2007-11-03 » Pasadan eguaztenean zortzi t'erditan, unibertsitateko polikiroldegira hurbildu nintzen lehenengo eskola hasi aurretik. Klaseko lagunekin futbito txapelketan izena eman genuen orain dela bi aste eta neurketen daten berri izateko joan nintzen klasekide batekin. Baina ezustea hartu genuen unibertsitatea eta kiroldegiaren artean zubirik ez zegoela ikustean. Berriz buelta osoa eman eta autoak [...]
2007-10-22 »
Durangoko gauetako haize hotza gure aurpegitan gogor jotzen bazuen ere, bero ziren gure erraiak. Gitarra zahar baten lehen akordean entzutean berotu zitzaizkigun zainak. Musikarien erloju atzeratuetan, hasteko ordua markatzen zuten orratzek. Puntualtasunak ez zuen inporta gau hartan.
3 ordu barru, lasai irten ginen denok; sartu bezala, baina katxeo barik oraingo [...]
2007-10-22 » Eguerdiko 12:00etan klase genuen. Baina Unibertsitateko Kultura programak, piperra egiteko aukera paregabea eskaini zigun Asteazkenean: Kepa Junkeraren debaldeko kontzertua. Barkamena eskatu behar diot, edo EHUko kultura sailak eskatu beharko lioke, ordu horretan klase zuten irakasle denei. Ez bakarrik euren klaseetara hurbildu ez ziren ikasleongatik, baizik eta kontzertura joateko irrikan zeuden [...]