
NireBlog beste hizkuntza batzuetan: ar|ast|br|ca|cy|en|es|eu|gl|oc|pt|pt_br|ru|hu|tr|
2008-10-28 » Horretaz ari da Roberto Manjón-ek Senez aldizkarian argitaratu berri duen artikulua: Itzulpen-politika euskal administraziozn euskararen erabilera normalizatzeko planetan. Edukiaz berria, balentriatssa eta zorrotza iruditu zaidanez gero, laburpena eskainiko dizuet eta agian neure komentarioak ere bai. Senez aldizkaria, itzulpen aldizkaria izanez, EIZIEren web gunean topa ohi daiteke normalean; momentuz, ordea, iazko alea [...]
2008-10-07 » Iturria: www.erabili.com Jarraian irakur dezakezue PSE-EEko idazkari nagusi eta lehendakaritzarako hautagai Patxi Lopezek euskararen eta hizkuntza politikaren gainean plazaratu berri duen agiria. Abiapuntua Haize berriak dabiltza Euskadin. Erregenerazio haizeak gizartean, kulturan eta politikan. Horrek esan nahi du hauteskundeak datozela eta irabazteko ametsa duela. Gure eguneroko bizitza zamatzen jarraitzen duten iraganeko presentziak gorabehera, gauza [...]
2008-09-28 » Emakumeek kiroletan duten presentziaz ez dut ezer esango oraingo honetan, nahiko begi-bistakoa baita urri-urria eta penagarria dela. Horregatik poztu naiz irakurri dudanean, Emakumeen Kontxako I. Bandera, estropadena, noski, jokatu ondoren duela gutxi Donostian, bigarren bat gutxienez antolatzeko asmoa dutela arduradunek. Arraunlari modura ere ez dute eduki egun arte emakumeek tokirik. Kontxako Banderaz bakarrik [...]
2008-09-24 » Iturria: www.erabili.com Internet erabiltzen dutenen kopurua gorantza doa Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE), baita euskaraz nabigatzen dutenen kopurua ere. Bostetik batek (% 20,8) nabigatzen du euskaraz, EUSTATek (Euskal Estatistika Erakundea) emandako azken datuen arabera. EUSTATen arabera, EAEko 14 urte edo gehiagoko 908.700 biztanlek erabili dute Internet 2008ko bigarren hiruhilekoan, hau da, adin horretako EAEko [...]
2008-09-15 » Maria Duran mallorcarra abokatua da. Hamalau mila emakume defendatu ditu, tratu txarren inguruko auzietan. Elkarrizketa egin diote Diario de Mallorca egunkarian. Oso gauza interesgarri eta itxaropentsuak esan dituenez gero, horietako batzuk nabarmenduko dizkizuet: Egunkarietako berrietan ez dago erasotzailearen nazionalitatea aipatzerik, aurrejuzkuak egiteko baino ez baitu balio. Matxismoa globala da eta mundu [...]
2008-06-26 » Ea apurka-apurka ugarituz doazen emakumeak Euskaltzaindian % 60 - % 40 majiko horri iritsi arte. Sagrario Alemanen sarrera-hitzaldia eder-ederra iruditu zaidanez gero, politena, Martinezen paragrafo hautatuak, agertuko dizkizuet, beti legez www.erabili.com gunetik hartuta. Tituluari berari xarmagarria deritzot, emea, hurbila, adierazkorra oso: Berdetik horira. Alemanen lehen pertsonari eutsiko diot. Berrogeiko hamarkadan Etxalekura, gure [...]
2008-06-24 » El País egunkariak ekarri zuen berria ekainaren 20an. Alemaniako argitaratzaileak eta herri zerbitzuen sindikatua ados jarri dira, literatur itzultzaileei ordaintzeko sistema berria ezartzeko. Erabakia, dena den, itzultzaileen biltzar batean onartu beharko dute irailaren 20an eta urriaren 1ean hasiko da indarrean. Horren arabera, itzultzen duten orrialde bakoitzeko, oinarrizko ordaina jasoko dute itzultzaileek eta, [...]
2008-06-09 » Aurreko sarreran esan bezala, gauza berri interesgarri ugari topatu dut Amelia Barquínen liburuxkan. Zerrendatu egingo ditut. Euskarak genero-morfemarik ez edukitzeak ez du esan nahi euskaraz ezin duenik sexismoa adierazi. Topiko nekagarria bada ere, milakako aldiz idatziko dut hizkuntzak ez direla sexistak, hizkuntza bidez adierazten diren edukiak, ideiak, baizik. Era berean futbol-baloi bat [...]
2008-06-03 » Pasa den asteburuan irakurri dut, goxo-goxo, Emakundek hizkera sexistaz atera berri dituen bi liburuxkak. Aurretik gaztelaniazkoa, bietan potoloena, irakurri dut. Eulalia Lledó andreak idatzi du, hezkuntza arloko testu batzuetatik abiatuta. Betidanik mirestu izan dut Lledó andrea; genero eta feminismo kontuetan teoriagile aparta deritzot. Praktikara jaitsita, ordea, ez dut hain bikain ikusi, [...]
