Logo NireBlog

NireBlog beste hizkuntza batzuetan: ar|ast|br|ca|cy|de|en|es|eu|gl|oc|pt|pt_br|ru|zh|hu|ja|ko|tr|

Sortu zure Bloga dohainBloga kudeatu

Pasahitza ahaztu al duzu?

Publizitatea » Harremanetan jarri

Sortu zure Bloga dohain

http://.nireblog.com

Ezaugarriak

Tag » Bloga: "pottokitoak" » Tag: "eta"

BUKATU DA, BUKATU DA, BUKATU DA, AKABO.

2008-06-20 » Bueno lagunok, lan asko egin ondoren, ikasturte amaiera ailegatu zaigu. Agurtu beharko ditugu seigarren mailako lagunak eta irailen elkar ikusiko dugu berriro. Gurasoak ere irakurle baditugu, zera esan nahi diegu irakasleek, OSO ONDO PORTATU ZARETELA. Ondo pasa oporrak, deskantsatu eta lan asko egiteko gogoekin etorri irailen. AGUR, AGUR, AGUR, AGUR, AGUR, AGUR,AGUR

OINEZKOEN TRENA ETBn

2008-06-05 » Kaixo pottokitoak, ikusten duzue, oinez abiatu eta famatu egin, dena bat-batean. Gaur (08-06-05) EITBko lagunak izan ditugu gure oinezkoen trena grabatzen eta ekimen honen berri partaide garenoi galdetzen. Grabatutakoa ikusgai datorren astelehenean izango omen dugu "gaur egunean", beraz badakizue astelehenean ETBko programazioa zaindu.

OINEZKOEN TRENA (famatu egingo gara)

2008-06-03 » Oinezkoen trena dela eta, azken egun hauetan egunkari, irrati eta baita ere telebistan agertzen ari gara, sobraere egiten ari garen hori albiste da. Ea ba, ohitura bihurtzen dugun denok oinez ibiltzea, ingurumena zaintzea eta ohitura aproposak izatea.

"READ ON" IRAKURKETAREN HOBAKUNTZARAKO PROGRAMA (IV)

2008-05-30 » LH5ekoak ere baloratzen hasi dira esperientzi hau. Irakurri zer dioten.  Momentuz, asko gustatzen ari zait, ostegun arratsaldeetan egiten dugun irakurketa saio hau. Gainera, oso interesgarria da, eta LH2koekin harremanak hobetzeko modu entretenigarria.  Ni behintzat oso gustora nago nire bikotearekin, ederki moldatzen gara, horren inguruan ez daukat inungo kexarik, biok hartzen [...]

"READ ON" IRAKURKETAREN HOBAKUNTZARAKO PROGRAMA (III)

2008-05-29 » Begira zer nolako ekintzak burutzen ditugun eskolan. Esperientzi hau LH2 eta LH5eko ikasleak aurrera eramaten ari gara, bere izena "Read On".

"READ ON" IRAKURKETAREN HOBAKUNTZARAKO PROGRAMA (II)

2008-05-29 »   Jadanik bi aste badaramatzagu esperientziarekin eta haserako baloraketak egin ditugu. Hona hemen entzungai LH2ko ikasleek adierazi digutena. xabi_danel - xabi_danel -

"READ ON" IRAKURKETAREN HOBAKUNTZARAKO PROGRAMA

2008-05-29 » Kaixo irakurle denei. Gaurko honetan aurrera eramaten ari garen esperientzi baten berri eman nahi dizuegu, " Read on" irakurketarako konpetentzia hobetzeko eskoziar programa, hain zuzen ere. Programa honen helburu nagusiak honako hauek dira: * Irakurtzeko konpetentzia hobetu. * Motibazioa eta irakurzaletasuna estimulatu. * Ikasleen auto-estimua eta seguritatea areagotu. * Kooperazioa eta gaitasun sozialak garatu. Programa hau [...]

OINEZKOEN TRENA HITZAn

2008-05-28 »   Kaixo pottokitoak, begira begira zein famatuak egiten ari garen. "ESKOLA BIDEA" izeneko ekimena, badakizue "Oinezkoen trena" sobradaere originala eta nola ez ekimen egoki bat bezala jotzen ari dira. Honen froga, gaurko Hitzan argitaratu duten artikulua. Hemen kokatzen dizuet lotura bat ikusteko zer argitaratu duten. ESKOLA BIDEA

ZORIONAK ZUEI

2008-05-27 » Beno gaur, Ane Urkian urtebetetzea dela eta zera bururatu zaigu, urtarrilaren 1etik gaur bitarte urteak bete dituzuenoi zoriontzea, errututa ez banago honako hauek zaudete egoera honetan: Diana (08/01), Daniela (26/01), Jon (27/02), MIkel (23/03), Ane Unanue (12/05), Aitor (13/05), Itsaso (14/05) eta Uxune (14/05) Zuentzat ZORIONAK eta MUXU HANDI-HANDI BAT.

ZER DA PERIODONTITISA?

2008-05-27 »  Gaur bertan irakurritakoa Berria aldizkarian. Periodotitisa zer den aditzera ematen du. Liseriketa aparatuaren gaixotasun bezala ulertu ditzakegu ahoan sortzen edo izaten ditugun gaixotasunak. Nire aholkua, zera da, irakurri informazio hau eta aberastu zuen txostena.

