Logo NireBlog

NireBlog beste hizkuntza batzuetan: ar|ast|br|ca|cy|de|en|es|eu|gl|oc|pt|pt_br|ru|zh|hu|ja|ko|tr|

Sortu zure Bloga dohainBloga kudeatu

Pasahitza ahaztu al duzu?

Publizitatea » Harremanetan jarri

Sortu zure Bloga dohain

http://.nireblog.com

Ezaugarriak

Tag » Bloga: "martinezena" » Tag: "duela"

Patxi Lopez eta euskara

2008-10-07 » Iturria: www.erabili.com Jarraian irakur dezakezue PSE-EEko idazkari nagusi eta lehendakaritzarako hautagai Patxi Lopezek euskararen eta hizkuntza politikaren gainean plazaratu berri duen agiria. Abiapuntua Haize berriak dabiltza Euskadin. Erregenerazio haizeak gizartean, kulturan eta politikan. Horrek esan nahi du hauteskundeak datozela eta irabazteko ametsa duela. Gure eguneroko bizitza zamatzen jarraitzen duten iraganeko presentziak gorabehera, gauza [...]

Euskara atzerrian ere bai

2008-10-03 » Iturria: www.erabili.com 2008-09-22  Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak eta UNEDek (Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionalak), 2008-2009 ikasturterako lankidetza hitzarmena sinatu eta aurkeztu dute, UNEDen bitartez euskara eta euskal kultura lektoretza Espainiako estatuan nahiz atzerrian sustatzeko. Euskara ikasteko arrazoiak Miren Azkarate Kultura sailburuaren ustez, euskarak bere eremu naturaletik kanpo ere "interes handia pizten du". Euskara ikasteko [...]

Zer izan zen lehenago? Eskaintza ala eskaera?

2008-09-11 » Horrelako galdera egin ohi nion nik neure buruari, prostituzioa zela eta. Zer izan zen lehenago? Puta ala puteroa? Eta horrelako galdera buruan nerabilela, bada, hurbildu nintzen behin Ameriketako aditu batek Bilbo aldean eman zuen hitzaldira. Zalantza izpirik gabe erantzun zidan lehenago eskaera izan zela. Hona hemen froga: prostitutak gizon asko dabiltzan [...]

Hizkera sexista

2008-06-03 » Pasa den asteburuan irakurri dut, goxo-goxo, Emakundek hizkera sexistaz atera berri dituen bi liburuxkak. Aurretik gaztelaniazkoa, bietan potoloena, irakurri dut. Eulalia Lledó andreak idatzi du, hezkuntza arloko testu batzuetatik abiatuta. Betidanik mirestu izan dut Lledó andrea; genero eta feminismo kontuetan teoriagile aparta deritzot. Praktikara jaitsita, ordea, ez dut hain bikain ikusi, [...]

Emakumeen migrazioa eta nazioz haraindiko amatasuna

2008-04-26 » www.diariovasco.com gunetik datorkit informazioa. Hegoamerikako emigrante gehienak emakumezkoak dira. Haietako asko, seme-alabengandik banandu behar izan duten amak. Hala ere, urrunetik ere, zaindu egiten dituzte. Lourdes Benería doktorearen arabera, emakume horien zereginak, rolak, aldatu egin dira, edo beste batzuk berenganatu dituzte, dirua bidaltzen baitiote familiari. Hala eta guztiz, diruaren aldetik independenteagoak izanik [...]

Kultur Errota

2008-04-06 » Kultur Errota zirkuitua (errota edota errotarri berbak ez al lirateke egokiak izango zirkuitua esateko?) antolatu ohi du urtero duela hamaika urtetik hona Euskara Elkarteen Topaguneak eta aurten 200 bat emanaldi eskaintzeko asmoa du herriz herri. Aurtengo menua zabal-zabala izanik, plater batzuk baino ez ditut aipatuko. - Musika: Jabier Muguruza. - Antzerkia: Hortzmuga. - Magia [...]

