2007-07-23 » Txantxetako kontua dirudien arren, Xabier Kintanak ederki argudiatu du, www.erabili.com gunean plazaratutako artikulu batean, Burgoseko Atapuerca aztarnategi ezagunaren izen horrek euskal jatorria duela.
Hasierako "ata-" horrek (inoiz "eta-" aldaeraz) euskal toponimo askotan dugu, hala aurrizki nola atzizki: Atauri, Etaio, Mendata, Etxegarate... Fililogo izan beharrik ez dago jakiteko "ate" esan nahi duela; [...]