
NireBlog beste hizkuntza batzuetan: ar|ast|br|ca|cy|en|es|eu|gl|oc|pt|pt_br|ru|hu|tr|
2008-10-03 » Iturria: www.erabili.com 2008-09-22 Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak eta UNEDek (Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionalak), 2008-2009 ikasturterako lankidetza hitzarmena sinatu eta aurkeztu dute, UNEDen bitartez euskara eta euskal kultura lektoretza Espainiako estatuan nahiz atzerrian sustatzeko. Euskara ikasteko arrazoiak Miren Azkarate Kultura sailburuaren ustez, euskarak bere eremu naturaletik kanpo ere "interes handia pizten du". Euskara ikasteko [...]
2008-07-17 » Horri buruzko artikuluak argitaratu zuen Patxi Baztarrikak lehengo egunean, uztailak 14 (Errepublikaren Eguna Frantzian). www.erabili.com gunean. Hona hemen laburpena. Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseiluak uztailaren 1ean onartu zuen plan hori, 2008-20012 tartean EAEko Administrazio Orokorrean aplikatzeko. Plana ez dagokie, beraz, foru aldundiei, ez eta udalei ere. Helburu funtsezkoena da gizartea eta Administrazioa gero [...]
2008-07-06 » ... Lehen, erdara eta euskararen arteko distantzia Iruñean ez zen hain handia. orain arras arrotz egiten zaizkien euskal kutsuko honelako esaldiak: La madre y hemos venido. ¿Qué estabas tardada? ¿Pues? No soy cosa para nada. Vas a tomar mal... egunerokoan barra-barra erabiltzen baitzituzten erdaraz. Eta ikasleei, berantetsirik eta ez naiz deusetarako [...]
2008-05-19 » Komunikabideek zarata handia atera ohi dute, eta ondo deritzot, gizonen batek emaztea hiltzen duenean. Oso gutxi irakur daiteke, ordea, jipoitu ostean bizirauten dutenei buruz. Horietaz arduratu da Teresa Mollá Castells artikulu batean. Horren laburpena datorkizue jarraian. Nola ohi daude bizirauten duten horiek? Bada, normalean oso txarto eta are txartoago seme-alaba txikiak [...]
2008-03-06 » Herri administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko IV. plangintzaldiak 2008-20012 epealdia hartuko du eta haren irizpideak hilaren 7an aurkeztu zituzten Donostian Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren (HPS) ordezkariek. Hiru oinarri nagusi edukiko du IV. plangintzaldi horrek: herritarren hizkuntza-eskubideak bermatzea, ahalik eta langile gehienek parte hartzea eta parte-hartzaile horiek euskara lan hizkuntza gisa erabiltzea. III. [...]
2008-01-29 » Tristezia, beldurra, gizartetik baztertzeko joera, motibazio eza, haserrea... Horra hor inmigranteek pairatu ohi dituzten sintomak. Herria utzi eta egun batzuk, edo hilabete batzuk geroago, bizimodu normala egiten hasten direnean agertzen zaie umore iluna, herriminaz baino haratagokoa, are arriskutsuagoa. Eztabaidan hasiko dira guztiekin, negarrez ere bai, eta familia eta laneko gatazkek txarrera [...]
2008-01-08 » Euskal Herriko medikuntza kontsultetan gero eta ume gehiago daude azal ilun, hori edo beltzekoak. Kontua da azal mota bakoitzak bere gaitzak dituela eta gure medikuek gaitz "berri" horien berri jakin behar dutela. Almudena Hernández doktore madrildarrak ikastaroa eman zien duela gutxi Bilboko pediatrei azaleko gaitz orain arte ezezagun horiei buruz. Azal iluneo [...]
2007-10-20 » Beti legez, www.erabili.com gunean duzue elkarrizketa interesgarria Patxi Salaberrirekin. Patxi Salaberri Zaratiegi euskaltzaina da, nafarra. 2005eko abenduaren 16an izendatu zuten euskaltzain oso. Filologia Hispanikoan eta Euskal Filologian lizentziatua da eta "Fontes Linguae Vasconum" aldizkariko zuzendaria. Elkarrizketa horretan esaten duenetik gauza pare bat nabarmendu nahi dut, gogoeta arazi didate-eta. Hauexek dira: "Gazteen jokamoldearekin [...]
