
NireBlog beste hizkuntza batzuetan: ar|ast|br|ca|cy|en|es|eu|gl|oc|pt|pt_br|ru|hu|tr|
2008-10-23 » Ikus lehen atala. Nola bihurtu ulerterrazago gure testuak? Hiru ataletan emango diogu erantzuna galdera horri. 1.- Ikuspegi gramatikaletik ikuspegi komunikatibora. Ikuspegi komunikatiboak bere baitan hartzen du gramatikala eta beste hiru ikuspegiz osatu eta zuzentzen du. Ikuspegi soziolinguistikoa, testuala eta estrategikoa dira hiru horiek. Osotasuna da ikuspegi komunikatiboa eta pentsamolde berria eskatzen digu, [...]
2008-10-20 » Titulu hori daukate, batetik, Pello Esnal hizkuntzalariak aurtengo irailean Iruñean aurkeztu zuen liburuak, eta bestetik, liburuari buruz www.erabili.com web gunean plazaratu duen artikuluak. Artikuluaren laburpena emango dizuet, ohi legez neure komentarioak tartekatuta. Bi galdera nagusi daude liburuaren abiaburuan. Hauexek: zergatik dira ulergaitzak edo ulerterrazak zenbait euskal testu? Nola bihurtu ulertarrazago gure testuak? [...]
2008-10-17 » Ikus lehen atala. (...) Eta hain kartsuki ari zen bere lanari, non jendea harritua baitzegoen beira haren bildura sainduari. (...) Hala ari zirelarik biak zerukotzat aberasten, Benoat bere bizitze garratzaren bidez, eta, aldiz, bestea ekarriz hain sainduki bizi zenari gosez ez hiltzeko behar zuena, gure arimen etsaia beldurtu zen, ia haur gazte hura ez [...]
2008-10-15 » Iturria: www.erabili.com Beste hutsune bat Euskaltzaindian. Espero dut beste emakume bat sartzea. Xabier Diharce, Iratzeder euskaltzain oso emeritua astelehenean (2008-10-13) hil zen, Beloken, 88 urte zituela. Haren aldeko hileta-elizkizuna bihar, asteazkenean, urriaren 15ean, izango da Beloken, Urt / Ahurti herrian, Beneditarren komentuko elizan, goizeko 10:30ean. Xabier Diharce, Iratzeder ezizenez ezagutzen dugun idazle eta [...]
2008-10-13 » Aurrekoren batean esana dut hemen euskal literaturaren klasikoak gogoko ditudala, ez haien literatur merituengatik, haien hizkuntzaren ederrarengatik baizik. Interes filologikoa dute, beraz, niretzat, literario baino areago. Horregatik ez nuke Bazilio Joannateguyren San Beonaten bizitzea liburua bukatutzat eman nahi, paragrafo hautatu batzuk agertu gabe, beti ere oharra eginda interes linguistiko-filologikoa baino ez [...]
2008-10-10 » Ez dut gogoko bloga eguneroko gertaeren pare erabiltzea. Gotzon Garateren heriotzaren berriak, ordea, hunkitu egin ninduen, benetan maite eta atsegin nuelako idazle euskalduna. Omenaldi xumea, beraz, egin nahian idazten ditut lerro hauek. Goian bego eta gure bihotz-gogoetan betiko. Garateri buruz apur bat gehiago jakin nahi izatekotan, jo ezazue Literaturaren Zubitegira, bertan baitago [...]
2008-10-03 » Iturria: www.erabili.com 2008-09-22 Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak eta UNEDek (Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionalak), 2008-2009 ikasturterako lankidetza hitzarmena sinatu eta aurkeztu dute, UNEDen bitartez euskara eta euskal kultura lektoretza Espainiako estatuan nahiz atzerrian sustatzeko. Euskara ikasteko arrazoiak Miren Azkarate Kultura sailburuaren ustez, euskarak bere eremu naturaletik kanpo ere "interes handia pizten du". Euskara ikasteko [...]
2008-09-22 » (...) JAKINTSUEK ZER DIOTEN EUSKARAZ Huna lehenik Axular, hamazazpigarren mendean Sarako erretor zena. Omen handiko liburu-egile horrek dio: "Iduri luke beste mintzaira guztiak elkarrekin nahasiak direla; eta aldiz euskara bere lehenbiziko garbi gartan dago." Hemezortzigarren mendean beste jakintsu handi batek, Larramendi jesuitak, iskribatzen zituen hitz hauek: "Nahi baduzue jakin euskara zer den, beha [...]
2008-09-17 » (...) EUSKARAREN EDERRA Aitortzen dugu ipar aldetik eta hegoagotik hartuak eta estutuak gauzkaten mintzairak, biak latinaren umeak, ederki orraztuak direla, apainduak eta aberastuak ere bai, mintzaira arrotzei harturiko hitzei esker; eta halarik ere euskara, zenbat-nahi higatua baldin bada-eta, hastapenean zuen edertasunetik, euskara ager daiteke bi mintzaira horien eta gainerakoen aitzinean. Ezen latina eta [...]
2008-09-13 » (...) EUSKARARI ZOR DIOGUN BESTE ON BAT Euskarak begiratu gaitu beste hainbeste eskualdetako jendeak bezain itsusi eta lazo bilakatzetik. Zeren eta gaiztaginek eta halaber ere erlijioaren etsaiek ez jakin gure mintzaira, eta gure herrietatik kanpo egon behar izan dute, harro-arazi gabe, nahi zuketen bezala, gure arbaso eta aiten buruak, kendu gabe haien [...]
