
NireBlog beste hizkuntza batzuetan: ar|ast|br|ca|cy|en|es|eu|gl|oc|pt|pt_br|ru|hu|tr|
2008-10-17 » Ikus lehen atala. (...) Eta hain kartsuki ari zen bere lanari, non jendea harritua baitzegoen beira haren bildura sainduari. (...) Hala ari zirelarik biak zerukotzat aberasten, Benoat bere bizitze garratzaren bidez, eta, aldiz, bestea ekarriz hain sainduki bizi zenari gosez ez hiltzeko behar zuena, gure arimen etsaia beldurtu zen, ia haur gazte hura ez [...]
2008-07-15 » Enrique Echeburua Euskal Herriko Unibertsitateko Psikologia Kliniko katedraduna da eta "etxeko" indarkeriaz aditua. Oso deklarazio jakingarriak irakurri dizkiot El País egunkarian (www.elpais.com). Honela dio: Emakumeei kosta egiten zaie bikotekidea salatzea, horrek harremanak porrot egin duela esan nahi duelako. Emakumeentzat bikote-harremana oso inportantea da, oso lotutik dago beren bizi-proiektuarekin. Askoz inportanteagoa da emakumeentzat [...]
2008-07-10 » Hona hemen ondorio nagusi gehiago: ... Erabilerak, dena den, gora egin du eremu formaletan eta gazteen artean. Gazteen arteko erabileraren hazkunde hori elebidunen kopurua nabarmen hazi delako gertatu da batez ere. Gaur elebidun direnek ez dute lehen elebidun zirenek baino gehiago erabiltzen euskara. Besteak beste, lehen hizkuntza gaztelania izatean euskaraz jarduteko erraztasun urriagoa [...]
2008-03-19 » Amelia Hernández Mata idazleak Piarres Lafitteren ekintzabideak (1920-1944). Kultura jasoko euskaltzaleen sarearen baitan liburua plazaratu berri du, Euskaltzaindiak argitaratuta. Izenburuak adierazi bezala, liburuak Lafitte idazle lapurtarraren lana aztertzen du eta bizi izan zuen aroa ere bai, intelektualez (pentsalari, idazle, ziantzialari) jositako aroa izan baitzen. Haien iturri nagusia Eliza izan zen, gehienak [...]
2008-03-04 » Rosa Cervera eta Javier Pioz arkitektoen arabera, 2050 inguruan, indar falta dela kausa, etxe orratzetan bizi beharko gara (edo da) gizakion erdia. Arkitektook, biologia oinarri hartuta, hiri bertikalak egiteko proiektua sustatzen ari dira. Ikertzen ari dira Naturak nola egiten dituen bere eraikinak, hau da, arkitektura bionikoa zertan datzan. "Onena izango litzateke [...]
2008-02-05 » 2006. urtean Euskadin ia 80.000 kontratu izenpetu zuten etorkinek. % 9,5 baino ez ziren mugagabe izan. Hala dio behintzat Langile Komisioak sindikatuak. Kontratu gehienak (& 61,8) zerbitzuen sektorean izenpetu ziren, batez ere emakumeenak (% 91) ostalaritzan eta etxeko zerbitzuan. Eraikuntzan, ordea, % 23 baino gutziago dira atzerritarrak eta are gutxiago dira [...]
2008-01-23 » Halako titulua ("Las vidas de Zulma") dauka Alter Nativas elkarteak ekoiztu eta Blanca Oriak eta Juan Zapaterrek zuzendu duten film dokumentalak. Filmak hamar emakume etorkinen istorioa agertzen du, hamarrak Nafarroako hainbat herritan bizi direlarik. Asmoa da azaltzea nola bizi duten protagonistek inmigrazioa, gehienbat emozioei dagokienez. Horretarako, emakumeen barnea saiatu dira erakusten, [...]
2007-12-01 » Euskadin bizi diren atzerritarrak pozik omen daude hemengo bizimoduarekin. Lauetatik hiruri ez zaio damutzen herria utzi izana; are gehiago, berdintxe egingo lukete, atzera jo ahal izanez gero. Hala dio behintzat Eusko Jaurlaritzako Inmigrazioaren Euskal Behatokiak (Ikuspegi) azaroaren 20an aurkeztutako ikerketa batek. Ikerketak badio halaber Euskadiko atzerritarren % 60k sekula ez [...]
2007-11-21 » Begoña Martínez Domínguez: "¿Por qué tienen que seguir luchando las mujeres contra los tópicos y prejuicios sexistas?", in Emakunde, 2007ko iraila (...) Genero-desberdintasunak handitu egiten dira tartean amatasuna sartzen denean. (...) Hortaz interesgarria izango litzateke ikertzea zergatik diren gero eta gehiago amatasuna atzeratzen edo betiko errefusatzen duten emakumeak. Horren erantzun bat, ez [...]
2007-11-06 » Frida aldizkaritik atera dut albistea. Olinder kolonbiarra da eta postari gisa dihardu Leioan (Bizkaia). Hemendik gutxira, izena emango du euskaltegi batean, euskara ikasi nahi duelako eta apur bat gehiago gizarteratu, etorkizuneko lan aukerei begira ere bai, noski. Adalgisa bolibiarra da eta hizkuntza "arraroak" ditu gogoko. Haren ustez, euskarak harreman hobeak edukitzen [...]
2007-11-01 » Euskal Herrian 2006an etorkinei esker egin zuen gora biztanle kopuruak. Ekonomia eta Gizarte Kontseiluak bere azken txostenean etorkinak biztanleriaren % 4 ziren iaz Euskal Herrian. Euskal herritarron kopuruak % 0,4 egin zuen gora 2006an: 2.133.648 biztanle gara, beraz. Euskadin bizi diren etorkinen kopuruak, berriz, % 17,4 egin zuen gora. Badira [...]
2007-07-25 » Bilbon baditugu elkarte batzuk etxerik gabekoei laguntzekoak. [Parentesi filologikoa. Beti pentsatu dut "Etxenike" euskal abizenaren jatorria "etxerik ez" dela. Beraz, hemendik aurrera, "etxenike" esango diet etxe gabekoei.] Agiantza elkarteak hemendik gutxira jarriko du martxan gaueko zentro berria etxenikeentzat. Abegi Ostatua izango du izena eta 24 ohe edukiko ditu. Agiantzak badu beste zentro [...]
2007-06-25 » Krispin Beovide frantziskotarrak idatzi zuen "Asisco loria", San Frantzisko Asiskoaren hagiografia, bada, 1885ean eta Klasikoak bilduman argitaratu zuen Euskal Editoreen Elkarteak 1992an. Beovidek gipuzkeraz idatzi zuen (giputza zen bera, Zarautzen eta Tolosan bizi izandakoa), behenafarreraren ñabardura batzuekin. Erromantzekoen antzeko joskera darabil, klasiko askok bezalaxe, eta euskal kondaira tradizionaleko formula sintaktikoak agertzen dizkigu: [...]
2007-05-21 » Urte askotan egokitu zait gazteentzako literatur lehiaketa batean epaile izateko ohorea, benetan zeregin polit gomendagarria. Hori dela eta, urtero irakurri ohi ditut kilo batzuk ipuin, 16-30 urte bitarteko neska-mutilek idatzita. Espero izatekoa denez, denetarikoa izaten da horien artean; literatur pieza eder bitxiak ere bai, eta ez gutxi. Pozgarri franko ez ezik, [...]
Harremanetan jarri | Nortzuk gara | Nireblog Planet
NireBlog
Multilingual Blogs
