2008-06-02 » Ortegari buruzko hamahiru lerro hauek irakurri baino lehen ezagut ezazu nola mintzatzen zen Ortega, zertaz.
Ortega XX. mendeko intelektuala izan zen Espainiako historia une gatazkatsu batean.
Atzerapen kulturala eta politikotik atera nahi zuen gizartea, horretarako Europa Espainara ekartzea bultzatu zuen.
Gizartearen modernizazioa lortzeko asmoz, pedagogia politikoa baliatu zuen, eman zituen hitzaldi eta idatzitako [...]
2008-05-29 »
Kristautasuna hedatu ahala, Erromatar Inperioaren oztopoarekin topatzen da hasierako hiru mendeetan.
Kristautasuna defendatzeko, Kristo ezagutzen ez duten paganoei azaldu behar zitzaien sinesmenaren nondik norakoa, kristautasunak bere jatorrian ez baitu irakaspen teorikorik.
Hala ere sinesmen horren dogmak finkatu barik zeuden hasiera hartan.
Dogmak finkatu ahala herexiak sortuz joan ziren kristautasunaren baitan.
Kristauek, Eliz Gurasoek hain [...]
2008-05-26 » Antzinako filosofo guztiek egiaren bila zihoazen, egia absolutua bilatu nahi zuten eta oztopatzen zuen guztia kritikatzen zuten. Intelektualek Ortegaren egia, sinisteak, oztopatzen zituzten eta Ortegak kritika egin zien beste intelektualei, ideien mundu faltsua sortzeagatik, sinisteak baztertzeagatik. Baina zein da intelektualaren eginkizuna gaur egun? Beharrezkoak al dira?
Logikoki, XIX. mendetik hona gauzak asko aldatu [...]
2008-01-09 » Hiponako Agustinen pentsamendua, beste guztiona bezalaxe, ezin da ulertu k.o IV. mendeko historia unea kontuan hartu gabe. Hala ere, pertsona guztiek zoriona lortzeko dugun grinaren inguruan egiten dituen gogoetengatik denen interesa piztu dezakeen idazlea izan daiteke gaur egun ere. Akaso, mentalitate horrekin hurbil zaitezke beragana.
Lerro hauei lotuta topatu ditzakezun 11 [...]