2007-10-27 » Gaur denboraldi aurreko beste partida bat jolastu dut goizeko 9:30etan Artxandan. 8 eta 5 galdu dugu La Merced-Begoñazpirekin. Nahiko txarto jolastu jolastu dugu, baina nire ustez epailea geure kontra egon da. Alde on bat ere badago, partida hauek taldearen jokua eta fisikoa hobetzeko dira.
Badut denboraldia hasteko gogoa.
2007-10-19 » Kaixo, banago berriro zuekin.
Sukarrietatik bueltatu naiz gaur arratsaldean eta primeran pasatu dut. Espero dut berriro bueltatzea eta lagun berriak egitea.Han lurra proiektua egin dut eta proiektuaren barruan gauza asko egin ditut, adibidez, korta garbitu, ortuan lan egin, ogia eta mermelada egin... gatz mineralak nondik sortzen diren ere ikasi dut.
Tailerrak [...]