2007-06-25 » Krispin Beovide frantziskotarrak idatzi zuen "Asisco loria", San Frantzisko Asiskoaren hagiografia, bada, 1885ean eta Klasikoak bilduman argitaratu zuen Euskal Editoreen Elkarteak 1992an.
Beovidek gipuzkeraz idatzi zuen (giputza zen bera, Zarautzen eta Tolosan bizi izandakoa), behenafarreraren ñabardura batzuekin.
Erromantzekoen antzeko joskera darabil, klasiko askok bezalaxe, eta euskal kondaira tradizionaleko formula sintaktikoak agertzen dizkigu: [...]