LISERIKETA APARATUA (sakontzeko)

2008-05-26 » Honako web hauek liseriketari buruz ikasi dugun dena aberasten lagunduko digute, beraien gainean klikatu eta aztertu (ondo) agertzen dena. LOTURA 1    LOTURA 2 LOTURA 3 LOTURA 4 Espero det hemen agertzen den materiala lagungarri gertatzea.

ESKOLA GIROA ( Olerki eta bertsoak IV)

2008-05-26 »   Egunero joaten naiz ni ikastolara asko ikasi eta ondo pasatzera lagun asko dauzkat nik, azkarrak gainera asko dibertitzen naiz denekin batera. Gure tutorea da Gartziatar Juanma Guri ematen digu benetako lana ez baditugu egiten a ze panorama nahiago dut nik egin lagunekin plana. Kurtsoa bukatzeko gutxi falta arren saia beharko dugu aurrera egiten hasi gaitezen bada bai espabilatzen oporrak gertuan ditugula [...]

MINA DUT (Olerki eta bertsoak III)

2008-05-26 »   Gaur gauean mina egin dut bizkarren eta pastila bat hartu det sukalden amak ikusi nau aulki gainean eta galdetu dit zer egiten duzu hemen? bizkarreko minez jeiki naiz gauen hasi ote naiz dagoeneko zahartzen?    

UDABERRIA IRITSI DA (Olerki eta bertsoak II)

2008-05-26 »   Utzi dugu atzean neguko izotza hemen dugu aurrean udaberri poza ingurune guztian daude txori hotsak urtaro ederra da pozteko bihotza Eguraldi ederreko urtaroa gainera zuhaitzak txoriz betetzen hasten dira loreak irribarrez daude eguzkiarekin batera eta belardietako loreei begira denok gaude gustura.  

BERTSO ETA OLERKI

2008-05-26 »   Kaixo: azken egun hauetan, lantzen aritu zarete kontakizunak egiteko beste modu bat, hitzak ondo aukeratuz, soinu modukoa sortuz lortzen den teknika. Oso zaila, baina benetan ederra. Olerki edo/eta bertsogintza. Zuen ekoizpenak, aztertu, komentatu eta aukeraketa bat egin duzue. Hementxe kokatuko ditugu zuen testuak eta testu bakoitzari lagunduko dion beste bat. Zein? [...]

TALDE LANA

2008-05-21 » Kaixo pottokitoak: Atzo izan genuen egun gogor bat. Haserretu egin ginen. Gaur hitz egin ondoren ematen du konponbidea emateko moduan gaudela. Zuek atera dituzue ondorioak. Interesgarria iruditzen zait ondorio pertsonal horien berri guztioi ematea. Beraz kokatu itzazue komentarioetan zuek ateratako ondorioak. Ah! eta gure hotelaren maketa ondo egin. Eugenio eta Juanma

ORDIZIAKO FERIA EZAGUTUZ

2008-05-19 » Maiatzak 14, asteazkena, goizeko 9:00 ak aldera, eskolara sartu eta zur eta lur utzi gintuen Juanmak eta Eujeniok esandako sorpresak. Ordiziako azokara gindoazen, aze ondo!!! Hasieran, broma bezala hartu genuen, baina, autobusera gindoazela esan zigutenean pozez, saltoka hasi ginen. Autobusa hartu eta Ordiziako barrena jauregirako bideari [...]

ERREALAREN SALBABIDEA IDIAZABALEN

2008-05-12 » Kaixo denori: hemen kokatzen ditugu lau grabaketa gelan eginikoak albiste berdina aipatuz. Entzun den-denak ondo eta ondoren baloratu arrazoituz, zein den zure ustez irakurketa egokiena, badakizu, trabatu gabe, entonazioa, puntuazio ikurrak entzun...

ESAERA ZAHARRAK eta ESAMOLDEAK

2008-05-12 » L.H.5 eko ikasleok lan bat genuen, atsotitzak bilatzea eta guztion artean bildu ditugun atsotitzak hauexek dira: 1.- Idiazabal zeruko argiak zabal. 2.- Asto merkea nagusiaren nekea. 3.- Martsoko trumoia 40 eguneko ekaitza. 4.- Gezurra esan nun Getarin eta ni baino lenau zan atarin. 5.- Gaur hitza eman eta bihar aizeak eraman. 6.- Nolako zura alako [...]

ELISABETH FRITZLEK NAIZ!!!

2008-05-05 » Kaixo Pottokitoak: Gaurko honetan, gelan aipatzen aritu gean bezala. Gertakari honi buruz informazioa pilatu behar zenuten, eta ez bakarrik hori, informazioa entzun, irakurri, komentatu e.a. egiten aritu zeaten bitartean, zuen burutan IRITZI bat sortzen, forma hartzen joan da. Gelan abiatu zeate, forma ematen hasi zarete. Hementxe kokatzen dizuet bi lotura informazio [...]

Harremanetan jarri | Nortzuk gara | Nireblog Planet
NireBlog Multilingual Blogs