
NireBlog beste hizkuntza batzuetan: ar|ast|br|ca|cy|en|es|eu|gl|oc|pt|pt_br|ru|hu|tr|
2008-10-31 » Ikus lehen atala. Itzulpen-politika baten lerro nagusiak Itzulpenak berebiziko tokia du euskararen erabilera suspertzeko lanean, baina normalizazioaren premiei erantzuteko moduan erabiliz gero. Bestela, sendagarri paregabea pozoi hilgarri bihurtzen da. Itzulpenaren zeregin hauek azpimarratuko ditut: Herritarren hizkuntza-eskubideak bermatzea, zerbitzu-hizkuntza idatzi gisa, Administrazioak funtzionamendu arruntaren bidez bermatzeko ezintasuna daukan bitartean. Euskaraz eta erdaraz lan egin behar duten [...]
2008-10-28 » Horretaz ari da Roberto Manjón-ek Senez aldizkarian argitaratu berri duen artikulua: Itzulpen-politika euskal administraziozn euskararen erabilera normalizatzeko planetan. Edukiaz berria, balentriatssa eta zorrotza iruditu zaidanez gero, laburpena eskainiko dizuet eta agian neure komentarioak ere bai. Senez aldizkaria, itzulpen aldizkaria izanez, EIZIEren web gunean topa ohi daiteke normalean; momentuz, ordea, iazko alea [...]
2008-10-20 » Titulu hori daukate, batetik, Pello Esnal hizkuntzalariak aurtengo irailean Iruñean aurkeztu zuen liburuak, eta bestetik, liburuari buruz www.erabili.com web gunean plazaratu duen artikuluak. Artikuluaren laburpena emango dizuet, ohi legez neure komentarioak tartekatuta. Bi galdera nagusi daude liburuaren abiaburuan. Hauexek: zergatik dira ulergaitzak edo ulerterrazak zenbait euskal testu? Nola bihurtu ulertarrazago gure testuak? [...]
2008-10-07 » Iturria: www.erabili.com Jarraian irakur dezakezue PSE-EEko idazkari nagusi eta lehendakaritzarako hautagai Patxi Lopezek euskararen eta hizkuntza politikaren gainean plazaratu berri duen agiria. Abiapuntua Haize berriak dabiltza Euskadin. Erregenerazio haizeak gizartean, kulturan eta politikan. Horrek esan nahi du hauteskundeak datozela eta irabazteko ametsa duela. Gure eguneroko bizitza zamatzen jarraitzen duten iraganeko presentziak gorabehera, gauza [...]
2008-10-01 » (...) EGIN BEHAR LITEKEENA EUSKARA GAL EZ DADIN Hiri eta herri guztietan dira batzuk besteak baino gorago direnak; batzuk sortzeak hala ezarri dituelako, besteak beren ondasunen, karguen edo jakitatearen gatik. Euskara gal ez dadin, besteen gainetik diren halako jaunak eta andreak euskaraz mintzatu beharko lirateke beren artean. Zeren eta orduan jende xeheak ez [...]
2008-09-08 » (...) EUSKARARI ZOR DIOGUN ONA Bada nork daki zenbat mende euskaldunak gure oraingo herri honetan direla. Non dira aldiz lehenago, erromanoen denboran, Frantzian, Espainian eta Italian ziren beste jende-aldeak? Haiek guztiak itoak edo urtuak nonbaitik etorritako jende basa batzuen artean. Euskaldunak, aldiz, aitzina ere euskaldun egon. Bazekiten-eta jende-alde haietako batzuk edo beste beren artera [...]
2008-09-01 » Aspaldian aipatu nizuen Bazilio Joannateguyren "San Benoaten bizitzea", Klasikoak bildumakoa. Liburu eder horrek badakar eranskin batean Joannateguyren saiakera, "Eskuara" izenekoa, irabazle suertatu zena Urruñako Euskal Jaietan, 1902. urtean. Horri esker, Joannateguyk 100 franko politsikoratu zuen. Testua hizkuntza politikazko pieza jakingarria izanik, laburtu eta moldatuko dizuet. Komentatzeko mordoa dauka testutxoak. Besteak beste, euskaldunak [...]
2008-07-08 » Hemen duzue horri buruzko argitalpena www.erabili.com gunean. Eta hona hemen emaitzen laburpena eta agian nire gogoeta batzuk horiei buruz. Ondorio nagusiak: Euskal hiztun elebakarrik ez dago. Agian hizkuntza gutxi izango dira munduan elebakarrik gabeak. Horrek hizkuntzan bertan dituen eraginak ikertzea oso oso interesgarria izango liztateke. Hamasei urte edo gehiagoko biztanleen artean elebidun gehiago daude. [...]
2008-07-02 » Orain sei bat urte, Basaburuko udaletxearen berriztatze lanen amaieran, alkateak euskaraz prestatu zuen hitzaldia eta euskaraz irakurri zuen. Gobernutik etorritako ordezkaria haserretu egin zen, ordea, berekiko errespetu faltzatzat jo baitzuen euskaraz mintzatzea eta horrexekin hasi zuen bere hitzaldia, besteei errespetu falta egotziz; erdaraz, jakina. Euskara ez ikasteko erabiltzen duten arrazoi nagusia [...]
2008-05-14 » Eskutitz hau sinatzen dugun gizonok badakigu gure gizartean ez dagoela berdintasunik emakumeen eta gizonen artean, ez harremanetan eta ez botere-banaketan, eta emakumeak gizonen menpe daudela. Ondorioz, gizonok hainbat pribilegio dauzkagu: aisialdirako denbora gehiago daukagu; esparru publikoan, politikan nahiz ekonomian botere handiagoa dugu; eta emakumeen etxeko lanaz eta zaintzaz gozatzen [...]
2008-04-11 » Gotzon Egia, Mikel Iturbe eta Arkaitz Zubiaga Euskal Wikipediaren komunitateko lankideak dira. Artikulua argitaratu berri dute www.erabili.com gunean, euskarazko wikipediak 25.000 artikuluen muga gainditu duela jakinarazteko. Zorionak haiei eta euskaldun guztioi! Aukeraz baliatuta, wikipedia zer den eta zertan datzan ere azaldu digute. Hona hemen horren laburpen bat. Entziklopedia tradizionaletan ez bezala, Wikipediak [...]
2008-03-19 » Amelia Hernández Mata idazleak Piarres Lafitteren ekintzabideak (1920-1944). Kultura jasoko euskaltzaleen sarearen baitan liburua plazaratu berri du, Euskaltzaindiak argitaratuta. Izenburuak adierazi bezala, liburuak Lafitte idazle lapurtarraren lana aztertzen du eta bizi izan zuen aroa ere bai, intelektualez (pentsalari, idazle, ziantzialari) jositako aroa izan baitzen. Haien iturri nagusia Eliza izan zen, gehienak [...]
2007-10-24 » Patxi Salaberria eta Juan Jose Zubiri euskal filologoek "Biraoak. Nafarroan bilduak" liburua atera berri dute Pamiela argitaletxean. Ehunka birao bildu dute liburura ikerlari biek, asmoa darabiltelarik euskaraz berba itsusirik ez dagoelako uste ustela galaraztea eta hizkera adierazkorra bizirik iraunaraztea. Liburuak madarikazio zerrenda ez ezik, azalpenak ere badakartza esamoldeen jatorriaz eta sarriaz [...]
Harremanetan jarri | Nortzuk gara | Nireblog Planet
NireBlog
Multilingual Blogs
