
NireBlog beste hizkuntza batzuetan: ar|ast|br|ca|cy|en|es|eu|gl|oc|pt|pt_br|ru|hu|tr|
2008-06-26 » Ea apurka-apurka ugarituz doazen emakumeak Euskaltzaindian % 60 - % 40 majiko horri iritsi arte. Sagrario Alemanen sarrera-hitzaldia eder-ederra iruditu zaidanez gero, politena, Martinezen paragrafo hautatuak, agertuko dizkizuet, beti legez www.erabili.com gunetik hartuta. Tituluari berari xarmagarria deritzot, emea, hurbila, adierazkorra oso: Berdetik horira. Alemanen lehen pertsonari eutsiko diot. Berrogeiko hamarkadan Etxalekura, gure [...]
2008-06-03 » Pasa den asteburuan irakurri dut, goxo-goxo, Emakundek hizkera sexistaz atera berri dituen bi liburuxkak. Aurretik gaztelaniazkoa, bietan potoloena, irakurri dut. Eulalia Lledó andreak idatzi du, hezkuntza arloko testu batzuetatik abiatuta. Betidanik mirestu izan dut Lledó andrea; genero eta feminismo kontuetan teoriagile aparta deritzot. Praktikara jaitsita, ordea, ez dut hain bikain ikusi, [...]
2007-10-13 » Horrelako titulua (Medios de comunicación y diferencia de género) dauka sarean topatu dudan Juan Carlos Suárez-en artikulu interesgarriak. Aurreko askotan bezala, hainbat ideia solte aterako diot, gogoetarako parada emango duelakoan. Komunikabideetan gizonezkoek ez dute ezer aldatu, orain dela bi mende bezala dihardute. Komunikabideetan ez dago "etxeko gizonik", Rodríguez, Goikoetxea daudenak edo [...]
2007-09-28 » Aurreko batean ere idatzi dut hemen saindu-sainden biografiak, hagiografiak bada, ditudala atsegin oso. Aspaldi honetan Bazilio Joannateguy-ren "San Benoaten bizitzea" daukat eskuarte eta begiaurrean. [Ahaztu baino lehen, Joannateguyren liburu oso bat, "Sainduen bizitzea", daukazue Interneten eskuragai: hemen.] "San Benoaten bizitzea" Klasikoak bilduman kaleratu zen 1996. urtean, edizioaren paratzailea Inazio Mujika Iraola dela. Joannateguyk [...]
2007-06-12 » Gotzon Garatek 2007ko ekainaren 11n, San Bernabe egunean, www.erabili.com gunean plazaratutako artikulu batean Euskal Herrian frantses, espainol eta euskararekin bizi dugun egoera diglosikoaz hitz egin digu. Garateren kezka da gazteek ez dutela euskaraz egiten, espainolez errazago egiten dutelako. Eta nik horri gehitzen diot espainolez gustorago, aiseago egiten dutela. Hona hemen datu [...]
Harremanetan jarri | Nortzuk gara | Nireblog Planet
NireBlog
Multilingual Blogs
