Logo NireBlog

NireBlog beste hizkuntza batzuetan: ar|ast|br|ca|cy|de|en|es|eu|gl|oc|pt|pt_br|ru|zh|hu|ja|ko|tr|

Sortu zure Bloga dohainBloga kudeatu

Pasahitza ahaztu al duzu?

Publizitatea » Harremanetan jarri

Sortu zure Bloga dohain

http://.nireblog.com

Ezaugarriak

Tag » Bloga: "martinezena" » Tag: "urte"

Sagrario Aleman euskaltzaina (1)

2008-06-26 » Ea apurka-apurka ugarituz doazen emakumeak Euskaltzaindian % 60 - % 40 majiko horri iritsi arte. Sagrario Alemanen sarrera-hitzaldia eder-ederra iruditu zaidanez gero, politena, Martinezen paragrafo hautatuak, agertuko dizkizuet, beti legez www.erabili.com gunetik hartuta. Tituluari berari xarmagarria deritzot, emea, hurbila, adierazkorra oso: Berdetik horira. Alemanen lehen pertsonari eutsiko diot. Berrogeiko hamarkadan Etxalekura, gure [...]

Prostituzioari buruzko txostena

2008-04-14 » Emakumndek egin du 2008. honetan bigarren aldiz, aurreko txostena 2002koa izanik. Ordutik honako aldaketarik nabarmenena zerbitzuak eskaintzeko era da: kaleko prostituzioa gutxituz doa eta etxe eta klubetakoa, aldiz, igoz. Euskadin ia 2.000 emakume ari dira prostituzioan. Segurtasuna, garbitasuna eta prezioa direla kausa, etxeetan dihardute gehienbat. 210 bat dira putetxe horiek. Berezoei [...]

Etorkizuneko familia

2008-03-15 » Begi-bistan dugu gizarte aldatzen ari dela. 1996tik 2006ra bitartean Euskadin 104.000 familia sortu ziren, aurreko hamar urteetan baino % 15 gehiago, Eustaten arabera. Familia motei erreparatzen badiegu, bi mota handitu dira gehienbat: gizaki bakarrak eta seme-alabarik gabeko bikoteak, alegia. Horiek biok batuta, gehiago daude tradiziozko familiak (ama edota aita eta seme-alabak) [...]

Euskaldungaiak munduan

2008-02-26 » Gaur egun bi mila ikasle inguru ari dira mundu osoko Euskal Etxeetan euskara ikasten. Eta 2007-2008 ikasturte honetan 12 herrialdetako 24 unibertsitatetan ere ikasten dute euskara eta euskal kultura 700 ikasle inguruk. Aurten Argentinan garatu den esperientzia positiboa Ipar Amerikara eramaten saiatuko direla dio Miren Azkarate Kultura sailburuak eta, horrela, 2008an [...]

Kontratu mugagabe gutxi etorkinentzat

2008-02-05 » 2006. urtean Euskadin ia 80.000 kontratu izenpetu zuten etorkinek. % 9,5 baino ez ziren mugagabe izan. Hala dio behintzat Langile Komisioak sindikatuak. Kontratu gehienak (& 61,8) zerbitzuen sektorean izenpetu ziren, batez ere emakumeenak (% 91) ostalaritzan eta etxeko zerbitzuan. Eraikuntzan, ordea, % 23 baino gutziago dira atzerritarrak eta are gutxiago dira [...]

Norvegia

2008-02-01 » Norvegia omen da andre-gizonen arteko berdintasun handiagoa dagoen herria. Berriki lorpen paregabea eskuratu dute hango emakumeek: enpresen % 80ko administrazio-kontseiluetan kideen % 40 emakumeak dira. Orain dela bi urte, aldiz, % 15,5 baino ez ziren. Berdintasun Legeak horrelakoa ezarri zuenean enpresarien elkarteek kontra egin zioten. Baina legeak halaber ezartzen zuenez gero, [...]

Inmigranteen tristezia

2008-01-29 » Tristezia, beldurra, gizartetik baztertzeko joera, motibazio eza, haserrea... Horra hor inmigranteek pairatu ohi dituzten sintomak. Herria utzi eta egun batzuk, edo hilabete batzuk geroago, bizimodu normala egiten hasten direnean agertzen zaie umore iluna, herriminaz baino haratagokoa, are arriskutsuagoa. Eztabaidan hasiko dira guztiekin, negarrez ere bai, eta familia eta laneko gatazkek txarrera [...]

Asiloa Aljeriako transexual bati

2008-01-06 » BB transexuala da, Aljeriakoa, eta 32 urte ditu. Espainiako gobernuak asiloa eman zion pasa den azaroan, sexu-identitate zioengatik. BBk Argelia utzi behar izan zuen, nahitaez, transexuala izateagatik epaitu zutelako. Aljerian homosexualitateak hiru urteko espetxealdiko zigorra izan dezake. Gazteak Ceutan eskatu zuen asiloa hasiera batean. Ceutan bertan hasi zen homosexualen taldeekin lankidetzan [...]

Urte berri on

2007-12-31 » Ahaztu baino lehen, zoriona denontzat datorren urte honetan eta datozen guztietanere bai.

Harremanetan jarri | Nortzuk gara | Nireblog Planet
NireBlog Multilingual Blogs