2007-10-08 » Berri ona irakurri dut El Nervión argitalpenean (horren berririk ez duzunoi azalduko dizuet Bilboko metroan doan banatzen duten horietako bat dela, Vocento taldekoa) astelehenean, irailak 17. Berri ona emakumeontzat eta emakumeen osasuna ikertzeko diru gehiago erabili beharko litzatekeela uste dugunontzat. Badio,bada, berriak, Galdakaoko Ospitalean tratamendu berria ikertzen ari direla fibromialgia sendotzeko. [...]
2007-10-08 » Berri ona irakurri dut El Nervión argitalpenean (horren berririk ez duzunoi azalduko dizuet Bilboko metroan doan banatzen duten horietako bat dela, Vocento taldekoa) astelehenean, irailak 17. Berri ona emakumeontzat eta emakumeen osasuna ikertzeko diru gehiago erabili beharko litzatekeela uste dugunontzat. Badio,bada, berriak, Galdakaoko Ospitalean tratamendu berria ikertzen ari direla fibromialgia sendotzeko. [...]
2007-09-28 » Aurreko batean ere idatzi dut hemen saindu-sainden biografiak, hagiografiak bada, ditudala atsegin oso. Aspaldi honetan Bazilio Joannateguy-ren "San Benoaten bizitzea" daukat eskuarte eta begiaurrean. [Ahaztu baino lehen, Joannateguyren liburu oso bat, "Sainduen bizitzea", daukazue Interneten eskuragai: hemen.] "San Benoaten bizitzea" Klasikoak bilduman kaleratu zen 1996. urtean, edizioaren paratzailea Inazio Mujika Iraola dela. Joannateguyk [...]
2007-09-04 » Eta bildu ziren Gipuzkoako Batzar Nagusiak Donostian 1831n. Hona uztailaren 12ko bileraren aktak Iturriagaren txostenak zer zioen: Doloroso es que la penuria de fondos no permita a V.S. destinar algunos para cooperar a los mismos fines. Bazegoen, hala ere, aurrera egiterik: liburutxoak argitaratzeko diru gehiegirik behar ez zenez gero, nondik [...]
2007-07-12 » Horrelakoa da behintzat Iñaki Lasa Ustaritz-en diagnostikoa. Hizkuntza Plangintzarako Sailburuordetzak Administrazio Orokorra euskalduntzeko III. Plangintzaldiaren balantzea plazaratuta, Lasak, Kontseiluko kideak, horren gaineko iritzia utzi du www.erabili.com gunean. Laburtuta, ideia solte batzuk baino ez ditut aipatuko. Margotsuak dira Lasaren iritziak; zuriak, berriz, nire iruzkinak. Administrazioak, euskaldunak barik, euskaraz ez dakiten pertsonak kontratatzen segitzen [...]
2007-06-08 » Horrexegatik, gizonezkoek negarrik egiten ez omen dutelako, antolatu du Bilbon Lagungo elkarteak gizonezkoek emozioa adierazteko lantegia. Asmoa da gizonik sentimendurik ez dutelako topikoa apurtzea eta terapia eskaintzea antsietatea edo oldarkortasuna gainditzeko. Filmetan, nobela eta abarretan gizonezkoak beti daude bere buruaren ziur, sentimendurik ez dute agertzen, uste sendoa dutelako zerbait sentitzea ahuldadea [...]
2007-05-18 » Ana Estirado Gorria andrea arkitektoa da eta La Mujer Construye izeneko talde baten kidea. Taldearen helburuak dira ideiak elkarri trukatzea eta gogoeta komuna egitea, lehiakortasunik eta banakokeriarik gabe. Estiradoren ustez, gizonezkoek egiten duten arkitektura eta emakumezkoek egiten dutena konparatzea denbora galtze hutsa da eta guztiz interesik gabea; hobe genuke, aitzitik, emakumezkoek [...]
Harremanetan jarri | Nortzuk gara | Nireblog Planet
NireBlog
Multilingual Blogs
