2008-05-19 » Komunikabideek zarata handia atera ohi dute, eta ondo deritzot, gizonen batek emaztea hiltzen duenean. Oso gutxi irakur daiteke, ordea, jipoitu ostean bizirauten dutenei buruz. Horietaz arduratu da Teresa Mollá Castells artikulu batean. Horren laburpena datorkizue jarraian.
Nola ohi daude bizirauten duten horiek? Bada, normalean oso txarto eta are txartoago seme-alaba txikiak [...]
2008-04-30 » Argentinan atera ditu hamar agindu horiek PAR (Periodistas de Argentina en Red - Argentinako Kazetariak Sarean) elkarteak.
Hauexek dira hamar aginduok laburturik:
1.- Emakumeen kontrako indarkeria, genero indarkeria eta indarkeria matxista: hiru izendapenok dira zuzen eta egoki.
2.- Genero indarkeria delitua da (aurrezaindu eta zigortu egin behar da, beraz), gizarte arazoa, emakumeen bizitzaren, [...]
2008-04-17 » Aurreko sarreraren bukaeran bota genuen galdera: zer egin horrelako egoera aurrean dugula? Hona hemen erantzuna.
Prostituzioaren aurrean, bi erantzun desderdin eman dira egunera arte. Batetik dago abolizionismoa, hau da, prostituzioa eta proxenetismoa babesten dituzten legeak baliogabetzearen aldeakoa; eta bestetik dugu legalizazioa eta erregularizazioa.
Emakundek erdibideko hirugarren irtenbidea proposatzen du. Lehenengo eta behin [...]
2007-11-13 » Oso interesgarria iruditu zait Lucía Martínez Odriozolak iraileko Emakunderen aldizkarian idatzitakoa. Laburtu egingo dizuet. Aurreko batzuetan bezala, neure iritzi-ekarpenak arrosaz markatu ditut.
Olga Sánchez fiskala da. Oso langile fina. Martxoaren 11ko atentatuaren epaiketa dela kausa jakin dugu haren berri. Salaketa-txostenean Sanchezek oso berba gogorrak izan zituen konspiraziozaleentzat, agian biktima ahulena [...]