Logo NireBlog

NireBlog beste hizkuntza batzuetan: ar|ast|br|ca|cy|en|es|eu|gl|oc|pt|pt_br|ru|hu|tr|

Sortu zure Bloga dohainBloga kudeatu

Pasahitza ahaztu al duzu?

Publizitatea » Harremanetan jarri

Tag » Bloga: "martinezena" » Tag: "diren"

Atzerritarrak pozik Euskadin

2007-12-01 » Euskadin bizi diren atzerritarrak pozik omen daude hemengo bizimoduarekin. Lauetatik hiruri ez zaio damutzen herria utzi izana; are gehiago, berdintxe egingo lukete, atzera jo ahal izanez gero. Hala dio behintzat Eusko Jaurlaritzako Inmigrazioaren Euskal Behatokiak (Ikuspegi) azaroaren 20an aurkeztutako ikerketa batek. Ikerketak badio halaber Euskadiko atzerritarren % 60k sekula ez [...]

Amatasuna

2007-11-21 » Begoña Martínez Domínguez: "¿Por qué tienen que seguir luchando las mujeres contra los tópicos y prejuicios sexistas?", in Emakunde, 2007ko iraila (...) Genero-desberdintasunak handitu egiten dira tartean amatasuna sartzen denean. (...) Hortaz interesgarria izango litzateke ikertzea zergatik diren gero eta gehiago amatasuna atzeratzen edo betiko errefusatzen duten emakumeak. Horren erantzun bat, ez [...]

Atzerritarrak euskaldunberri

2007-11-06 » Frida aldizkaritik atera dut albistea. Olinder kolonbiarra da eta postari gisa dihardu Leioan (Bizkaia). Hemendik gutxira, izena emango du euskaltegi batean, euskara ikasi nahi duelako eta apur bat gehiago gizarteratu, etorkizuneko lan aukerei begira ere bai, noski. Adalgisa bolibiarra da eta hizkuntza "arraroak" ditu gogoko. Haren ustez, euskarak harreman hobeak edukitzen [...]

Bertakook gero eta gutxiago. Kanpotarrak gero eta gehiago

2007-11-01 » Euskal Herrian 2006an etorkinei esker egin zuen gora biztanle kopuruak. Ekonomia eta Gizarte Kontseiluak bere azken txostenean etorkinak biztanleriaren % 4 ziren iaz Euskal Herrian. Euskal herritarron kopuruak % 0,4 egin zuen gora 2006an: 2.133.648 biztanle gara, beraz. Euskadin bizi diren etorkinen kopuruak, berriz, % 17,4 egin zuen gora. Badira [...]

Biraoak

2007-10-24 » Patxi Salaberria eta Juan Jose Zubiri euskal filologoek "Biraoak. Nafarroan bilduak" liburua atera berri dute Pamiela argitaletxean. Ehunka birao bildu dute liburura ikerlari biek, asmoa darabiltelarik euskaraz berba itsusirik ez dagoelako uste ustela galaraztea eta hizkera adierazkorra bizirik iraunaraztea. Liburuak madarikazio zerrenda ez ezik, azalpenak ere badakartza esamoldeen jatorriaz eta sarriaz [...]

Komunikabideak eta genero-desberdintasuna (III)

2007-10-22 » Ekamumeen gaineko estereotipoak hedatzeko, metaforak, esaera zaharrak, adjektiboak eta metonimiak baliatu ohi dituzte komunikabideek. Estereotipoak, gainera, aho biko ezpata izaten dira, estereotipo positibo batek itzal negatiboa ekar baitezake, eta alderantziz. Komunikabideetan informazioaren protagonista gizonezkoa da ia beti. Emakumeak agertuz gero, gizonezko baten familiakoak izatean dira eta % 30 identifikatu gabe agertu [...]

Mikel Zalbide Agustin Iturriagaz (VI)

2007-09-15 » Zalbideren hitzaldiaren IV. atala gure VI. kapitulu hau izango da, gutxi gorabehera. Hona hemen bion titulua: Hizkuntzen azterbideak Iturriagaren argitan. Honakoak dira azterbideok: gauzak nola dauden; gauzak nola aldatzen ari diren; gauzak zergatik aldatzen diren; goazen bidetik goazela, non buhatu behar dugun; egoera gogokoa dugun edo ez; eta azkenik, helburura [...]

Kastrazio kimikoak ez du ezertarako balio

2007-09-13 » Gezurrezko sinismen asko dabil bazterretan bortxaketari buruz. Espainiako Sexu Erasoen eta Tratu Txarren Biktimei Laguntzeko Elkartearen arabera, bortxatzaileen % 70 biktimaren ezagunak dira, haren familia-ingurukoak hain zuzen. Ezinbesteko datua da hori, behingoz apuruko baitugu ezezagunak, arrotzak, kanpotarrak, atzerritarrak direlako uste oker arrazista hori. Kontua da errazago salatzen direla kalean erasoz [...]

Kale gorrian

2007-07-25 » Bilbon baditugu elkarte batzuk etxerik gabekoei laguntzekoak. [Parentesi filologikoa. Beti pentsatu dut "Etxenike" euskal abizenaren jatorria "etxerik ez" dela. Beraz, hemendik aurrera, "etxenike" esango diet etxe gabekoei.] Agiantza elkarteak hemendik gutxira jarriko du martxan gaueko zentro berria etxenikeentzat. Abegi Ostatua izango du izena eta 24 ohe edukiko ditu. Agiantzak badu beste zentro [...]

Okupa eta irabazi!

2007-07-16 » Aspalditik hona neukan nik kalean ikusita sinbolo deigarri bat: Azkuna alkate jaun txit gorenak banatutako Bilboko B txurigorri hura, azpian hezur bi gurutzaturik, piraten banderaren moduan, zituela. Atzora arte, ordea, ez nuen jakin B hori Bilboko Okupazio Mugimenduaren (BOM) irudia dela eta horrela mugimenduak erantzun a eman nahi diola Udalaren [...]

Berdintasunaren onurak denontzako dira

2007-05-05 » Aurreko batean aipatu nuen jardunaldi teknikoan oso gai garrantzizko eta berria jorratzeko aukera izan genuen. Berdinatsunaren onuraz aritu ginen; zehatzago, zein onura praktiko ekarriko du berdintasunak gizonezkoentzat? Emakumezkoontzat ekarri beharrekoa begi-bistakoa eta ukaezina da-eta. Besteak beste esan genuen emakumeen egoera hobetzeak gora ekarriko duela jaiotzen kopurua. Antza ona da hori, nahiz [...]

Harremanetan jarri | Nortzuk gara | Nireblog Planet
NireBlog Multilingual Blogs