Logo NireBlog

NireBlog beste hizkuntza batzuetan: ar|ast|br|ca|cy|en|es|eu|gl|oc|pt|pt_br|ru|hu|tr|

Sortu zure Bloga dohainBloga kudeatu

Pasahitza ahaztu al duzu?

Publizitatea » Harremanetan jarri

Tag » Bloga: "martinezena" » Tag: "dio"

Atzerritarrak pozik Euskadin

2007-12-01 » Euskadin bizi diren atzerritarrak pozik omen daude hemengo bizimoduarekin. Lauetatik hiruri ez zaio damutzen herria utzi izana; are gehiago, berdintxe egingo lukete, atzera jo ahal izanez gero. Hala dio behintzat Eusko Jaurlaritzako Inmigrazioaren Euskal Behatokiak (Ikuspegi) azaroaren 20an aurkeztutako ikerketa batek. Ikerketak badio halaber Euskadiko atzerritarren % 60k sekula ez [...]

Laneko erasoa herri administrazioan

2007-11-26 » Bizkaiko Lan Ikuskaritzak eman du informazioa. Antzerako gauza gertatzen da goi-mailako agintari eta funtzionarioekin: oso gaitza da lanetik kalera botatzea; orduan, laneko erasoan ari ohi da, hark berak erababaki dezan joatea. Herri administrazioan errazago egiten da, gainera, laneko erasoa edo "mobbing" delakoa. Zergatik? Lehenik, antolamendua eskasa delako. Bigarrenik, administrazio hain erakunde [...]

Atzerritarrak euskaldunberri

2007-11-06 » Frida aldizkaritik atera dut albistea. Olinder kolonbiarra da eta postari gisa dihardu Leioan (Bizkaia). Hemendik gutxira, izena emango du euskaltegi batean, euskara ikasi nahi duelako eta apur bat gehiago gizarteratu, etorkizuneko lan aukerei begira ere bai, noski. Adalgisa bolibiarra da eta hizkuntza "arraroak" ditu gogoko. Haren ustez, euskarak harreman hobeak edukitzen [...]

Bertakook gero eta gutxiago. Kanpotarrak gero eta gehiago

2007-11-01 » Euskal Herrian 2006an etorkinei esker egin zuen gora biztanle kopuruak. Ekonomia eta Gizarte Kontseiluak bere azken txostenean etorkinak biztanleriaren % 4 ziren iaz Euskal Herrian. Euskal herritarron kopuruak % 0,4 egin zuen gora 2006an: 2.133.648 biztanle gara, beraz. Euskadin bizi diren etorkinen kopuruak, berriz, % 17,4 egin zuen gora. Badira [...]

Itzultzaileen errua, beti

2007-09-11 » Noticias de Gipuzkoa egunkariak ekarri zuen atzo, irailak 10, berria. Gipuzkoan 9.000 ikaslek ekin zioten atzo ikasturteari eta kurrikulumari buruzko dekretua ez dago prest, testua itzultzean arazoak gertatu dira-eta. Hala dio Lakuak behintzat. Kontua da kurrikuluma gaztelaniaz bakarrik argitaratu dela Eusko Jaurlaritzaren web gunean: www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net/r43-573/eu/contenidos/informacion/dif10_curriculum_berria/eu_5495/f10_e.html Ez da lehenengo aldia, berandutzaren errua [...]

Hara Frantzian zer dioten Espainiako ekonomiaz

2007-07-20 » Frantziako Le Monde egunkarian argitaratu berri duen artikulu batek badio Espainian, emakumeak eta etorkinak pilaka laneratu direnez gero, behera egin duela bataz besteko ordainsariak: zehatzago, % 4, 1995etik 2005era bitartean. Antza, Espainia da ELGEko (Ekonomi Lankidetza eta Garapenerako Erakundea) herrialde bakarra horrelakorik eduki duena, zonalde osoan bataz besteko ordainsariak gora egin [...]

Zierbenako emakumeen egoera

2007-07-18 » Zierbenako Udalak iker-azterlana egin du udalerriko emakumeen egoerari buruz, Ekintza Positiborako II. Udal Planaren oinarri eta abiapuntu gisara. Horren ondorioetako batek diosku enplegua eta prestakuntza direla Zierbenako emakumeen kezka nagusiak. Azterlana 2007ko apiriletik ekainera bitartean prestatu da, udalerriko hogeita hamar lagunen iritziak entzunda. Andre-gizon horiek hiru taldetan antolatu dira, adinaren arabera. Zierbenako [...]

Asisco loria

2007-06-25 » Krispin Beovide frantziskotarrak idatzi zuen "Asisco loria", San Frantzisko Asiskoaren hagiografia, bada, 1885ean eta Klasikoak bilduman argitaratu zuen Euskal Editoreen Elkarteak 1992an. Beovidek gipuzkeraz idatzi zuen (giputza zen bera, Zarautzen eta Tolosan bizi izandakoa), behenafarreraren ñabardura batzuekin. Erromantzekoen antzeko joskera darabil, klasiko askok bezalaxe, eta euskal kondaira tradizionaleko formula sintaktikoak agertzen dizkigu: [...]

Diglosiaren ondorioak Garateren iritziz

2007-06-12 » Gotzon Garatek 2007ko ekainaren 11n, San Bernabe egunean, www.erabili.com gunean plazaratutako artikulu batean Euskal Herrian frantses, espainol eta euskararekin bizi dugun egoera diglosikoaz hitz egin digu. Garateren kezka da gazteek ez dutela euskaraz egiten, espainolez errazago egiten dutelako. Eta nik horri gehitzen diot espainolez gustorago, aiseago egiten dutela. Hona hemen datu [...]

Babel

2007-06-04 » Hizkuntzari edo hizkuntzei buruzko zerbait ikusiko nuelakoan joan nintzen zinera eta armen kontrako alegatoa topatu; film itxurako alegato ederra, asaldagarria, ikusteko batere erosoa, une batetik bestera zerbait ikaragarria gertatuko dela sentiarazten duten horietakoa. Izan ere horrelakoa gertatzen da-eta, armak tartean daudelarik. Tokioko dozenaka solairuko etxe eder garesti batean gizon batek arma [...]

Baneukan nik susmoa

2007-05-25 » Baneukan nik susmoa halakorik egitea posible zela eta berrestera etorri zait asteburuan irakurritako artikulu bat. Artikuluak dio emakume askok urteak eman dituztela pilula antikontzeptiboak hartzen, hil edo egun jakin batean hilekorik ez edukitzearren. Eta emakume horietako baten esanetan, ginekologoak esan dio inolako arriskurik ez dakarrela. Agur esan beharra daukagu, beraz, gezurrezko [...]

Liburuak askatu!

2007-05-15 » Horrelaxe egin dute Zumaian, bookcrossing-ean hain zuzen ere. Euskaraz egiten den aurreneko aldia omen da. Udalak 30 liburu euskarazko, jatorrizkoak eta itzulpenak, hartu eta herrian banatu ditu, erraz topatzeko moduan. Liburu guztiak daude egoki identifikaturik, baten batek aurkitzen duenak berehala jakin dezan topatutakoa askatuetako bat dela. Udalak jendeari eskatzen dio, liburu bat [...]

Harremanetan jarri | Nortzuk gara | Nireblog Planet
NireBlog Multilingual Blogs