Prostituzioa = sexu zapalkuntza

2008-03-27 » Aurreko egunotako bat, ziur ez dakit zein, Sexu Zapalkuntzaren Aurkako Europako Eguna izan zen. Hori dela eta, Espainiako Emakume Aurrerakoien Elkarteak adierazi zuen Espainian 18.000 bat emakume atzerritar dira urtero sexu zapalkuntzaren biktima. Eta horiek dira detektaturiko kasuak bakarrik; benetakoak halako bi omen dira. Horiekin batera Emakumeen Salerosketaren kontrako Borroka [...]

Euskaldungaiak munduan

2008-02-26 » Gaur egun bi mila ikasle inguru ari dira mundu osoko Euskal Etxeetan euskara ikasten. Eta 2007-2008 ikasturte honetan 12 herrialdetako 24 unibertsitatetan ere ikasten dute euskara eta euskal kultura 700 ikasle inguruk. Aurten Argentinan garatu den esperientzia positiboa Ipar Amerikara eramaten saiatuko direla dio Miren Azkarate Kultura sailburuak eta, horrela, 2008an [...]

Norvegia

2008-02-01 » Norvegia omen da andre-gizonen arteko berdintasun handiagoa dagoen herria. Berriki lorpen paregabea eskuratu dute hango emakumeek: enpresen % 80ko administrazio-kontseiluetan kideen % 40 emakumeak dira. Orain dela bi urte, aldiz, % 15,5 baino ez ziren. Berdintasun Legeak horrelakoa ezarri zuenean enpresarien elkarteek kontra egin zioten. Baina legeak halaber ezartzen zuenez gero, [...]

Merkealdietan gaudenez gero, ...

2008-01-20 » Txiste benetan eskasa nirea. Azaldu nahi nuen Euskaltzaindiak Leizarragaren Testamentu Berria erosi berri duela. Ez merke, ordea, 20.500 ingeles libera (27.000 bat euro) ordaindu baitio Sotheby's enkante etxeari. Sotheby'sek pasa den azaroan atera zuen liburua enkantera, baina inork ez zuen erosi. Geroago hitz egin zuen Euskaltzaindiak etxearekin eta erosketa adostu. Liburu erosi [...]

Azal mota bakoitzak bere gaitz

2008-01-08 » Euskal Herriko medikuntza kontsultetan gero eta ume gehiago daude azal ilun, hori edo beltzekoak. Kontua da azal mota bakoitzak bere gaitzak dituela eta gure medikuek gaitz "berri" horien berri jakin behar dutela. Almudena Hernández doktore madrildarrak ikastaroa eman zien duela gutxi Bilboko pediatrei azaleko gaitz orain arte ezezagun horiei buruz. Azal iluneo [...]

Atzerritarrak pozik Euskadin

2007-12-01 » Euskadin bizi diren atzerritarrak pozik omen daude hemengo bizimoduarekin. Lauetatik hiruri ez zaio damutzen herria utzi izana; are gehiago, berdintxe egingo lukete, atzera jo ahal izanez gero. Hala dio behintzat Eusko Jaurlaritzako Inmigrazioaren Euskal Behatokiak (Ikuspegi) azaroaren 20an aurkeztutako ikerketa batek. Ikerketak badio halaber Euskadiko atzerritarren % 60k sekula ez [...]

Eskolan ere homofobia

2007-11-18 » Eusko Jaurlaritzak Berdindu izeneko zerbitzu bat dauka lesbiana, gay eta transexualen arretarako. Bedinduk azterlana egin du berriki Euskadiko Lehen Hezkuntzako ikastetxeetan eta ageri-agerian utzi du bestelako sexualitatea erakusten duten haurrek gorriak ikusten dituztela, haur horien erdia etxean ere arbuiatzen dutela, hamarretatik zazpik erasoa jasaten dutela eskolan eta % 32k eraso [...]

