
NireBlog beste hizkuntza batzuetan: ar|ast|br|ca|cy|de|en|es|eu|gl|oc|pt|pt_br|ru|zh|hu|ja|ko|tr|
2008-04-08 » Kontakizun honen jatorrizko titulua Presente imperfecto da eta Vidas exemplares izeneko liburu batean dator. Uxía Casal egilearen lana da, galizieraz idatzia. Uxía Casal adiskidea izanik, euskaraz eman dut nik kontakizun hori harentzako opari eta omenaldi modura. Orainaldi bukatugabea Bizkarra hormaren kontra bermatu duzu eta zangoak tolestu; eskuez eutsi diozu buruari, baina ukalondoen [...]
2008-04-04 » Hala dio María Pazos ikerlariak eta ni guztiz konforme nago harekin: emakumeen bazterkeria dela kausa, indarrak alferrik xahutzen dira. Emakumeen prestakuntza maila nahiko altua da, baina giza "kapital" hori alferrik galtzen da seme-alabak zaintzen dituzten denboran; eta denbora hori hainbatetan hamar urtekoa da. Pazosen nahia gizon "igualitario" sortzea da. Horretarako proposatzen [...]
2008-03-15 » Begi-bistan dugu gizarte aldatzen ari dela. 1996tik 2006ra bitartean Euskadin 104.000 familia sortu ziren, aurreko hamar urteetan baino % 15 gehiago, Eustaten arabera. Familia motei erreparatzen badiegu, bi mota handitu dira gehienbat: gizaki bakarrak eta seme-alabarik gabeko bikoteak, alegia. Horiek biok batuta, gehiago daude tradiziozko familiak (ama edota aita eta seme-alabak) [...]
2008-03-12 » Espainiako Estatistika Institutuak etorkinei buruzko aurreneko inkestaren emaitzak plazaratuko ditu 2008ko apirilean. Horren arabera, etorkinen gizarteratzea Espainia "heldutasun" aldian sartu da, ezkontza misto eta elkarbizitzarako beste hainbat formulari esker. Inkesta horretan 15.500 atzerritarrek hartu dute parte lau urtetan. Haren asmo nagusia da aurreneko ikuspegi orokorra eskaintzea Espainian urtebetea baino gehiago eman [...]
2008-03-08 » Martxoaren 8a da gaur, bai. Begiratu apur bat zeure inguruan eta jakingo duzu zergatik iraun behar dugun aldarriketan. Langabetu gehienak emakumeak dira. Lanpostudunek oro har gizonezkoek bqino % 25 gutxiago kobratzen dute, prestigio txikiagoko lanpostuetan dihardute eta arrisku handiagoa dute, berriz, eraso eta jazarpena jasateko. Administrazioko gizarte zerbitzuetara diru laguntza eske jotzen duten [...]
2008-02-03 » Gero eta emakume gehiagok erabakitzen dute etxean bertan eta ez ospitalean erditzea. Bizkaian ere gertatzen da hala edo hala dio behintzat Haurdun elkarteak, gizalegezko haurdunaldi, erditze, jaiotza eta haziketa arduratsuen alde diharduenak. Eva María Sanz andreak, elkartearen bozeramaleak, badio Bizkaian berrogei bat emakumek erabakitzen dutela urtero seme-alabak etxean bertan munduratzea, ospitalera [...]
2008-02-01 » Norvegia omen da andre-gizonen arteko berdintasun handiagoa dagoen herria. Berriki lorpen paregabea eskuratu dute hango emakumeek: enpresen % 80ko administrazio-kontseiluetan kideen % 40 emakumeak dira. Orain dela bi urte, aldiz, % 15,5 baino ez ziren. Berdintasun Legeak horrelakoa ezarri zuenean enpresarien elkarteek kontra egin zioten. Baina legeak halaber ezartzen zuenez gero, [...]
2007-09-22 » Anjel Lertxundik hitzaldia eman zuen Bilbo Zaharra Forumean 2002ko azaroaren 28an. Nabarmengarriak dakartzat hona. Arrosaz markatu ditut, berriz, neure gogoetak. Euskal hiztunok -eta jakina, idazleok ere bai- kontaktuan, edo anabasan, edo morokilean, edo zurrunbiloan bizi ditugu euskara eta gaztelania, edo esukara eta frantsesa, edo hiru hizkuntzak batera. Ez, ordea, kontrastean, eta [...]
2007-09-22 » Anjel Lertxundik hitzaldia eman zuen Bilbo Zaharra Forumean 2002ko azaroaren 28an. Nabarmengarriak dakartzat hona. Arrosaz markatu ditut, berriz, neure gogoetak. Euskal hiztunok -eta jakina, idazleok ere bai- kontaktuan, edo anabasan, edo morokilean, edo zurrunbiloan bizi ditugu euskara eta gaztelania, edo esukara eta frantsesa, edo hiru hizkuntzak batera. Ez, ordea, kontrastean, eta [...]
2007-09-19 » Duela gutxi aurkitu dut elmundodeally.blogspot.com blog eder interesgarria. Aurtengo maiatzean oso artikulu jakingarria ekarri zuen emakumezkoon hilekoari buruz. Artikuluaren hasieran kexu azaltzen da Ally, diru gutxi erabiltzen delako emakumeen sexuari buruz ikertzeko, baldin eta kontuak erreprodukzioarekin edo kontratzeptzioarekin zerikusirik ez badauka, jakina. Are tristeago egiten zaio, gainera, munduan egin diren ikerketa [...]
2007-07-16 » Aspalditik hona neukan nik kalean ikusita sinbolo deigarri bat: Azkuna alkate jaun txit gorenak banatutako Bilboko B txurigorri hura, azpian hezur bi gurutzaturik, piraten banderaren moduan, zituela. Atzora arte, ordea, ez nuen jakin B hori Bilboko Okupazio Mugimenduaren (BOM) irudia dela eta horrela mugimenduak erantzun a eman nahi diola Udalaren [...]
2007-06-25 » Krispin Beovide frantziskotarrak idatzi zuen "Asisco loria", San Frantzisko Asiskoaren hagiografia, bada, 1885ean eta Klasikoak bilduman argitaratu zuen Euskal Editoreen Elkarteak 1992an. Beovidek gipuzkeraz idatzi zuen (giputza zen bera, Zarautzen eta Tolosan bizi izandakoa), behenafarreraren ñabardura batzuekin. Erromantzekoen antzeko joskera darabil, klasiko askok bezalaxe, eta euskal kondaira tradizionaleko formula sintaktikoak agertzen dizkigu: [...]
2007-06-18 » Argia astekarian eta www.erabili.com gunean argitaratu dute elkarrizketa mamitsua Pruden gartziarekin. Pruden gartzia Euskaltzaindiaren Azkue liburutegiko zuzendaria da, euskaltzain urgazlea eta Filisofia-Letratan doktorea Madrilgo Unibertsitate Autonomotik. Elkarrizketako mamitsuena laburtuko dizuet. "Historian euskararen inguruko bi jarrera izan dira: euskara etxerako eta euskara plazarako. Abertzale klasikoek (Orixe, Zaitegi...) euskara minoritario gisara izan dute [...]
Harremanetan jarri | Nortzuk gara | Nireblog Planet
NireBlog
Multilingual Blogs


Sortu zure Bloga dohain