Logo NireBlog

NireBlog beste hizkuntza batzuetan: ar|ast|br|ca|cy|en|es|eu|gl|oc|pt|pt_br|ru|hu|tr|

Sortu zure Bloga dohainBloga kudeatu

Pasahitza ahaztu al duzu?

Tag » Bloga: "mikitaimar07"

aldi aste ata aurrera ba barru batek beltz berba berria blog bota ceuta dugu dugun egun ena ener energia erdi eskerrik asko garra gaur google grisak gure handi handia har hartan hasi ideia ikusi ioi jaso jende karima karpa kultura maroko megawatt hours melilla munich musika niri ordu tokia txiki unibertsitateko kontuak uste

Agur, Agur Begil...

2007-11-05 » Azkeneko bolada honetan ez dut askotan ikusi Karima Unibertsitatetik. Baina, hala ere, ezin dut nire burutik kendu. Kabroien batek, lo nengoela, bere irudia tatuatu zidan betazalen barrukaldean. Horregaitik, begiak ixten ditudan bakoitzean bere irudia agertu egiten zait aurrean. Honek, arazo handiak dakartza lo egiterako orduan eta loguraz heltzen naiz egunero [...]

Erre(ge)konkista!

2007-11-05 »     Handia naizenean, errege izan nahi dut. Bai, benetan dinot. Bidaiatzea asko gustatu zait beti, eta ordaindu barik mundu osotik bidaiatzeko aukera izatea nire ametsa izan da txikitatik. Espainiako familia errealak munduko lurralde eta kultura desberdin askotxo ezagutu ditu, beti noski, euren ardurataz ahaztu barik.     Baina pribilegio horrek, badu desabantaila txiki [...]

From Munich to Bilbao

2007-11-04 » Hitz eman nizuen eta bada garagardoaren azokari buruz berba egiteko unea. Izan ere, blogean berria publikatu eta bi egunera hantxe azaldu nintzen bi lagunekin, sekulako garagardo pitxerrak hartzeko. Karpa luze bat zegoen jarrita Zorrozaurreko aparkalekuan eta urrutitik ere jendea algaraka entzuten zen. Barruan, mahai eta eserleku bukaezinak eta eszenatoki txiki bat [...]

Kamioia eta zubia

2007-11-03 » Pasadan eguaztenean zortzi t'erditan, unibertsitateko polikiroldegira hurbildu nintzen lehenengo eskola hasi aurretik. Klaseko lagunekin futbito txapelketan izena eman genuen orain dela bi aste eta neurketen daten berri izateko joan nintzen klasekide batekin. Baina ezustea hartu genuen unibertsitatea eta kiroldegiaren artean zubirik ez zegoela ikustean. Berriz buelta osoa eman eta autoak [...]

Talo, sagardo eta euria

2007-10-30 » Urtero, Gernikako azokarik garrantzitsuena zein Euskal Herriko jendetsuenetakoa urriko azken astelehenean ospatzen da. Herriko gune nagusi osoa hartzen du jaiak, izan ere, baserritarrek euren produktuak saltzeko antolatzen diren 900 saltokiak herriko kale nagusietan jartzen dira: San Joan Ibarran, Paselekun, Artekalen eta Juan Kaltzadan.                  Jai egun honetako erakargarritasun nagusia produktuen [...]

Bier Bier!

2007-10-23 » Gaur metroz joan naiz unibertsitatera. Euria ari zen goizaldean eta burumakur sartu naiz bagoira. Bidai aspergarrian debaldeko egunkari bat nuen eskutartean eta titular batek esnatu nau berehala. Honela zioen: "Garagardoaren Azoka bihar hasiko da Deuston". Hura nire sorpresa Munich-eko Oktoberfest-aren giroa Bilbon bertan edukiko genuela irakurtzean. Zorrozaurreko zabalunean ospatuko da eta [...]

Mundakan surfean

2007-10-22 » Aparteko eguna izan zen urriaren 14-a. Aurkezpenekin hara eta hona ibili naizenez gero, ez dut orain arte domeka hartan gertatutrakoari buruz ezer idatzi. Baina jada garaia zen Mundakako Billabong Pro-ari buruz berba egiteko, are gehiago bertara hurbiltzeko aukera izan nuelako orain dela astebete. Zerua oskarbi eta giro epela hondartzan, egun aproposa [...]

25 urteko azken barrikada

2007-10-22 »   Durangoko gauetako haize hotza gure aurpegitan gogor jotzen bazuen ere, bero ziren gure erraiak. Gitarra zahar baten lehen akordean entzutean berotu zitzaizkigun zainak. Musikarien erloju atzeratuetan, hasteko ordua markatzen zuten orratzek. Puntualtasunak ez zuen inporta gau hartan.   3 ordu barru, lasai irten ginen denok; sartu bezala, baina katxeo barik oraingo [...]

Unibertsitatean, Kepa.

2007-10-22 » Eguerdiko 12:00etan klase genuen. Baina Unibertsitateko Kultura programak, piperra egiteko aukera paregabea eskaini zigun Asteazkenean: Kepa Junkeraren debaldeko kontzertua. Barkamena eskatu behar diot, edo EHUko kultura sailak eskatu beharko lioke, ordu horretan klase zuten irakasle denei. Ez bakarrik euren klaseetara hurbildu ez ziren ikasleongatik, baizik eta kontzertura joateko irrikan zeuden [...]

PIKOMBA

2007-10-15 » Ez dauka esanahi jakinik, behintzat nik ezagutzen ditudan hizkuntzetan. Bat-batean asmatu genuen talderako izena. Entsegu bateko deskantsu baten, gutako batek hitz arraro horixe bota zuen. Erabat eragin zuen izen horrek gure musikan, nire ustez. Nahiko talde kuriosoa da gurea. Gure musika estiloa ere definitzea, zaila litzateke. Objektibo bakarra musika egiten [...]

Harremanetan jarri | Nortzuk gara | Nireblog Planet
NireBlog Multilingual Blogs