2008-04-11 » Gotzon Egia, Mikel Iturbe eta Arkaitz Zubiaga Euskal Wikipediaren komunitateko lankideak dira. Artikulua argitaratu berri dute www.erabili.com gunean, euskarazko wikipediak 25.000 artikuluen muga gainditu duela jakinarazteko. Zorionak haiei eta euskaldun guztioi! Aukeraz baliatuta, wikipedia zer den eta zertan datzan ere azaldu digute. Hona hemen horren laburpen bat. Entziklopedia tradizionaletan ez bezala, Wikipediak [...]
2008-04-08 » Kontakizun honen jatorrizko titulua Presente imperfecto da eta Vidas exemplares izeneko liburu batean dator. Uxía Casal egilearen lana da, galizieraz idatzia. Uxía Casal adiskidea izanik, euskaraz eman dut nik kontakizun hori harentzako opari eta omenaldi modura. Orainaldi bukatugabea Bizkarra hormaren kontra bermatu duzu eta zangoak tolestu; eskuez eutsi diozu buruari, baina ukalondoen [...]
2008-04-01 » Donostian egin zuten otsailaren 29an. Hona hemen izen nagusia: Geroa bermatzeko, oraina ezagutu. Lehenengo eta behin, Xavier Vila Bartzelonako Unibertsitateko irakasleak Kataluniako hezkuntza sistemaren inguruan egindako husnarketa plazaratu zuen. Haren arabera, Kataluniako konjunzio ereduak emaitza hobeak eman ditu Valentziako lerrokako ereduak baino. Dena dela, Katalunian ezagutza zabaltzea lortu den arren, hezkuntza [...]
2008-03-19 » Amelia Hernández Mata idazleak Piarres Lafitteren ekintzabideak (1920-1944). Kultura jasoko euskaltzaleen sarearen baitan liburua plazaratu berri du, Euskaltzaindiak argitaratuta. Izenburuak adierazi bezala, liburuak Lafitte idazle lapurtarraren lana aztertzen du eta bizi izan zuen aroa ere bai, intelektualez (pentsalari, idazle, ziantzialari) jositako aroa izan baitzen. Haien iturri nagusia Eliza izan zen, gehienak [...]
2008-01-20 » Txiste benetan eskasa nirea. Azaldu nahi nuen Euskaltzaindiak Leizarragaren Testamentu Berria erosi berri duela. Ez merke, ordea, 20.500 ingeles libera (27.000 bat euro) ordaindu baitio Sotheby's enkante etxeari. Sotheby'sek pasa den azaroan atera zuen liburua enkantera, baina inork ez zuen erosi. Geroago hitz egin zuen Euskaltzaindiak etxearekin eta erosketa adostu. Liburu erosi [...]
2008-01-08 » Euskal Herriko medikuntza kontsultetan gero eta ume gehiago daude azal ilun, hori edo beltzekoak. Kontua da azal mota bakoitzak bere gaitzak dituela eta gure medikuek gaitz "berri" horien berri jakin behar dutela. Almudena Hernández doktore madrildarrak ikastaroa eman zien duela gutxi Bilboko pediatrei azaleko gaitz orain arte ezezagun horiei buruz. Azal iluneo [...]
2007-12-31 » Ahaztu baino lehen, zoriona denontzat datorren urte honetan eta datozen guztietanere bai.
2007-11-01 » Euskal Herrian 2006an etorkinei esker egin zuen gora biztanle kopuruak. Ekonomia eta Gizarte Kontseiluak bere azken txostenean etorkinak biztanleriaren % 4 ziren iaz Euskal Herrian. Euskal herritarron kopuruak % 0,4 egin zuen gora 2006an: 2.133.648 biztanle gara, beraz. Euskadin bizi diren etorkinen kopuruak, berriz, % 17,4 egin zuen gora. Badira [...]
2007-10-24 » Patxi Salaberria eta Juan Jose Zubiri euskal filologoek "Biraoak. Nafarroan bilduak" liburua atera berri dute Pamiela argitaletxean. Ehunka birao bildu dute liburura ikerlari biek, asmoa darabiltelarik euskaraz berba itsusirik ez dagoelako uste ustela galaraztea eta hizkera adierazkorra bizirik iraunaraztea. Liburuak madarikazio zerrenda ez ezik, azalpenak ere badakartza esamoldeen jatorriaz eta sarriaz [...]
2007-10-08 » Berri ona irakurri dut El Nervión argitalpenean (horren berririk ez duzunoi azalduko dizuet Bilboko metroan doan banatzen duten horietako bat dela, Vocento taldekoa) astelehenean, irailak 17. Berri ona emakumeontzat eta emakumeen osasuna ikertzeko diru gehiago erabili beharko litzatekeela uste dugunontzat. Badio,bada, berriak, Galdakaoko Ospitalean tratamendu berria ikertzen ari direla fibromialgia sendotzeko. [...]
2007-10-08 » Berri ona irakurri dut El Nervión argitalpenean (horren berririk ez duzunoi azalduko dizuet Bilboko metroan doan banatzen duten horietako bat dela, Vocento taldekoa) astelehenean, irailak 17. Berri ona emakumeontzat eta emakumeen osasuna ikertzeko diru gehiago erabili beharko litzatekeela uste dugunontzat. Badio,bada, berriak, Galdakaoko Ospitalean tratamendu berria ikertzen ari direla fibromialgia sendotzeko. [...]
Harremanetan jarri | Nortzuk gara | Nireblog Planet
NireBlog
Multilingual Blogs
