2008-07-15 » Enrique Echeburua Euskal Herriko Unibertsitateko Psikologia Kliniko katedraduna da eta "etxeko" indarkeriaz aditua. Oso deklarazio jakingarriak irakurri dizkiot El País egunkarian (www.elpais.com). Honela dio:
Emakumeei kosta egiten zaie bikotekidea salatzea, horrek harremanak porrot egin duela esan nahi duelako.
Emakumeentzat bikote-harremana oso inportantea da, oso lotutik dago beren bizi-proiektuarekin. Askoz inportanteagoa da emakumeentzat [...]
2008-06-22 » Portugaleteko Udalak lehiaketa pare bat antolatu du aurten neska-mutilei begira. Bata grabaketa-lehiaketa da; eta bestea, esloganena. Biek dute izena bera: "Helburua: Indarkeriarik Eza".
Lehengo egunean, ekainak 19, nbanatu zituzten sariak. Niri epaimahian aritzea egokitu zitzaidanez gero, sariak banatzeko ekitaldian berba batzuk esatea ere egokitu zitzaidan. Epaimahaian hiru lagun aritu gara: [...]