
NireBlog beste hizkuntza batzuetan: ar|ast|br|ca|cy|en|es|eu|gl|oc|pt|pt_br|ru|hu|tr|
2008-10-07 » Iturria: www.erabili.com Jarraian irakur dezakezue PSE-EEko idazkari nagusi eta lehendakaritzarako hautagai Patxi Lopezek euskararen eta hizkuntza politikaren gainean plazaratu berri duen agiria. Abiapuntua Haize berriak dabiltza Euskadin. Erregenerazio haizeak gizartean, kulturan eta politikan. Horrek esan nahi du hauteskundeak datozela eta irabazteko ametsa duela. Gure eguneroko bizitza zamatzen jarraitzen duten iraganeko presentziak gorabehera, gauza [...]
2008-05-21 » www.redfeminista.org gunetik hartua. Erreklamazio gehienak jostailu, jateko eta garbikarien iragarkiak direla kausa jaso ditu Andaluziako Sexismorik gabeko Publizitatearen Behatokiak 2007an. 2006an jasotakoen aldean, % 13 handitu da kopurua. Kexa gehienak (% 65) 25-45 urte bitarteko eta unibertsitatean ikasitako emakumeek egin dituzte. Salaketa gehinak jasotako komunikabidea telebista da, noski, oro har tradiziozko ereduak sustatzeagatik. Esan bezala, [...]
2008-05-14 » Eskutitz hau sinatzen dugun gizonok badakigu gure gizartean ez dagoela berdintasunik emakumeen eta gizonen artean, ez harremanetan eta ez botere-banaketan, eta emakumeak gizonen menpe daudela. Ondorioz, gizonok hainbat pribilegio dauzkagu: aisialdirako denbora gehiago daukagu; esparru publikoan, politikan nahiz ekonomian botere handiagoa dugu; eta emakumeen etxeko lanaz eta zaintzaz gozatzen [...]
2008-03-21 » Zaingo eta zaintzaileez ari garela, ez dago zehaztu beharrik gure gizarte honetan zaintzaile gehienak emakumezkoak direla eta zaindutakoak, berriz, gizonak. Lola Ferreiro doktorea garbi mintzatu zaigu zaintzaile-zainduen arteko harreman bihurrei buruz. Eta oso gauza bitxi jakingarriak esan ditu. Ferreiroren arabera, emakume askok guztiz asebetzen duitu zaintze-lanak, beren burua ukatzera (abnegazioa) daramatzan [...]
2008-03-08 » Martxoaren 8a da gaur, bai. Begiratu apur bat zeure inguruan eta jakingo duzu zergatik iraun behar dugun aldarriketan. Langabetu gehienak emakumeak dira. Lanpostudunek oro har gizonezkoek bqino % 25 gutxiago kobratzen dute, prestigio txikiagoko lanpostuetan dihardute eta arrisku handiagoa dute, berriz, eraso eta jazarpena jasateko. Administrazioko gizarte zerbitzuetara diru laguntza eske jotzen duten [...]
2008-01-14 » 2007ko azaroan, Donostian, Emakundek antolaturik, SARE Kongresua. Maskulinotasuna eta eguneroko bizitza egin zuten. Besteak beste, Luis Bonino ibili zen hor. Labur azalduko dizuet Boninok azaldutakoa. Maskulinotasuna hiru sinismen nagusiren gainean erakitzen da. Lehena autosufizientzia da, bakarrik ederki moldatzea, gorputzak eustea; korrek aginduta, mutilak "Marlboroko gizona" balira bezala dabiltza munduan. Bigarrena heroitasuna dugu, [...]
2007-09-22 » Anjel Lertxundik hitzaldia eman zuen Bilbo Zaharra Forumean 2002ko azaroaren 28an. Nabarmengarriak dakartzat hona. Arrosaz markatu ditut, berriz, neure gogoetak. Euskal hiztunok -eta jakina, idazleok ere bai- kontaktuan, edo anabasan, edo morokilean, edo zurrunbiloan bizi ditugu euskara eta gaztelania, edo esukara eta frantsesa, edo hiru hizkuntzak batera. Ez, ordea, kontrastean, eta [...]
2007-09-15 » Zalbideren hitzaldiaren IV. atala gure VI. kapitulu hau izango da, gutxi gorabehera. Hona hemen bion titulua: Hizkuntzen azterbideak Iturriagaren argitan. Honakoak dira azterbideok: gauzak nola dauden; gauzak nola aldatzen ari diren; gauzak zergatik aldatzen diren; goazen bidetik goazela, non buhatu behar dugun; egoera gogokoa dugun edo ez; eta azkenik, helburura [...]
2007-07-27 » Bruselak Europa Batasunako emakumeok soldatei dagokienez pairatzen dugun bazterkeria galarazi nahi omen du. Hortaz, harrigarria bada ere, EBko herri guztietan da oztopoa emakume izatea lan merkatuan behintzat (eta zoritxarrez lan merkatuan bakarrik ez). Arazo bat baino gehiago pilatzen zaio milioika emakumeri: amatasuna, emakumeentzako lanpostuak sektore apur batzuetan egotea eta lanean gora [...]
2007-06-21 » Hamar emakumetatik batek baino ez du gona sarri janzten. Horrelako titularrak irakurri dut, oraindik orain, metroan doan banatzen dituzten egunkari horietako batean. Horren ikerketa inozoa egin dute Espainian, Frantzian, Belgikan eta Danimarkan eta emakumeek adierazi omen dute gona ez dela oso erosoa, batez ere laburra, belaunetatik gorakoa, bada. Gizonezkoak, aitzitik, gonaren alde agertu [...]
2007-06-12 » Gotzon Garatek 2007ko ekainaren 11n, San Bernabe egunean, www.erabili.com gunean plazaratutako artikulu batean Euskal Herrian frantses, espainol eta euskararekin bizi dugun egoera diglosikoaz hitz egin digu. Garateren kezka da gazteek ez dutela euskaraz egiten, espainolez errazago egiten dutelako. Eta nik horri gehitzen diot espainolez gustorago, aiseago egiten dutela. Hona hemen datu [...]
2007-06-08 » Horrexegatik, gizonezkoek negarrik egiten ez omen dutelako, antolatu du Bilbon Lagungo elkarteak gizonezkoek emozioa adierazteko lantegia. Asmoa da gizonik sentimendurik ez dutelako topikoa apurtzea eta terapia eskaintzea antsietatea edo oldarkortasuna gainditzeko. Filmetan, nobela eta abarretan gizonezkoak beti daude bere buruaren ziur, sentimendurik ez dute agertzen, uste sendoa dutelako zerbait sentitzea ahuldadea [...]
Harremanetan jarri | Nortzuk gara | Nireblog Planet
NireBlog
Multilingual Blogs
