Logo NireBlog

NireBlog beste hizkuntza batzuetan: ar|ast|br|ca|cy|en|es|eu|gl|oc|pt|pt_br|ru|hu|tr|

Sortu zure Bloga dohainBloga kudeatu

Pasahitza ahaztu al duzu?

Publizitatea » Harremanetan jarri

Tag » Bloga: "sondikakoeskola"

ama aritu bata berak bertan bilbo bisitak bizi den beste ditu duen dugu dute ea egin egon zen egun franco gaur gela gure haien hain haur hiru hiz isilik izen kale kalea kanpainak lana lau lorena luisa maite matematika mila orain pilo polita sadako sagu sortu teknika txiki urte zapata zuela zuen

Kaleizendegiak

2008-06-30 »  Hau da  euskararen kanpaina  ateratako  emaitza! Ikasleek sortu, irakasleek kudeatu, gurasoek hornitu eta ordaindu. Taldeko lana ezinbestekoa da gure eskolan.                    

MAITE FRANCO gure eskolan

2008-06-11 » Ekainaren 10ean  puntual puntual heldu zen gure eskolara Maite Franco, Aizkorri argitaletxearen eskutik.Lehen Hezkuntzako hirugarren eta laugarren ikasleek  Maiteren liburua ren inguruan egindako kartelak eta galderak  prestatu zituzten.Txikitan irakaslea izan nahi zuen eta gaur egun ipuin kontalaria eta idazlea da. Eskolako jantokian dastatu genuen berak idatzitako liburu bakarra:Ixone Isilik hain [...]

Edorta Langararekin irudien mundura

2008-06-04 »   Pasa den ostegunean, maiatzak 8, Edorta Langara eskolako 5. eta 6.mailetako ikasleekin egon zen. Aizkorrik argitaletxeak ekarri zuen eta ikasleek irakurritako "Sadako eta paperezko mila kurriloak" liburuaren gainean solasean gustora aritu ziren eta irudiak eginez berak ongi menperatzen duen teknika erakutsiz.  Berak esan zigun txikitan aspertzen zenean marrazkiak egiten zituela. Aldizkari bat [...]

MAMUTXO

2008-06-04 » Lehen auzo hori Haur Hezkuntzako aterpea zen eta gaur egun hiru urtekoak, haien andereñoak eta hizkuntzak irakasteko irakaslea bizi dira . Hiru urtekoak oso ipuin zaleak dira. Marrazkiak eta pertsonaiak ipuinetan agertzen dira eta gehien maite dutena MAMUTXO da. Bere oroimenez kaleari izen hori jarri diote.

MARGOLORE

2008-06-02 » Gure eskola ondo ondoan dagoen "auzotxo" atsegineko kale honi MARGOLORE izena  jarri diote lau urtekoek eta haien andereñoek. Auzotar horiei margoztea eta loreak pilo gustatzen zaizkielako. Kurtso honetan  erakusketak eskolan egin dituzte.

TRANKAS BARRANKAS

2008-05-31 » Beheko solairuan dagoen  korridoreari  TRANKAS BARRANKAS   izena jarri diote han bizi direnek: laugarren, bostgarren, seigarren ikasleek eta  beraien irakasleek. Izena   dibertigarria iruditu zaielako eta   badirudi  oso bihur eta famatuak diren  bi sagu honela deitzen direlako  aukeratu  dute  izen hori. 

MAHIZIN LABORATEGIA

2008-05-31 » Erdiko korridorean  kale bi daude. Bata  MAHIZIN LABORATEGIA  KALEA da. Pasabide honetan  bigarren mailakoak ( B) eta bere irakaslea bizi dira. Zer dela eta izen hori?  Gela horretan  matematika ( MA) , hizkuntza ( HIZ) eta igurunea ( IN ) lantzen dituzte. Gainera orain dela urte asko  gela hori  laborategia izan zenez  [...]

HARITZA

2008-05-31 » Erdiko pasabidean bi kale  daude. Bata  HARITZA  kalea da . Zer dela eta  Haritza izena? Zuhaitza gizaki bat da eta beraz zaindu egin behar dugu baita Natura ere bai. Euskara gure hizkuntza da eta  beraz erabili behar dugu. Haritza Euskal Herriari lotutako zuhaitzik adierazgarriena edo esanguratsuena da: basoak, Gernika, Natura, Bizkaiko armarria...

Mitxel Muruarekin solasaldi izugarri

2008-05-31 » Pasa den maiatzaren 20an  gurekin aritu zen  Mitxel Murua. Idazle aparta eta pertsona  zoragarria. Berarekin  " Mari puzker "  eta  "Peio Telleriaren amets eroa "  liburuak  ikusi, aztertu eta gozatu genituen.

Kalipuinak

2008-05-22 » Kalez kalez paseatzen gabiltza eta ipuinak entzuteko gogoa sartu zaigu, gelditu pixkat gurekin eta aukeratu entzun nahi duzun ipuina: Edurne zuri eta zazpi ipotxak Hiru txerrikumeak Hiru hartzak Txokolatezko etxea Txanogorritxo Ahatetxo itsusia Sagutxo pinpirina

Harremanetan jarri | Nortzuk gara | Nireblog Planet
NireBlog Multilingual Blogs