
NireBlog beste hizkuntza batzuetan: ar|ast|br|ca|cy|en|es|eu|gl|oc|pt|pt_br|ru|hu|tr|
2008-09-02 » Atzo ekarri zituen metroan doan banatzen dituzten egunkari horietako batek. Bide batez esango dut berria, gaztelaniaz idatzita, noski, genero berizketarik egiten ez zuenez gero, nahiko nahasia gertatzen zela. Titularraren arabera, espainiarrek (horrela, denak batera, emakumezkoak eta gizonezkoak) 50 milioi euro gastatzen dute egunean prostituzioan. Zehatzago izan beharko luke, nere uste apalean, [...]
2008-07-13 » Emakumeen kuotek, hau da, legeak eremu jakin batean emakumezkoen ehuneko zehatza egon beharra agintzeak, ez dute aipu onik, ez eta emakumeen artean ere. Kontrako argudio-arrazoinamendurik franko irakurri eta entzun dut. Horregatik erabaki dut alde irakurriko dudan guztia biltzea. Bada, nolabait, indar-batze modukoa, behar dudanean ateratzeko. Irakurri berri dut, bada, uztailaren 2an [...]
2008-06-22 » Portugaleteko Udalak lehiaketa pare bat antolatu du aurten neska-mutilei begira. Bata grabaketa-lehiaketa da; eta bestea, esloganena. Biek dute izena bera: "Helburua: Indarkeriarik Eza". Lehengo egunean, ekainak 19, nbanatu zituzten sariak. Niri epaimahian aritzea egokitu zitzaidanez gero, sariak banatzeko ekitaldian berba batzuk esatea ere egokitu zitzaidan. Epaimahaian hiru lagun aritu gara: [...]
2008-05-08 » Formaz, teoriaz, berdintasuna dagoen arre, emakume poliziak bazterrean sentitzen dira. Hala adierazi zuten behintzat duela gutxi Bilbon egin zuten batzar batean. Lehenengo eta behin, jantzia, uniformea dela eta. Tontakeria dirudien arren, polizien uniformeak buran gizonezkoak zituela diseinatu zituen norbaitek. Horregatik eraman behar dute emakumeek pistola bularraren pare, horregatik ez dago haientzat [...]
2008-04-17 » Aurreko sarreraren bukaeran bota genuen galdera: zer egin horrelako egoera aurrean dugula? Hona hemen erantzuna. Prostituzioaren aurrean, bi erantzun desderdin eman dira egunera arte. Batetik dago abolizionismoa, hau da, prostituzioa eta proxenetismoa babesten dituzten legeak baliogabetzearen aldeakoa; eta bestetik dugu legalizazioa eta erregularizazioa. Emakundek erdibideko hirugarren irtenbidea proposatzen du. Lehenengo eta behin [...]
2008-04-04 » Hala dio María Pazos ikerlariak eta ni guztiz konforme nago harekin: emakumeen bazterkeria dela kausa, indarrak alferrik xahutzen dira. Emakumeen prestakuntza maila nahiko altua da, baina giza "kapital" hori alferrik galtzen da seme-alabak zaintzen dituzten denboran; eta denbora hori hainbatetan hamar urtekoa da. Pazosen nahia gizon "igualitario" sortzea da. Horretarako proposatzen [...]
2008-03-25 » Bizkaiko Foru Aldundiak urtero saritzen ditu gizon-emakumeen berdintasunaren alde diharduten hainbat entitate. Berdintasun Sariak izenekoak ematen dizkie, hain zuzen ere. Aurten hauexek izan dira saridun: Zierbenako Udala, Berrizko Gure Izarrak emakume elkartea, Gutxitasun Fisikoa duten Pertsonen Bizkaiko Federazio Koordinatzailea eta Portugaleteko Goi Mailako Lanbide Heziketa Repelega Institutua. Horretaz gain, sari [...]
2008-03-15 » Begi-bistan dugu gizarte aldatzen ari dela. 1996tik 2006ra bitartean Euskadin 104.000 familia sortu ziren, aurreko hamar urteetan baino % 15 gehiago, Eustaten arabera. Familia motei erreparatzen badiegu, bi mota handitu dira gehienbat: gizaki bakarrak eta seme-alabarik gabeko bikoteak, alegia. Horiek biok batuta, gehiago daude tradiziozko familiak (ama edota aita eta seme-alabak) [...]
2007-12-13 » Augustine Bukari Ayaab-win (Bukari hemendik aurrera) txiki-txikitan hasi zen modelatzen. Aitite eskulangilea zeukanez gero, beraren laguntzan aritu ohi zen Ghanako herrixka batean. Horrelaxe ikasi zuen artegintzan eta lokatza, porlana, burdina, zura eta brontzea moldatzen. Bukarik berak dioenez, haren lanabes nagusia bihotza da. Bihotzak hain zuzen ekarri zuen orain dela lau bat [...]
2007-12-13 » Augustine Bukari Ayaab-win (Bukari hemendik aurrera) txiki-txikitan hasi zen modelatzen. Aitite eskulangilea zeukanez gero, beraren laguntzan aritu ohi zen Ghanako herrixka batean. Horrelaxe ikasi zuen artegintzan eta lokatza, porlana, burdina, zura eta brontzea moldatzen. Bukarik berak dioenez, haren lanabes nagusia bihotza da. Bihotzak hain zuzen ekarri zuen orain dela lau bat [...]
