Logo NireBlog

NireBlog beste hizkuntza batzuetan: ar|ast|br|ca|cy|en|es|eu|gl|oc|pt|pt_br|ru|hu|tr|

Sortu zure Bloga dohainBloga kudeatu

Pasahitza ahaztu al duzu?

Publizitatea » Harremanetan jarri

Tag » Bloga: "martinezena" » Tag: "haren"

Joannateguy berriz ere (1)

2008-10-13 » Aurrekoren batean esana dut hemen euskal literaturaren klasikoak gogoko ditudala, ez haien literatur merituengatik, haien hizkuntzaren ederrarengatik baizik. Interes filologikoa dute, beraz, niretzat, literario baino areago. Horregatik ez nuke Bazilio Joannateguyren San Beonaten bizitzea liburua bukatutzat eman nahi, paragrafo hautatu batzuk agertu gabe, beti ere oharra eginda interes linguistiko-filologikoa baino ez [...]

Gotzon Garate. In memoriam

2008-10-10 » Ez dut gogoko bloga eguneroko gertaeren pare erabiltzea. Gotzon Garateren heriotzaren berriak, ordea, hunkitu egin ninduen, benetan maite eta atsegin nuelako idazle euskalduna. Omenaldi xumea, beraz, egin nahian idazten ditut lerro hauek. Goian bego eta gure bihotz-gogoetan betiko. Garateri buruz apur bat gehiago jakin nahi izatekotan, jo ezazue Literaturaren Zubitegira, bertan baitago [...]

Joannateguy eta eskuara 1902an (6)

2008-09-22 » (...) JAKINTSUEK ZER DIOTEN EUSKARAZ Huna lehenik Axular, hamazazpigarren mendean Sarako erretor zena. Omen handiko liburu-egile horrek dio: "Iduri luke beste mintzaira guztiak elkarrekin nahasiak direla; eta aldiz euskara bere lehenbiziko garbi gartan dago." Hemezortzigarren mendean beste jakintsu handi batek, Larramendi jesuitak, iskribatzen zituen hitz hauek: "Nahi baduzue jakin euskara zer den, beha [...]

"Leturiaren egunkari ezkutua"

2008-05-31 » www.erabili.com gunetik hartuta. "Leturiaren egunkari ezkutua" eleberriaren ekarpena XX. mendeko euskal narratibaren testuinguruan izeneko liburua aurkeztu du Euskaltzaindiak. Liburua Euskera Euskaltzaindiaren agerkari ofizialaren etapa berriaren lehen zenbakia da. Argitalpen honen bitartez, Leturiaren egunkari ezkutua eleberria argitaratu zeneko 50. urteurrenaren karietara, Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi omendu nahi izan du Akademiak. Maiatzaren 23an [...]

Amelia Hernández eta Piarres Lafitte

2008-03-19 » Amelia Hernández Mata idazleak Piarres Lafitteren ekintzabideak (1920-1944). Kultura jasoko euskaltzaleen sarearen baitan liburua plazaratu berri du, Euskaltzaindiak argitaratuta. Izenburuak adierazi bezala, liburuak Lafitte idazle lapurtarraren lana aztertzen du eta bizi izan zuen aroa ere bai, intelektualez (pentsalari, idazle, ziantzialari) jositako aroa izan baitzen. Haien iturri nagusia Eliza izan zen, gehienak [...]

Etorkinei buruzko inkesta

2008-03-12 » Espainiako Estatistika Institutuak etorkinei buruzko aurreneko inkestaren emaitzak plazaratuko ditu 2008ko apirilean. Horren arabera, etorkinen gizarteratzea Espainia "heldutasun" aldian sartu da, ezkontza misto eta elkarbizitzarako beste hainbat formulari esker. Inkesta horretan 15.500 atzerritarrek hartu dute parte lau urtetan. Haren asmo nagusia da aurreneko ikuspegi orokorra eskaintzea Espainian urtebetea baino gehiago eman [...]

IV. plangintzaldia

2008-03-06 » Herri administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko IV. plangintzaldiak 2008-20012 epealdia hartuko du eta haren irizpideak hilaren 7an aurkeztu zituzten Donostian Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren (HPS) ordezkariek. Hiru oinarri nagusi edukiko du IV. plangintzaldi horrek: herritarren hizkuntza-eskubideak bermatzea, ahalik eta langile gehienek parte hartzea eta parte-hartzaile horiek euskara lan hizkuntza gisa erabiltzea. III. [...]

Helduentzako ikasgelak emakumez beterik

2007-12-26 » Irakurtzen edota idazten ez dakiten gizaki gehienak emakumeak dira, gure artean ere bai. Orain dela hirurogei bat urte familiako guztiek, heldu nahiz ume, ateratzen zuten bizimodua ahal zuten moduan eta etxe askotan ez zuten uste garrantzizkoa zenik neskatilak eskolaratzea. Aspaldiko ohitura hura gainditurik dago guztiz; haren ondorioak, berriz, begi-bistan ditugu [...]

Ghanatik Euskadira

2007-12-13 » Augustine Bukari Ayaab-win (Bukari hemendik aurrera) txiki-txikitan hasi zen modelatzen. Aitite eskulangilea zeukanez gero, beraren laguntzan aritu ohi zen Ghanako herrixka batean. Horrelaxe ikasi zuen artegintzan eta lokatza, porlana, burdina, zura eta brontzea moldatzen. Bukarik berak dioenez, haren lanabes nagusia bihotza da. Bihotzak hain zuzen ekarri zuen orain dela lau bat [...]

Ghanatik Euskadira

2007-12-13 » Augustine Bukari Ayaab-win (Bukari hemendik aurrera) txiki-txikitan hasi zen modelatzen. Aitite eskulangilea zeukanez gero, beraren laguntzan aritu ohi zen Ghanako herrixka batean. Horrelaxe ikasi zuen artegintzan eta lokatza, porlana, burdina, zura eta brontzea moldatzen. Bukarik berak dioenez, haren lanabes nagusia bihotza da. Bihotzak hain zuzen ekarri zuen orain dela lau bat [...]

Kastrazio kimikoak ez du ezertarako balio

2007-09-13 » Gezurrezko sinismen asko dabil bazterretan bortxaketari buruz. Espainiako Sexu Erasoen eta Tratu Txarren Biktimei Laguntzeko Elkartearen arabera, bortxatzaileen % 70 biktimaren ezagunak dira, haren familia-ingurukoak hain zuzen. Ezinbesteko datua da hori, behingoz apuruko baitugu ezezagunak, arrotzak, kanpotarrak, atzerritarrak direlako uste oker arrazista hori. Kontua da errazago salatzen direla kalean erasoz [...]

Berdintasunaren Legea

2007-05-03 » Pasa den ostiralean, apirilak 27, Portugaleteko hotelera elkartu ginen batzuk, Berdintasunaren Legeari buruzko jardunaldi tekniko batean. Jardunaldia Repelegako Lanbide Heziketa ikastegiak antolatu zuen, Portugaleteko Udala babesle zelarik. Babesle eta aurkezle gisara aritu zen, bada, lehenengo eta behin, Mikel Cabieces Portugaleteko alkatea. Hitzaldian nabarmendu zuen oso garrantzizkoa zela ikastegi batek esku-hartze aktiboa [...]

Harremanetan jarri | Nortzuk gara | Nireblog Planet
NireBlog Multilingual Blogs