Logo NireBlog

NireBlog beste hizkuntza batzuetan: ar|ast|br|ca|cy|en|es|eu|gl|oc|pt|pt_br|ru|hu|tr|

Sortu zure Bloga dohainBloga kudeatu

Pasahitza ahaztu al duzu?

Publizitatea » Harremanetan jarri

Tag » Bloga: "martinezena" » Tag: "berria"

Itzulpena eta euskararen normalizazioa Administrazioan (1)

2008-10-28 » Horretaz ari da Roberto Manjón-ek Senez aldizkarian argitaratu berri duen artikulua: Itzulpen-politika euskal administraziozn euskararen erabilera normalizatzeko planetan. Edukiaz berria, balentriatssa eta zorrotza iruditu zaidanez gero, laburpena eskainiko dizuet eta agian neure komentarioak ere bai. Senez aldizkaria, itzulpen aldizkaria izanez, EIZIEren web gunean topa ohi daiteke normalean; momentuz, ordea, iazko alea [...]

Testu antolatzaileak. Erabilera estrategikoak (2)

2008-10-23 » Ikus lehen atala. Nola bihurtu ulerterrazago gure testuak? Hiru ataletan emango diogu erantzuna galdera horri. 1.- Ikuspegi gramatikaletik ikuspegi komunikatibora. Ikuspegi komunikatiboak bere baitan hartzen du gramatikala eta beste hiru ikuspegiz osatu eta zuzentzen du. Ikuspegi soziolinguistikoa, testuala eta estrategikoa dira hiru horiek. Osotasuna da ikuspegi komunikatiboa eta pentsamolde berria eskatzen digu, [...]

Gotzon Garate. In memoriam

2008-10-10 » Ez dut gogoko bloga eguneroko gertaeren pare erabiltzea. Gotzon Garateren heriotzaren berriak, ordea, hunkitu egin ninduen, benetan maite eta atsegin nuelako idazle euskalduna. Omenaldi xumea, beraz, egin nahian idazten ditut lerro hauek. Goian bego eta gure bihotz-gogoetan betiko. Garateri buruz apur bat gehiago jakin nahi izatekotan, jo ezazue Literaturaren Zubitegira, bertan baitago [...]

Berri ona Alemaniatik

2008-06-24 » El País egunkariak ekarri zuen berria ekainaren 20an. Alemaniako argitaratzaileak eta herri zerbitzuen sindikatua ados jarri dira, literatur itzultzaileei ordaintzeko sistema berria ezartzeko. Erabakia, dena den, itzultzaileen biltzar batean onartu beharko dute irailaren 20an eta urriaren 1ean hasiko da indarrean. Horren arabera, itzultzen duten orrialde bakoitzeko, oinarrizko ordaina jasoko dute itzultzaileek eta, [...]

Inmigranteen tristezia

2008-01-29 » Tristezia, beldurra, gizartetik baztertzeko joera, motibazio eza, haserrea... Horra hor inmigranteek pairatu ohi dituzten sintomak. Herria utzi eta egun batzuk, edo hilabete batzuk geroago, bizimodu normala egiten hasten direnean agertzen zaie umore iluna, herriminaz baino haratagokoa, are arriskutsuagoa. Eztabaidan hasiko dira guztiekin, negarrez ere bai, eta familia eta laneko gatazkek txarrera [...]

Merkealdietan gaudenez gero, ...

2008-01-20 » Txiste benetan eskasa nirea. Azaldu nahi nuen Euskaltzaindiak Leizarragaren Testamentu Berria erosi berri duela. Ez merke, ordea, 20.500 ingeles libera (27.000 bat euro) ordaindu baitio Sotheby's enkante etxeari. Sotheby'sek pasa den azaroan atera zuen liburua enkantera, baina inork ez zuen erosi. Geroago hitz egin zuen Euskaltzaindiak etxearekin eta erosketa adostu. Liburu erosi [...]

Kirolak gizondu egiten al gaitu emakumeok?