2007-12-01 » Euskadin bizi diren atzerritarrak pozik omen daude hemengo bizimoduarekin. Lauetatik hiruri ez zaio damutzen herria utzi izana; are gehiago, berdintxe egingo lukete, atzera jo ahal izanez gero. Hala dio behintzat Eusko Jaurlaritzako Inmigrazioaren Euskal Behatokiak (Ikuspegi) azaroaren 20an aurkeztutako ikerketa batek. Ikerketak badio halaber Euskadiko atzerritarren % 60k sekula ez [...]
2007-11-26 » Bizkaiko Lan Ikuskaritzak eman du informazioa. Antzerako gauza gertatzen da goi-mailako agintari eta funtzionarioekin: oso gaitza da lanetik kalera botatzea; orduan, laneko erasoan ari ohi da, hark berak erababaki dezan joatea. Herri administrazioan errazago egiten da, gainera, laneko erasoa edo "mobbing" delakoa. Zergatik? Lehenik, antolamendua eskasa delako. Bigarrenik, administrazio hain erakunde [...]
2007-11-21 » Begoña Martínez Domínguez: "¿Por qué tienen que seguir luchando las mujeres contra los tópicos y prejuicios sexistas?", in Emakunde, 2007ko iraila (...) Genero-desberdintasunak handitu egiten dira tartean amatasuna sartzen denean. (...) Hortaz interesgarria izango litzateke ikertzea zergatik diren gero eta gehiago amatasuna atzeratzen edo betiko errefusatzen duten emakumeak. Horren erantzun bat, ez [...]
2007-11-18 » Eusko Jaurlaritzak Berdindu izeneko zerbitzu bat dauka lesbiana, gay eta transexualen arretarako. Bedinduk azterlana egin du berriki Euskadiko Lehen Hezkuntzako ikastetxeetan eta ageri-agerian utzi du bestelako sexualitatea erakusten duten haurrek gorriak ikusten dituztela, haur horien erdia etxean ere arbuiatzen dutela, hamarretatik zazpik erasoa jasaten dutela eskolan eta % 32k eraso [...]
2007-11-10 » Hala uste du behintzat Valladolideko Auzitegiak, hala adierazi baitzuen aurtengo ekainean: hots, familiarekiko beharrak ez betetzea genero-indarkeria da, urratu egiten baititu emakumearen eta adingabeen eskubideak. Valladoliden bataz bestez sei salaketa egin ohi dira egunean emate ohi eta seme-alabei pentsiorik ordaindu ez izateagatik. Hainbat kasutan salaketa azken urteotan pentsiorik erreklamatu ez duten pertsonek [...]
2007-11-06 » Frida aldizkaritik atera dut albistea. Olinder kolonbiarra da eta postari gisa dihardu Leioan (Bizkaia). Hemendik gutxira, izena emango du euskaltegi batean, euskara ikasi nahi duelako eta apur bat gehiago gizarteratu, etorkizuneko lan aukerei begira ere bai, noski. Adalgisa bolibiarra da eta hizkuntza "arraroak" ditu gogoko. Haren ustez, euskarak harreman hobeak edukitzen [...]
2007-11-04 » Azkenengo atal honetan emakumeentzako prentsa edukiko dugu hizpide. Nerabeentzako aldizkariek lau kode nagusi bete ohi dute: erromantizismoa, etxea, moda eta pop musika. Hizkerari dagokionez, nabarmentzekoa da horrelako aldizkariak emakumeen hizkuntzaren estereotipoez baliatu ohi direla, irakurleen "bihotzera" zuzen eta erraz iristeko. Elena Feliu Arqueolak, Cosmopolitan eta Telva aztertuta, egiaztatu du erruz erabiltzen dituztela zu [...]
2007-11-04 » Azkenengo atal honetan emakumeentzako prentsa edukiko dugu hizpide. Nerabeentzako aldizkariek lau kode nagusi bete ohi dute: erromantizismoa, etxea, moda eta pop musika. Hizkerari dagokionez, nabarmentzekoa da horrelako aldizkariak emakumeen hizkuntzaren estereotipoez baliatu ohi direla, irakurleen "bihotzera" zuzen eta erraz iristeko. Elena Feliu Arqueolak, Cosmopolitan eta Telva aztertuta, egiaztatu du erruz erabiltzen dituztela zu [...]
2007-11-01 » Euskal Herrian 2006an etorkinei esker egin zuen gora biztanle kopuruak. Ekonomia eta Gizarte Kontseiluak bere azken txostenean etorkinak biztanleriaren % 4 ziren iaz Euskal Herrian. Euskal herritarron kopuruak % 0,4 egin zuen gora 2006an: 2.133.648 biztanle gara, beraz. Euskadin bizi diren etorkinen kopuruak, berriz, % 17,4 egin zuen gora. Badira [...]
2007-10-29 » Laugarren atal honetan emakumeak egunkarien sailetan nola agertzen diren azalduko dugu. Politika eta ekonomia. Sail horretan oso emakume gutxi azaldu ohi da (% 3,42) eta kasu benetan bitxiar gertatu ohi dira: Ana Patricia Botín andreaz, esaterako, denok dakigu haren aita zein den, baina zein kargutan diharduen, ordez, ez. Gizartea. Hemen daude emakumeen [...]
Harremanetan jarri | Nortzuk gara | Nireblog Planet
NireBlog
Multilingual Blogs
