
NireBlog beste hizkuntza batzuetan: ar|ast|br|ca|cy|en|es|eu|gl|oc|pt|pt_br|ru|hu|tr|
2008-10-05 » Iturria: www.ideal.es Andaluziako Emakumearen Institutuak (AEI) eta Almeriako Kazetarien Elkarteak antolatu dute ikastaro hau: "Komunikabideen zeregina genero-identitatearen kultur eraikuntzan". AEIko korrdinatzaileak adierazi zuenez, emakumeak albiste baten protagonistak direnean estereotipo biotako bat agertu ohi dute: batetik, biktima, ahula, bere burua defendatzeko ez gauza; eta bestetik, objektua, arina, kaskarina, bere irudia saldu egiten duena. Hona [...]
2008-09-02 » Atzo ekarri zituen metroan doan banatzen dituzten egunkari horietako batek. Bide batez esango dut berria, gaztelaniaz idatzita, noski, genero berizketarik egiten ez zuenez gero, nahiko nahasia gertatzen zela. Titularraren arabera, espainiarrek (horrela, denak batera, emakumezkoak eta gizonezkoak) 50 milioi euro gastatzen dute egunean prostituzioan. Zehatzago izan beharko luke, nere uste apalean, [...]
2008-07-15 » Enrique Echeburua Euskal Herriko Unibertsitateko Psikologia Kliniko katedraduna da eta "etxeko" indarkeriaz aditua. Oso deklarazio jakingarriak irakurri dizkiot El País egunkarian (www.elpais.com). Honela dio: Emakumeei kosta egiten zaie bikotekidea salatzea, horrek harremanak porrot egin duela esan nahi duelako. Emakumeentzat bikote-harremana oso inportantea da, oso lotutik dago beren bizi-proiektuarekin. Askoz inportanteagoa da emakumeentzat [...]
2008-04-17 » Aurreko sarreraren bukaeran bota genuen galdera: zer egin horrelako egoera aurrean dugula? Hona hemen erantzuna. Prostituzioaren aurrean, bi erantzun desderdin eman dira egunera arte. Batetik dago abolizionismoa, hau da, prostituzioa eta proxenetismoa babesten dituzten legeak baliogabetzearen aldeakoa; eta bestetik dugu legalizazioa eta erregularizazioa. Emakundek erdibideko hirugarren irtenbidea proposatzen du. Lehenengo eta behin [...]
2008-01-06 » BB transexuala da, Aljeriakoa, eta 32 urte ditu. Espainiako gobernuak asiloa eman zion pasa den azaroan, sexu-identitate zioengatik. BBk Argelia utzi behar izan zuen, nahitaez, transexuala izateagatik epaitu zutelako. Aljerian homosexualitateak hiru urteko espetxealdiko zigorra izan dezake. Gazteak Ceutan eskatu zuen asiloa hasiera batean. Ceutan bertan hasi zen homosexualen taldeekin lankidetzan [...]
2007-11-10 » Hala uste du behintzat Valladolideko Auzitegiak, hala adierazi baitzuen aurtengo ekainean: hots, familiarekiko beharrak ez betetzea genero-indarkeria da, urratu egiten baititu emakumearen eta adingabeen eskubideak. Valladoliden bataz bestez sei salaketa egin ohi dira egunean emate ohi eta seme-alabei pentsiorik ordaindu ez izateagatik. Hainbat kasutan salaketa azken urteotan pentsiorik erreklamatu ez duten pertsonek [...]
2007-11-04 » Azkenengo atal honetan emakumeentzako prentsa edukiko dugu hizpide. Nerabeentzako aldizkariek lau kode nagusi bete ohi dute: erromantizismoa, etxea, moda eta pop musika. Hizkerari dagokionez, nabarmentzekoa da horrelako aldizkariak emakumeen hizkuntzaren estereotipoez baliatu ohi direla, irakurleen "bihotzera" zuzen eta erraz iristeko. Elena Feliu Arqueolak, Cosmopolitan eta Telva aztertuta, egiaztatu du erruz erabiltzen dituztela zu [...]
2007-11-04 » Azkenengo atal honetan emakumeentzako prentsa edukiko dugu hizpide. Nerabeentzako aldizkariek lau kode nagusi bete ohi dute: erromantizismoa, etxea, moda eta pop musika. Hizkerari dagokionez, nabarmentzekoa da horrelako aldizkariak emakumeen hizkuntzaren estereotipoez baliatu ohi direla, irakurleen "bihotzera" zuzen eta erraz iristeko. Elena Feliu Arqueolak, Cosmopolitan eta Telva aztertuta, egiaztatu du erruz erabiltzen dituztela zu [...]
2007-10-22 » Ekamumeen gaineko estereotipoak hedatzeko, metaforak, esaera zaharrak, adjektiboak eta metonimiak baliatu ohi dituzte komunikabideek. Estereotipoak, gainera, aho biko ezpata izaten dira, estereotipo positibo batek itzal negatiboa ekar baitezake, eta alderantziz. Komunikabideetan informazioaren protagonista gizonezkoa da ia beti. Emakumeak agertuz gero, gizonezko baten familiakoak izatean dira eta % 30 identifikatu gabe agertu [...]
2007-10-13 » Horrelako titulua (Medios de comunicación y diferencia de género) dauka sarean topatu dudan Juan Carlos Suárez-en artikulu interesgarriak. Aurreko askotan bezala, hainbat ideia solte aterako diot, gogoetarako parada emango duelakoan. Komunikabideetan gizonezkoek ez dute ezer aldatu, orain dela bi mende bezala dihardute. Komunikabideetan ez dago "etxeko gizonik", Rodríguez, Goikoetxea daudenak edo [...]
Harremanetan jarri | Nortzuk gara | Nireblog Planet
NireBlog
Multilingual Blogs