Emakumeen osasuna ikergai

2007-10-08 » Berri ona irakurri dut El Nervión argitalpenean (horren berririk ez duzunoi azalduko dizuet Bilboko metroan doan banatzen duten horietako bat dela, Vocento taldekoa) astelehenean, irailak 17. Berri ona emakumeontzat eta emakumeen osasuna ikertzeko diru gehiago erabili beharko litzatekeela uste dugunontzat. Badio,bada, berriak, Galdakaoko Ospitalean tratamendu berria ikertzen ari direla fibromialgia sendotzeko. [...]

Emakumeen osasuna ikergai

2007-10-08 » Berri ona irakurri dut El Nervión argitalpenean (horren berririk ez duzunoi azalduko dizuet Bilboko metroan doan banatzen duten horietako bat dela, Vocento taldekoa) astelehenean, irailak 17. Berri ona emakumeontzat eta emakumeen osasuna ikertzeko diru gehiago erabili beharko litzatekeela uste dugunontzat. Badio,bada, berriak, Galdakaoko Ospitalean tratamendu berria ikertzen ari direla fibromialgia sendotzeko. [...]

Odolean bat

2007-09-19 » Duela gutxi aurkitu dut elmundodeally.blogspot.com blog eder interesgarria. Aurtengo maiatzean oso artikulu jakingarria ekarri zuen emakumezkoon hilekoari buruz. Artikuluaren hasieran kexu azaltzen da Ally, diru gutxi erabiltzen delako emakumeen sexuari buruz ikertzeko, baldin eta kontuak erreprodukzioarekin edo kontratzeptzioarekin zerikusirik ez badauka, jakina. Are tristeago egiten zaio, gainera, munduan egin diren ikerketa [...]

Atapuerka?

2007-07-23 » Txantxetako kontua dirudien arren, Xabier Kintanak ederki argudiatu du, www.erabili.com gunean plazaratutako artikulu batean, Burgoseko Atapuerca aztarnategi ezagunaren izen horrek euskal jatorria duela. Hasierako "ata-" horrek (inoiz "eta-" aldaeraz) euskal toponimo askotan dugu, hala aurrizki nola atzizki: Atauri, Etaio, Mendata, Etxegarate... Fililogo izan beharrik ez dago jakiteko "ate" esan nahi duela; [...]

Hara Frantzian zer dioten Espainiako ekonomiaz

2007-07-20 » Frantziako Le Monde egunkarian argitaratu berri duen artikulu batek badio Espainian, emakumeak eta etorkinak pilaka laneratu direnez gero, behera egin duela bataz besteko ordainsariak: zehatzago, % 4, 1995etik 2005era bitartean. Antza, Espainia da ELGEko (Ekonomi Lankidetza eta Garapenerako Erakundea) herrialde bakarra horrelakorik eduki duena, zonalde osoan bataz besteko ordainsariak gora egin [...]

Gizonezkoek ere zeozer egiten dute

2007-07-02 » Benetan nazkatzen naute feminismoa gizonez gaizki hitz egitean datzala uste duten emakumeek. Nik, berriz, uste sendoa daukat feminismoak hala emakume nola gizonen alde egiten duela, norberaren eskubideak bermatzea baitu helburu. Fight the real enemy: sexismoa, berdintasun eza, norberaren eskubideen errespeturik eza. Gizonezkoak ez dira feminismoaren etsai. Horren frogagarri daukagu, [...]

Antzarak ditut gogoan

2007-06-28 » Antzarak ditut gogoan. Horrelaxe, horren modu ederrean hasi zuen Bernardo Atxagak euskaltzain oso legez emandako aurreneko hitzaldia, non eta Asteasun, jaioterrian. Eta, jakina, literaturaz jardun zuen gero, herria, herri inguruak (Andoain, Aduna, Zikurkil...), haurtzaroa, betidanik ezagututakoa abiapuntu hartuta. Esan dezakegu gauza bera egin duela ia beti Atxagak bere lan gehienetan, [...]

Harremanetan jarri | Nortzuk gara | Nireblog Planet
NireBlog Multilingual Blogs