
NireBlog beste hizkuntza batzuetan: ar|ast|br|ca|cy|de|en|es|eu|gl|oc|pt|pt_br|ru|zh|hu|ja|ko|tr|
2008-07-13 » Emakumeen kuotek, hau da, legeak eremu jakin batean emakumezkoen ehuneko zehatza egon beharra agintzeak, ez dute aipu onik, ez eta emakumeen artean ere. Kontrako argudio-arrazoinamendurik franko irakurri eta entzun dut. Horregatik erabaki dut alde irakurriko dudan guztia biltzea. Bada, nolabait, indar-batze modukoa, behar dudanean ateratzeko. Irakurri berri dut, bada, uztailaren 2an [...]
2008-07-08 » Hemen duzue horri buruzko argitalpena www.erabili.com gunean. Eta hona hemen emaitzen laburpena eta agian nire gogoeta batzuk horiei buruz. Ondorio nagusiak: Euskal hiztun elebakarrik ez dago. Agian hizkuntza gutxi izango dira munduan elebakarrik gabeak. Horrek hizkuntzan bertan dituen eraginak ikertzea oso oso interesgarria izango liztateke. Hamasei urte edo gehiagoko biztanleen artean elebidun gehiago daude. [...]
2008-06-30 » Etxalekun gaur, lehen ez bezala, eskolako hizkuntza da euskara, ez ordea jostaketakoa. 1992an inauguratu zen Imozko udaletxea. Besta hartara Nafarroako Gobernuko ordezkaririk etorri zen. Eta dena euskaraz egin zen. Dena ez, Gobernuaren bedeinkazioa erdaraz izan zen, ordezkariak euskaraz ez baitzekien. Transmisioa ez da etxean bakarrik egiten, herriak ere egiten du. Hiruretan [...]
2008-06-22 » Portugaleteko Udalak lehiaketa pare bat antolatu du aurten neska-mutilei begira. Bata grabaketa-lehiaketa da; eta bestea, esloganena. Biek dute izena bera: "Helburua: Indarkeriarik Eza". Lehengo egunean, ekainak 19, nbanatu zituzten sariak. Niri epaimahian aritzea egokitu zitzaidanez gero, sariak banatzeko ekitaldian berba batzuk esatea ere egokitu zitzaidan. Epaimahaian hiru lagun aritu gara: [...]
2008-06-11 » Beste sarreratxo bat eskainiko diot Amelia Barquínek idatzi eta Emakundek kaleratu duen liburuxka jakingarriari. Oharra egingo dut hortaz: hona bildutakoa ez da liburuak dioen guztia, niretzat eta bakarrik niretzat interesgarriena baizik. Oharra eginda, segi dezadan zerrenda osatzen: Euskaltzaindiak gaztelaniatik mailegatutako presidente, filologo, filosofo, notario eta antropologo moduko berbak onatsi ditu hiztegi batuan. [...]
2008-05-14 » Eskutitz hau sinatzen dugun gizonok badakigu gure gizartean ez dagoela berdintasunik emakumeen eta gizonen artean, ez harremanetan eta ez botere-banaketan, eta emakumeak gizonen menpe daudela. Ondorioz, gizonok hainbat pribilegio dauzkagu: aisialdirako denbora gehiago daukagu; esparru publikoan, politikan nahiz ekonomian botere handiagoa dugu; eta emakumeen etxeko lanaz eta zaintzaz gozatzen [...]
2008-04-17 » Aurreko sarreraren bukaeran bota genuen galdera: zer egin horrelako egoera aurrean dugula? Hona hemen erantzuna. Prostituzioaren aurrean, bi erantzun desderdin eman dira egunera arte. Batetik dago abolizionismoa, hau da, prostituzioa eta proxenetismoa babesten dituzten legeak baliogabetzearen aldeakoa; eta bestetik dugu legalizazioa eta erregularizazioa. Emakundek erdibideko hirugarren irtenbidea proposatzen du. Lehenengo eta behin [...]
2008-04-14 » Emakumndek egin du 2008. honetan bigarren aldiz, aurreko txostena 2002koa izanik. Ordutik honako aldaketarik nabarmenena zerbitzuak eskaintzeko era da: kaleko prostituzioa gutxituz doa eta etxe eta klubetakoa, aldiz, igoz. Euskadin ia 2.000 emakume ari dira prostituzioan. Segurtasuna, garbitasuna eta prezioa direla kausa, etxeetan dihardute gehienbat. 210 bat dira putetxe horiek. Berezoei [...]
2008-04-11 » Gotzon Egia, Mikel Iturbe eta Arkaitz Zubiaga Euskal Wikipediaren komunitateko lankideak dira. Artikulua argitaratu berri dute www.erabili.com gunean, euskarazko wikipediak 25.000 artikuluen muga gainditu duela jakinarazteko. Zorionak haiei eta euskaldun guztioi! Aukeraz baliatuta, wikipedia zer den eta zertan datzan ere azaldu digute. Hona hemen horren laburpen bat. Entziklopedia tradizionaletan ez bezala, Wikipediak [...]
2008-04-04 » Hala dio María Pazos ikerlariak eta ni guztiz konforme nago harekin: emakumeen bazterkeria dela kausa, indarrak alferrik xahutzen dira. Emakumeen prestakuntza maila nahiko altua da, baina giza "kapital" hori alferrik galtzen da seme-alabak zaintzen dituzten denboran; eta denbora hori hainbatetan hamar urtekoa da. Pazosen nahia gizon "igualitario" sortzea da. Horretarako proposatzen [...]
