
NireBlog beste hizkuntza batzuetan: ar|ast|br|ca|cy|en|es|eu|gl|oc|pt|pt_br|ru|hu|tr|
2008-09-15 » Maria Duran mallorcarra abokatua da. Hamalau mila emakume defendatu ditu, tratu txarren inguruko auzietan. Elkarrizketa egin diote Diario de Mallorca egunkarian. Oso gauza interesgarri eta itxaropentsuak esan dituenez gero, horietako batzuk nabarmenduko dizkizuet: Egunkarietako berrietan ez dago erasotzailearen nazionalitatea aipatzerik, aurrejuzkuak egiteko baino ez baitu balio. Matxismoa globala da eta mundu [...]
2008-09-11 » Horrelako galdera egin ohi nion nik neure buruari, prostituzioa zela eta. Zer izan zen lehenago? Puta ala puteroa? Eta horrelako galdera buruan nerabilela, bada, hurbildu nintzen behin Ameriketako aditu batek Bilbo aldean eman zuen hitzaldira. Zalantza izpirik gabe erantzun zidan lehenago eskaera izan zela. Hona hemen froga: prostitutak gizon asko dabiltzan [...]
2008-09-06 » Beste parentesi bat egingo diogu Joannateguyren saiakerari, literatur pieza polit bat tartekatzeko; polita bezain ikaragarria, esan dezagun bide batez. Neuk euskaratu dut frantsesetik. Ia gustukoa duzuen. Mutiko txiki bati ebakuntza arriskurik gabea egin behar zioten. Anestesistak, ordea, huts egin zuen eta mutikoa gor, itsu, mutu eta paralitiko atera zuten kirofanotik, sendatzeko [...]
2008-05-12 » "Euskara Berripapera"tik hartuta. Euskal Herriko eta Ameriketako hainbat idazle eta literatur aditu bilduko dira Renoko Unibertsitatean egingo den topaketan. Center for Basque Studies-ek (Renoko Unibertsitateko Euskal Ikasketen Zentroa) antolatuta, "Writers in between Languages: Minority Languages in the Global Scene" topaketa egingo da maiatzaren 15etik 17ra Renoko Unibertsitatean (AEB). Bertan hizkuntza gutxituen literaturei [...]
2008-03-02 » Urtero mundu osoan 1,2 milioi haur erabiltzen dute gizakien trafikatzaileek. Europako Segurtasun eta Lankidetzako Antolakundeak (ESLA) badio Espainiako poliziak hogei mila bat haur esplotaturik identifikatu duela. Ume horiek behartu egin dituzte prostituzioan edota eskekotzan aritzera, edo nazioarteko delitugileen sareek harrapatu dituzte lanean esplotatzeko, legez kanpoko adopzioak egiteko edo haien organoekin [...]
Harremanetan jarri | Nortzuk gara | Nireblog Planet
NireBlog
Multilingual Blogs