2007-11-28 » M. Lasarte: "¿El deporte masculiniza?" in Emakunde, 68. alea, 2007ko iraila (...) Maider Mendizabal pilotaria inoiz behartu egin dute minigona janztera pilotan egiteko, nahiz eta emakume pilotariek betidanik praka luzea jantzi ohi duten. Hala ere, mundialean, bat-batean, erregelamendu berria ezarri zuten. (...) Neskatila kirolariek badakite ezin izango dutela kiroletik bizi. Motibaziorik ezean, [...]

Emakumeen osasuna ikergai

2007-10-08 » Berri ona irakurri dut El Nervión argitalpenean (horren berririk ez duzunoi azalduko dizuet Bilboko metroan doan banatzen duten horietako bat dela, Vocento taldekoa) astelehenean, irailak 17. Berri ona emakumeontzat eta emakumeen osasuna ikertzeko diru gehiago erabili beharko litzatekeela uste dugunontzat. Badio,bada, berriak, Galdakaoko Ospitalean tratamendu berria ikertzen ari direla fibromialgia sendotzeko. [...]

Emakumeen osasuna ikergai

2007-10-08 » Berri ona irakurri dut El Nervión argitalpenean (horren berririk ez duzunoi azalduko dizuet Bilboko metroan doan banatzen duten horietako bat dela, Vocento taldekoa) astelehenean, irailak 17. Berri ona emakumeontzat eta emakumeen osasuna ikertzeko diru gehiago erabili beharko litzatekeela uste dugunontzat. Badio,bada, berriak, Galdakaoko Ospitalean tratamendu berria ikertzen ari direla fibromialgia sendotzeko. [...]

Itzultzaileen errua, beti

2007-09-11 » Noticias de Gipuzkoa egunkariak ekarri zuen atzo, irailak 10, berria. Gipuzkoan 9.000 ikaslek ekin zioten atzo ikasturteari eta kurrikulumari buruzko dekretua ez dago prest, testua itzultzean arazoak gertatu dira-eta. Hala dio Lakuak behintzat. Kontua da kurrikuluma gaztelaniaz bakarrik argitaratu dela Eusko Jaurlaritzaren web gunean: www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net/r43-573/eu/contenidos/informacion/dif10_curriculum_berria/eu_5495/f10_e.html Ez da lehenengo aldia, berandutzaren errua [...]

Kale gorrian

2007-07-25 » Bilbon baditugu elkarte batzuk etxerik gabekoei laguntzekoak. [Parentesi filologikoa. Beti pentsatu dut "Etxenike" euskal abizenaren jatorria "etxerik ez" dela. Beraz, hemendik aurrera, "etxenike" esango diet etxe gabekoei.] Agiantza elkarteak hemendik gutxira jarriko du martxan gaueko zentro berria etxenikeentzat. Abegi Ostatua izango du izena eta 24 ohe edukiko ditu. Agiantzak badu beste zentro [...]

Irak barrutik

2007-06-15 » Iraketik datozkigun albisteak noren filtrotatik iraganak dira? Barruko zeozer belarriratzen al zaigu? Ezer gutxi, alajaina. Horregatik irakurri dut atsegin eta jakinmin handiz Berria egunkarian Bahira Abdulatif idazle eta itzultzaile irakiarrari egindako elkarrizketa. Abdulatif Bagdaden sortu zen, Madrilen ikasi eta, herrira itzuli ezinean, Madrilen bizi da 1995etik hona. Familia, ordea, Bagdaden dauka; [...]

Berdintasunaren onurak denontzako dira

2007-05-05 » Aurreko batean aipatu nuen jardunaldi teknikoan oso gai garrantzizko eta berria jorratzeko aukera izan genuen. Berdinatsunaren onuraz aritu ginen; zehatzago, zein onura praktiko ekarriko du berdintasunak gizonezkoentzat? Emakumezkoontzat ekarri beharrekoa begi-bistakoa eta ukaezina da-eta. Besteak beste esan genuen emakumeen egoera hobetzeak gora ekarriko duela jaiotzen kopurua. Antza ona da hori, nahiz [...]

Harremanetan jarri | Nortzuk gara | Nireblog Planet
NireBlog Multilingual Blogs