2008-03-21 » Zaingo eta zaintzaileez ari garela, ez dago zehaztu beharrik gure gizarte honetan zaintzaile gehienak emakumezkoak direla eta zaindutakoak, berriz, gizonak. Lola Ferreiro doktorea garbi mintzatu zaigu zaintzaile-zainduen arteko harreman bihurrei buruz. Eta oso gauza bitxi jakingarriak esan ditu. Ferreiroren arabera, emakume askok guztiz asebetzen duitu zaintze-lanak, beren burua ukatzera (abnegazioa) daramatzan [...]
2008-03-15 » Begi-bistan dugu gizarte aldatzen ari dela. 1996tik 2006ra bitartean Euskadin 104.000 familia sortu ziren, aurreko hamar urteetan baino % 15 gehiago, Eustaten arabera. Familia motei erreparatzen badiegu, bi mota handitu dira gehienbat: gizaki bakarrak eta seme-alabarik gabeko bikoteak, alegia. Horiek biok batuta, gehiago daude tradiziozko familiak (ama edota aita eta seme-alabak) [...]
2008-02-26 » Gaur egun bi mila ikasle inguru ari dira mundu osoko Euskal Etxeetan euskara ikasten. Eta 2007-2008 ikasturte honetan 12 herrialdetako 24 unibertsitatetan ere ikasten dute euskara eta euskal kultura 700 ikasle inguruk. Aurten Argentinan garatu den esperientzia positiboa Ipar Amerikara eramaten saiatuko direla dio Miren Azkarate Kultura sailburuak eta, horrela, 2008an [...]
2008-02-03 » Gero eta emakume gehiagok erabakitzen dute etxean bertan eta ez ospitalean erditzea. Bizkaian ere gertatzen da hala edo hala dio behintzat Haurdun elkarteak, gizalegezko haurdunaldi, erditze, jaiotza eta haziketa arduratsuen alde diharduenak. Eva María Sanz andreak, elkartearen bozeramaleak, badio Bizkaian berrogei bat emakumek erabakitzen dutela urtero seme-alabak etxean bertan munduratzea, ospitalera [...]
2008-01-27 » 2007ko azaroan, Donostian, Emakundek antolaturik, SARE Kongresua. Maskulinotasuna eta eguneroko bizitza egin zuten. De Keijzer sendagile mexikarrak , besteak beste, hauexek bota zituen: Maskulinotasuna dela kausa, gizonezkoak ez dira konturatzen euren burua eta ingurukoak zaindu behar dituztela. "Zaingo" berba bera txikitattik lotzen dute emakumearekin, txiki-txikitatik emakumeek zaindu dituzte-eta. Emakumeen osasun arazo batzuk gizonezkook [...]
2008-01-14 » 2007ko azaroan, Donostian, Emakundek antolaturik, SARE Kongresua. Maskulinotasuna eta eguneroko bizitza egin zuten. Besteak beste, Luis Bonino ibili zen hor. Labur azalduko dizuet Boninok azaldutakoa. Maskulinotasuna hiru sinismen nagusiren gainean erakitzen da. Lehena autosufizientzia da, bakarrik ederki moldatzea, gorputzak eustea; korrek aginduta, mutilak "Marlboroko gizona" balira bezala dabiltza munduan. Bigarrena heroitasuna dugu, [...]
2008-01-08 » Euskal Herriko medikuntza kontsultetan gero eta ume gehiago daude azal ilun, hori edo beltzekoak. Kontua da azal mota bakoitzak bere gaitzak dituela eta gure medikuek gaitz "berri" horien berri jakin behar dutela. Almudena Hernández doktore madrildarrak ikastaroa eman zien duela gutxi Bilboko pediatrei azaleko gaitz orain arte ezezagun horiei buruz. Azal iluneo [...]
2007-11-21 » Begoña Martínez Domínguez: "¿Por qué tienen que seguir luchando las mujeres contra los tópicos y prejuicios sexistas?", in Emakunde, 2007ko iraila (...) Genero-desberdintasunak handitu egiten dira tartean amatasuna sartzen denean. (...) Hortaz interesgarria izango litzateke ikertzea zergatik diren gero eta gehiago amatasuna atzeratzen edo betiko errefusatzen duten emakumeak. Horren erantzun bat, ez [...]
2007-11-13 » Oso interesgarria iruditu zait Lucía Martínez Odriozolak iraileko Emakunderen aldizkarian idatzitakoa. Laburtu egingo dizuet. Aurreko batzuetan bezala, neure iritzi-ekarpenak arrosaz markatu ditut. Olga Sánchez fiskala da. Oso langile fina. Martxoaren 11ko atentatuaren epaiketa dela kausa jakin dugu haren berri. Salaketa-txostenean Sanchezek oso berba gogorrak izan zituen konspiraziozaleentzat, agian biktima ahulena [...]
2007-11-04 » Azkenengo atal honetan emakumeentzako prentsa edukiko dugu hizpide. Nerabeentzako aldizkariek lau kode nagusi bete ohi dute: erromantizismoa, etxea, moda eta pop musika. Hizkerari dagokionez, nabarmentzekoa da horrelako aldizkariak emakumeen hizkuntzaren estereotipoez baliatu ohi direla, irakurleen "bihotzera" zuzen eta erraz iristeko. Elena Feliu Arqueolak, Cosmopolitan eta Telva aztertuta, egiaztatu du erruz erabiltzen dituztela zu [...]
Harremanetan jarri | Nortzuk gara | Nireblog Planet
NireBlog
Multilingual Blogs


Sortu zure Bloga dohain