
NireBlog beste hizkuntza batzuetan: ar|ast|br|ca|cy|en|es|eu|gl|oc|pt|pt_br|ru|hu|tr|
2008-10-28 » Horretaz ari da Roberto Manjón-ek Senez aldizkarian argitaratu berri duen artikulua: Itzulpen-politika euskal administraziozn euskararen erabilera normalizatzeko planetan. Edukiaz berria, balentriatssa eta zorrotza iruditu zaidanez gero, laburpena eskainiko dizuet eta agian neure komentarioak ere bai. Senez aldizkaria, itzulpen aldizkaria izanez, EIZIEren web gunean topa ohi daiteke normalean; momentuz, ordea, iazko alea [...]
2008-10-10 » Ez dut gogoko bloga eguneroko gertaeren pare erabiltzea. Gotzon Garateren heriotzaren berriak, ordea, hunkitu egin ninduen, benetan maite eta atsegin nuelako idazle euskalduna. Omenaldi xumea, beraz, egin nahian idazten ditut lerro hauek. Goian bego eta gure bihotz-gogoetan betiko. Garateri buruz apur bat gehiago jakin nahi izatekotan, jo ezazue Literaturaren Zubitegira, bertan baitago [...]
2008-07-22 » Hona hemen Patxi Baztarrikaren artikuluaren laburpenaren bigarren zatia. Gelditu ginen aurrekoan euskararen ezagutzari buruzko datuak ematekotan. Hona hemen datuok: Eusko Jaurlaritzako lanpostuen % 41ek du derrigortasun data (DD). DDrik ez dauka % 59k. Datu hauek DD duten lanpostuetan diharduten langileei buruzkoak dira: Horien % 37 interinoak dira (pfiuuu! askotxo, ez da?). Ia interino guztiek daukate [...]
2008-07-17 » Horri buruzko artikuluak argitaratu zuen Patxi Baztarrikak lehengo egunean, uztailak 14 (Errepublikaren Eguna Frantzian). www.erabili.com gunean. Hona hemen laburpena. Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseiluak uztailaren 1ean onartu zuen plan hori, 2008-20012 tartean EAEko Administrazio Orokorrean aplikatzeko. Plana ez dagokie, beraz, foru aldundiei, ez eta udalei ere. Helburu funtsezkoena da gizartea eta Administrazioa gero [...]
2008-07-02 » Orain sei bat urte, Basaburuko udaletxearen berriztatze lanen amaieran, alkateak euskaraz prestatu zuen hitzaldia eta euskaraz irakurri zuen. Gobernutik etorritako ordezkaria haserretu egin zen, ordea, berekiko errespetu faltzatzat jo baitzuen euskaraz mintzatzea eta horrexekin hasi zuen bere hitzaldia, besteei errespetu falta egotziz; erdaraz, jakina. Euskara ez ikasteko erabiltzen duten arrazoi nagusia [...]
2008-06-09 » Aurreko sarreran esan bezala, gauza berri interesgarri ugari topatu dut Amelia Barquínen liburuxkan. Zerrendatu egingo ditut. Euskarak genero-morfemarik ez edukitzeak ez du esan nahi euskaraz ezin duenik sexismoa adierazi. Topiko nekagarria bada ere, milakako aldiz idatziko dut hizkuntzak ez direla sexistak, hizkuntza bidez adierazten diren edukiak, ideiak, baizik. Era berean futbol-baloi bat [...]
2008-05-19 » Komunikabideek zarata handia atera ohi dute, eta ondo deritzot, gizonen batek emaztea hiltzen duenean. Oso gutxi irakur daiteke, ordea, jipoitu ostean bizirauten dutenei buruz. Horietaz arduratu da Teresa Mollá Castells artikulu batean. Horren laburpena datorkizue jarraian. Nola ohi daude bizirauten duten horiek? Bada, normalean oso txarto eta are txartoago seme-alaba txikiak [...]
2008-05-08 » Formaz, teoriaz, berdintasuna dagoen arre, emakume poliziak bazterrean sentitzen dira. Hala adierazi zuten behintzat duela gutxi Bilbon egin zuten batzar batean. Lehenengo eta behin, jantzia, uniformea dela eta. Tontakeria dirudien arren, polizien uniformeak buran gizonezkoak zituela diseinatu zituen norbaitek. Horregatik eraman behar dute emakumeek pistola bularraren pare, horregatik ez dago haientzat [...]
2008-04-23 » Hala dio behintzat pasa den astean plazaratu zen ikerketa baten emaitzak. Ikerketa 14-25 urte bitarteko 900 neska-mutili egin die Euskal Herriko Unibertsitateak. haien ustez, hala gizonek nola emakumeek egin behar dute lan eta etxeko lanak erdibanatu. Parekotasun hori, ordea, apurtu egiten da seme-alabak datozenean, ikasleen ustez, emakumeek utzi behar baitute [...]
2008-04-17 » Aurreko sarreraren bukaeran bota genuen galdera: zer egin horrelako egoera aurrean dugula? Hona hemen erantzuna. Prostituzioaren aurrean, bi erantzun desderdin eman dira egunera arte. Batetik dago abolizionismoa, hau da, prostituzioa eta proxenetismoa babesten dituzten legeak baliogabetzearen aldeakoa; eta bestetik dugu legalizazioa eta erregularizazioa. Emakundek erdibideko hirugarren irtenbidea proposatzen du. Lehenengo eta behin [...]
2008-03-06 » Herri administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko IV. plangintzaldiak 2008-20012 epealdia hartuko du eta haren irizpideak hilaren 7an aurkeztu zituzten Donostian Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren (HPS) ordezkariek. Hiru oinarri nagusi edukiko du IV. plangintzaldi horrek: herritarren hizkuntza-eskubideak bermatzea, ahalik eta langile gehienek parte hartzea eta parte-hartzaile horiek euskara lan hizkuntza gisa erabiltzea. III. [...]
2008-02-05 » 2006. urtean Euskadin ia 80.000 kontratu izenpetu zuten etorkinek. % 9,5 baino ez ziren mugagabe izan. Hala dio behintzat Langile Komisioak sindikatuak. Kontratu gehienak (& 61,8) zerbitzuen sektorean izenpetu ziren, batez ere emakumeenak (% 91) ostalaritzan eta etxeko zerbitzuan. Eraikuntzan, ordea, % 23 baino gutziago dira atzerritarrak eta are gutxiago dira [...]
2008-01-20 » Txiste benetan eskasa nirea. Azaldu nahi nuen Euskaltzaindiak Leizarragaren Testamentu Berria erosi berri duela. Ez merke, ordea, 20.500 ingeles libera (27.000 bat euro) ordaindu baitio Sotheby's enkante etxeari. Sotheby'sek pasa den azaroan atera zuen liburua enkantera, baina inork ez zuen erosi. Geroago hitz egin zuen Euskaltzaindiak etxearekin eta erosketa adostu. Liburu erosi [...]
2007-12-16 » Soziolinguistika Klusterrak Euskal Herriko Kale Erabileraren V. Neurketaren emaitzak aurkeztu zituen azaroaren 30ean. Hona hemen 2006ko neurketa horren ondorioak labur-labur: Elkarrizketen % 14, 2 izan dira euskaraz: euskara oraindik ere minoritarioa da zonalde gehienetan, Gipuzkoan ere bai, nahiz eta elkarrizketen % 33 izan euskaraz. Hazkundea dago, dena den, zonalde guztietan (handiagoa da zonalde [...]
Harremanetan jarri | Nortzuk gara | Nireblog Planet
NireBlog
Multilingual Blogs
