabete batzuk geroago, bizimodu normala egiten hasten direnean agertzen zaie umore iluna, herriminaz baino haratagokoa, are arriskutsuagoa. Eztabaidan hasiko dira guztiekin, negarrez ere bai, eta familia eta laneko gatazkek txarrera [...]

Ghanatik Euskadira

2007-12-13 » Augustine Bukari Ayaab-win (Bukari hemendik aurrera) txiki-txikitan hasi zen modelatzen. Aitite eskulangilea zeukanez gero, beraren laguntzan aritu ohi zen Ghanako herrixka batean. Horrelaxe ikasi zuen artegintzan eta lokatza, porlana, burdina, zura eta brontzea moldatzen. Bukarik berak dioenez, haren lanabes nagusia bihotza da. Bihotzak hain zuzen ekarri zuen orain dela lau bat [...]

Ghanatik Euskadira

2007-12-13 » Augustine Bukari Ayaab-win (Bukari hemendik aurrera) txiki-txikitan hasi zen modelatzen. Aitite eskulangilea zeukanez gero, beraren laguntzan aritu ohi zen Ghanako herrixka batean. Horrelaxe ikasi zuen artegintzan eta lokatza, porlana, burdina, zura eta brontzea moldatzen. Bukarik berak dioenez, haren lanabes nagusia bihotza da. Bihotzak hain zuzen ekarri zuen orain dela lau bat [...]

Laneko erasoa herri administrazioan

2007-11-26 » Bizkaiko Lan Ikuskaritzak eman du informazioa. Antzerako gauza gertatzen da goi-mailako agintari eta funtzionarioekin: oso gaitza da lanetik kalera botatzea; orduan, laneko erasoan ari ohi da, hark berak erababaki dezan joatea. Herri administrazioan errazago egiten da, gainera, laneko erasoa edo "mobbing" delakoa. Zergatik? Lehenik, antolamendua eskasa delako. Bigarrenik, administrazio hain erakunde [...]

Masokismo estilistikoaren bentajak

2007-10-01 » Horrelako titulua dauka Harkaitz Canok 2004ko azaroaren 18an Bilbo Zaharra forumean emandako hitzaldiak. Galbahetu, laburtu eta moldatu egingo dut Canok esandakoa. Ez dakizkien hizkuntzetan mintzatzea gustatzen zaio masokista estikistikoari, ez harrokeriagatik, eta ezta snobismoagatik ere, masokismoagatik baizik, eta batez ere estilistika kontuengatik. (...) Masokista estilistiko batentzat hil ala bizikoak dira zenbait kantu, zenbait [...]

Anjel Lertxundiren esanak

2007-09-22 » Anjel Lertxundik hitzaldia eman zuen Bilbo Zaharra Forumean 2002ko azaroaren 28an. Nabarmengarriak dakartzat hona. Arrosaz markatu ditut, berriz, neure gogoetak. Euskal hiztunok -eta jakina, idazleok ere bai- kontaktuan, edo anabasan, edo morokilean, edo zurrunbiloan bizi ditugu euskara eta gaztelania, edo esukara eta frantsesa, edo hiru hizkuntzak batera. Ez, ordea, kontrastean, eta [...]

Mikel Zalbide Agustin Iturriagaz (eta VII)

2007-09-17 » Gure azkeneko kapitulu honetan Zalbideren ondorioak agertuko ditugu. Iturriagaren esan-eginak eta ekarpenak ezin uler litezke ber eosoan Gipuzkoako garai hartako egoera soziolinguistikoa nolakoa zen jakin gabe, erresumako goi-agintearen filosofia soziokultural eta politikoa kontuan izan gabe. Labur bilduz, bada, zer esan dezakegu Iturriagaren egitasmoaz, jokabideaz eta ekarpenez? Bada, lehenengo eta behin, hizkuntza-soziologia aplikatuaren [...]

Mikel Zalbide Agustin Iturriagaz (III)

2007-09-01 » Iturriagaren 1830eko planaz hitz egin ohi da, nahiz eta hiru urte, 1830etik 1833ra, alegia, iraun zuen. Dakigularik, horixe izan zen lehenengo aldia Gipuzkoako goi-agintariek euskararen aldeko hizkuntza-politika esplizitu orokorra egitea erabaki zutena, euskara bizirik ateratzeko eta ilustratzeko neurriak eskatu baitzizkioten Iturriagari. Gipuzkoako Aldundiak Sustapen batzordea jarria zuen martxan, zeinak lau alor [...]

Mikel Zalbide Agustin Iturriagaz (II)

2007-08-26 » Aurreko kapituluan esan genuen 1823an itxi ziotela ikastetxea Iturriagari eta irakasle gisa jardutea debekatu. Orduan bere burua euskaraz janzten, alfabetatzen, hasi zen eta, horretan zebilela, 1830ean deia jaso zuen Gipuzkoako Batzar Nagusietatik: euskara gainbehera zetorrelarik, zerbait egin beharra zegoela ikusten zuten Batzar Nagusiek eta euskara indarberritzeko plan bat erabaki zuten. Plan [...]

Asisco loria

2007-06-25 » Krispin Beovide frantziskotarrak idatzi zuen "Asisco loria", San Frantzisko Asiskoaren hagiografia, bada, 1885ean eta Klasikoak bilduman argitaratu zuen Euskal Editoreen Elkarteak 1992an. Beovidek gipuzkeraz idatzi zuen (giputza zen bera, Zarautzen eta Tolosan bizi izandakoa), behenafarreraren ñabardura batzuekin. Erromantzekoen antzeko joskera darabil, klasiko askok bezalaxe, eta euskal kondaira tradizionaleko formula sintaktikoak agertzen dizkigu: [...]

Harremanetan jarri | Nortzuk gara | Nireblog Planet
NireBlog Multilingual Blogs