2008-06-06 » XIX. mendean izan ziren iraultza eta konfliktoak kontuan hartua, mende hori dialektikaren mende balitza bezala hartzen da. Ilustrazioaren argiak neurri batean itzaltzen dira. Nietzschek dekadentzia giro hori atzeman zuen eta bere kontraesanak baliatu zituen moralitate konbentzionala lehertarazteko. Horregatik da F. Nietzsche mailuaren filosofoa. Hurrengo diapositibetan espiritu horren ildo batzuk ikusiko [...]
2008-06-02 » Ortegari buruzko hamahiru lerro hauek irakurri baino lehen ezagut ezazu nola mintzatzen zen Ortega, zertaz.
Ortega XX. mendeko intelektuala izan zen Espainiako historia une gatazkatsu batean.
Atzerapen kulturala eta politikotik atera nahi zuen gizartea, horretarako Europa Espainara ekartzea bultzatu zuen.
Gizartearen modernizazioa lortzeko asmoz, pedagogia politikoa baliatu zuen, eman zituen hitzaldi eta idatzitako [...]
2008-05-29 »
XIX. mendea itzalen aroa da; dialektikaren aroa da sortu ziren iraultza eta konfliktoak gogoan hartzen baditugu; balio burgesen dekadentzia aroa.
Aldaketa handiko mendea da, baita pentsamoldeetan ere, positibismoaren arrazionalismoari kontrajartzen baitzaio espiritu romantikoaren ezkortasuna, indibidualismoa eta irrazionalitatea.
Bitalismoak adierazten zuen bizitza bulkada itsu bat dela, inoiz asebetetzen ez dena.
Konflikto, dekadentzia eta itzal guztien [...]
2008-05-26 » Antzinako filosofo guztiek egiaren bila zihoazen, egia absolutua bilatu nahi zuten eta oztopatzen zuen guztia kritikatzen zuten. Intelektualek Ortegaren egia, sinisteak, oztopatzen zituzten eta Ortegak kritika egin zien beste intelektualei, ideien mundu faltsua sortzeagatik, sinisteak baztertzeagatik. Baina zein da intelektualaren eginkizuna gaur egun? Beharrezkoak al dira?
Logikoki, XIX. mendetik hona gauzak asko aldatu [...]