
NireBlog beste hizkuntza batzuetan: ar|ast|br|ca|cy|en|es|eu|gl|oc|pt|pt_br|ru|hu|tr|
aritu arren dugu hiru honen lagunen lan o n d o r i o a k . uste zehar
2008-06-17 » Hiru asteetan zehar aritu gara proiektu honekin lanean, eta hasieran blogaren funtzionamendua ulertzen ez genuen arren, azkenean erosotasunez erabiltzeko gai garela uste dugu. Kategoriak eta estekak nola jarri ikasi dugu, besteak beste, eta lagunen blogetan komentarioak uzten. Baliabide interesgarria dela deritzogu, etorkizunean honen antzeko beste lan edo proiekturen bat egin nahi bagenu. Bestalde, geologiari [...]
2008-06-17 » Gure lana osatzeko erabili ditugun informazio iturriak, interneteko helbide elektroniko hauek dira: - www.wikipedia.com - www.youtube.com - www.google.com - www.ig.uit.no/webgeology/spanish/plate_tect_sp.swf - www.plakak.nireblog.com - http://www.ikasquest.net/webquest/soporte_mondrian_w.php?id_actividad=204&id_pagina=1
2008-06-13 » Tsunamia olatu edo olatu talde bat da, itsasoko ur kopuru handia bertikalki eta laster desplazatzen denean sortua. Fenomeno natural hau lurgaineko zein itsaspeko lurrikara, luizi, sumendi erupzio zein meteorito handien talka batek sortua izan daiteke. Itsaspeko eztanda atomikoek ere sortu omen ditzakete. Hala ere, lurrikarek sortzen dituzte tsunami kopuruaren %90a (tsunami tektoniko [...]
2008-06-12 » Plaka tektonikoen mugimenduak eta ertz motak ikusteko, Klikatu loturetan azaltzen den, "PLAKEN MUGIMENDUAK" atalean. Bestela klikatu hemen
2008-06-12 » Plaken tektonikaren teoria edo Tektonika global berria, litosfera mantuaren gainean higitzen diren plaketan zatiturik dagoela dioen teoria zientifikoa da. Teoriak plaken mugimenduak, norabideak eta elkarrekintzak ere deskribatzen ditu. Litosferako plakek lurrazalean sortzen dituzten konplexutasunak aztertzen ditu eta kontinenteen jitoa eta hondo ozeanikoaren hedatzearen teorietan oinarriturik dago. Litosferako plakak lurrazal ozeaniko [...]
2008-06-10 » Lurrazala ez da gainazal uniforme bat, baizik eta elkarrekin ahokaturik dauden plaka batzuek osatzen dute, puzzle baten piezen modura. Plaka horiek goiko mantuko gainazal erdi-jariakorraren gainean mugitzen dira, eta horrek, talka eta marruskadura bortitzak eragiten ditu, plaka-tektonika deituak. Lurrak planeta gisa duen bizitasuna argi eta garbi ikus dezakegu zenbait fenomenotan, esate [...]
2008-06-10 » Kontinenteen jitoa Alfred Wegener meteorologo eta geofisikari alemaniarrak proposaturiko teoria da. Teoria hori Kontinenteen eta ozeanoen jatorria liburuan proposatu zuen lehen aldiz Wegenerrek. Teoriaren arabera, kontinenteak geruza plastiko baten gainean ezartzen zirela esan zuen, eta geruza ozeanikoa gurutzatuz mugitzen zirela, elkarrengandik hurbilduz edo aldenduz. Fenomeno honi kontinenteen jitoa deitu [...]
2008-06-06 » - Zergaitik aldatzen ari da lurrazala? Kontinenteak plaken tektoniken gainean daude, eta plaka hauek Astenosferan daude jitoan. Hau, material likatsu batez osatua dago. Bertan, nukleotik gertuen dagoen materiala edo harria berotu egiten da eta goruntz joateko joera du. Igotzen doan moduan, hozten joaten da eta berriro behera egingo du. Honela, laba zikloak edo [...]
2008-05-29 » Blog honen helburua nagusia, geologiako ikasgaia lantzea da. Azterketa egin beharrean, zenbait galderari erantzugo diegu. Honen bitartez, plaken tektonikari buruz arituko gara. Gustokoa eta interesgarria izatea espero dugu!
Harremanetan jarri | Nortzuk gara | Nireblog Planet
NireBlog
Multilingual Blogs