2008-09-04 » (...) EUSKARARI ESKER DAKIGUNA Euskaraz mintzo garenok badakigu gure arbasoak nor eta zer ziren. Liburuek esaten digute, gerrara joanez gero, euskaldunak gizon gaitzak zirela, zenbat-nahi bortitzak baldin baziren ere Erromako armadak; eta garaitu bazituzten ere bazter guztietako jende-aldeak, ezin garaitu ahal izan zituztela euskaldunak, egun arte ezin landatu izan dituztela beren banderak [...]
2008-07-08 » Hemen duzue horri buruzko argitalpena www.erabili.com gunean. Eta hona hemen emaitzen laburpena eta agian nire gogoeta batzuk horiei buruz. Ondorio nagusiak: Euskal hiztun elebakarrik ez dago. Agian hizkuntza gutxi izango dira munduan elebakarrik gabeak. Horrek hizkuntzan bertan dituen eraginak ikertzea oso oso interesgarria izango liztateke. Hamasei urte edo gehiagoko biztanleen artean elebidun gehiago daude. [...]
2008-07-04 » Euskara hizkuntza zaila dela dio askok. Moreno Cabrerak dio hizkuntzak ez direla zailak edo errazak, aldearen araberakoa dela zailtasuna. Portugaldarrentzat gaztelania alemana baino errazagoa da, eta alemanentzat nderlandera gaztelania baino errazagoa. Xamarrek dioen bezala, bi hizkuntzen arteko aldea bera da alde batetik edo bestetik begiratuta. Hortaz, distantzia edo zailtasun bera [...]
2008-06-30 » Etxalekun gaur, lehen ez bezala, eskolako hizkuntza da euskara, ez ordea jostaketakoa. 1992an inauguratu zen Imozko udaletxea. Besta hartara Nafarroako Gobernuko ordezkaririk etorri zen. Eta dena euskaraz egin zen. Dena ez, Gobernuaren bedeinkazioa erdaraz izan zen, ordezkariak euskaraz ez baitzekien. Transmisioa ez da etxean bakarrik egiten, herriak ere egiten du. Hiruretan [...]
2008-06-26 » Ea apurka-apurka ugarituz doazen emakumeak Euskaltzaindian % 60 - % 40 majiko horri iritsi arte. Sagrario Alemanen sarrera-hitzaldia eder-ederra iruditu zaidanez gero, politena, Martinezen paragrafo hautatuak, agertuko dizkizuet, beti legez www.erabili.com gunetik hartuta. Tituluari berari xarmagarria deritzot, emea, hurbila, adierazkorra oso: Berdetik horira. Alemanen lehen pertsonari eutsiko diot. Berrogeiko hamarkadan Etxalekura, gure [...]
2008-06-18 » Neska eta emakume berbak irain moduan erabili ohi dira euskaraz. Hori sexismoaren seinale eta sintoma argi baino argiagoa ez bada, datorrela Jainkoa eta ebatz dezala. Androzentrismoa dabil garai zehatz bateko "sufragio unibertsala" aipatzen dugunean, erabat ahaztuta Frantziako iraultzaren denboran, esaterako, emakumeek ez zutela botoa ematerik. Kontuz, bada, horrelako unibertsaltasunarekin. Esukaraz atsotitz eta [...]
2008-06-11 » Beste sarreratxo bat eskainiko diot Amelia Barquínek idatzi eta Emakundek kaleratu duen liburuxka jakingarriari. Oharra egingo dut hortaz: hona bildutakoa ez da liburuak dioen guztia, niretzat eta bakarrik niretzat interesgarriena baizik. Oharra eginda, segi dezadan zerrenda osatzen: Euskaltzaindiak gaztelaniatik mailegatutako presidente, filologo, filosofo, notario eta antropologo moduko berbak onatsi ditu hiztegi batuan. [...]
2008-06-09 » Aurreko sarreran esan bezala, gauza berri interesgarri ugari topatu dut Amelia Barquínen liburuxkan. Zerrendatu egingo ditut. Euskarak genero-morfemarik ez edukitzeak ez du esan nahi euskaraz ezin duenik sexismoa adierazi. Topiko nekagarria bada ere, milakako aldiz idatziko dut hizkuntzak ez direla sexistak, hizkuntza bidez adierazten diren edukiak, ideiak, baizik. Era berean futbol-baloi bat [...]
2008-06-05 » Xabier G. Arguellok egin dio galdeketa Rotaetxe andreari El País egunkarian. Benetan tesi bitxia dauka Rotaetxek euskarari buruz: egitura errazteari buruz ari naiz. Aspaldian entzun nion hitzaldi batean, eutsi egin dio ordutik hona eta sekula ez dut ez entzun ez irakurri inork onar edo uxa duenik. Euskararen gramatika sinpletzeko eskaera hori bekatu mortala [...]
2008-06-03 » Pasa den asteburuan irakurri dut, goxo-goxo, Emakundek hizkera sexistaz atera berri dituen bi liburuxkak. Aurretik gaztelaniazkoa, bietan potoloena, irakurri dut. Eulalia Lledó andreak idatzi du, hezkuntza arloko testu batzuetatik abiatuta. Betidanik mirestu izan dut Lledó andrea; genero eta feminismo kontuetan teoriagile aparta deritzot. Praktikara jaitsita, ordea, ez dut hain bikain ikusi, [...]
Harremanetan jarri | Nortzuk gara | Nireblog Planet
NireBlog
Multilingual Blogs
